Debagoiena
2023/02/24 - 16:05
Ukrainatik ihesi, bake lekua topatu dute Oñatin Yulak eta bere familiak
Pake Leku izeneko tabernaren ardura du Yula Krekotenek. Haren amak Taniak eta herrikide Yanak ere bertan egiten dute lana.
2023/02/05 - 15:59
AHTaren lanek Lezetxiki kobazuloan eragindako kaltearen aurkako protesta, Arrasaten
Kaltea zenbaterainokoa den ez dakitela eta espero baino okerragoa izan daitekeela adierazi dute. Azpiegituraren eraikuntza bera ere kritikatu dute, eraginkorra izango ez delakoan.
2023/02/03 - 13:47
The Interrupters, Perkele, Bad Manners eta U.K. Subs, Mondra & Roll jaialdian
Arrasateko punk rock jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute udan, uztailaren 7 eta 8an, Monterron parkean.
2023/02/02 - 20:41
Baieztatu dute Lezetxikin neandertalak egon zirela Erdi eta Goi Paleolitiko garaien artean
Ikertzaileek ondorioztatu dute Lezetxikin atzemandako hortz-aztarna neandertalak "Mendebaldeko Pirinioetan topatutako bakarrak" direla.
2023/02/01 - 15:18
AHTren lanek Arrasateko Lezetxiki kobazuloan kalte handiak eragin dituztela salatu dute
Arrasate eta inguruko espeleologia zaleen kolektiboak zabaldutako irudietan ikus daitekeenez, Abiadura Handiko Trenaren tunela leizezulo barruraino sartu da.
2023/02/01 - 15:06
AHTren lanek Arrasateko Lezetxiki kobazuloan kalte handiak eragin dituela salatu dute
Arrasate eta inguruko espeleologia zaleen kolektiboak zabaldutako irudietan ikus daitekeenez, Abiadura Handiko Trenaren tunela leizezulo barruraino sartu da.
2023/01/18 - 20:37
Eskia egiten... Arantzazun
Neguko lehen elurtea Euskal Herrian, ez dute zalantza egin eski zaleek. Gipuzkoako barnealdeko herririk altuenetan 10 zentimetro edo gehiagoko elur pilaketak izan dira. Arantzazutik abiatu eta, giroa aproposena ez bazen ere, maldetan behera gozatu ederra hartu dute eskiatzaileek.
2023/01/03 - 22:05
Igor Altuna arrasatearraren argazkia 25 onenen artean dago, eta finalera sailkatu da
Munduko 40.000 argazkiren artean hautatu dute. www.nhm.ac.uk webgunean eman daiteke botoa.
2022/12/17 - 20:21
Artzain gazte gehiago behar direla azpimarratu dute Oñatiko Artzain Eskolaren 25. urteurrenean
Sektorea lehiakorragoa egiten dute eta bizimodu baten zaindari dira. 300 ikasletik gora izan dira, horietako % 20 inguru, emakumeak.
2022/12/16 - 22:00
Zer ondorio izango ditu Ulma eta Orona Mondragon korporaziotik ateratzeak?
Oñatin errotutako Ulma taldeak 5.500 langile dauzka bere 9 kooperatibetan banatuta. Hernaniko egoitza nagusitik, igogailuak egiten dituzten munduko enpresa puntakoenekin dago lehian Orona.
2022/12/16 - 21:52
Ulmako eta Oronako bazkideek Mondragonetik ateratzea erabaki dute
Ulmako bazkideen % 80k eta Oronako bazkideen % 72k baiezkoa eman diote Mondragon Korporaziotik ateratzeari gaur egindako batzarretan.
2022/12/16 - 15:31
Mondragonek bukatutzat eman nahi du Ulma eta Oronaren krisia
Mondragon kooperatibak esan du Ulma eta Oronak hartzen duten erabakia onartzea besterik ez dagoela, eta hortik aurrera etorkizunari begiratuko diotela. Bi enpresek gaur egin dute bozketa.
2022/12/16 - 15:12
Ulmako bazkideek Mondragonetik ateratzea erabaki dute
Oronako bazkideek ere ezohiko batzarra egin dute Mondragon Korporaziotik atera ala ez erabakitzeko, baina oraindik ez dute erabakiaren berri eman.
2022/12/08 - 18:43
EAJk salatu du pintadak egin dituztela Arrasateko alkatearen etxeko atarian
"Mozalik ez, adierazpen askatasuna" esaldia agertu da idatzita. Alderditik nabarmendu dutenez, ekintzok "eraso larria suposatzen dute norbanakoaren eta familiaren askatasunaren aurka".
2022/12/08 - 18:00
Gerra Zibileko obus bat neutralizatu dute Elgetan
Zonaldean zuhaitzak mozten ari ziren langile batzuk aurkitu zuten. Ertzaintzaren Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko kideek modu kontrolatuan leherrarazi dute.
2022/11/29 - 09:21
Nola aldatu da Gipuzkoa 20 urtean?
Hego Euskal Herriko bigarren lurralderik populatuena da, eta bere biztanleria % 7 handitu du 2001etik 2021era. Populazioa nabarmen zaharkitu da, baina gazte gehiago ere baditu. Tokikoen generazioen arteko erreleboa 2013an eten zen; hala ere, migrazio-fluxuei esker, hazkunde demografikoa bermatu da.
2022/11/24 - 15:50
Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikastetxea espainiar Estatuko bikaintasun sareko kide izendatu dute
Bergarako zentro hau Europako bikaintasun sarearen parte ere bada, fabrikazio mekanikoan egiten duen lanagatik, eta Europan punta puntan dauden ikastetxeekin hainbat proiektutan hartzen du parte.
2022/11/22 - 22:44
Ulmak "presioak" salatu ditu, eta abenduaren 16an erabakiko du Mondragon Taldea utzi edo ez
Ulma Taldeko Zuzendaritzak egun horretarako deitu ditu 2.789 bazkideak, bozka dezaten ea onartzen duten Korporaziotik irten eta Mondragonekin duten harremana aldatzea "sistema kooperatiboa indartzeko adostasunezko hitzarmenetan oinarritutako eredu batekin".
2022/11/22 - 21:28
Ulmaren eta Mondragon Taldearen arteko harremana, hausturatik gertu
Ulmak gogor jo du Mondragon Taldearen aurka, eta ezohiko batzarra deitu du abenduaren 16rako, korporaziotik atera edo ez erabakitzeko.
2022/11/22 - 17:05
Ulmak esku-sartzeak leporatu dizkio Mondragon Korporazioari, eta "baieztapen manipulatuei" erantzungo die
Bazkideei zuzendutako mezu batean, Taldeko Zuzendaritzak salatu du “komunikazio kanpaina oldarkorra” ari direla gauzatzen Ulmaren aurka: "Ez dugu onartuko" erabakitzeko euren ahalmenaren kontra horrela erasotzea.