Denboraleak
2024/02/28 - 21:49
Ebro ibaiaren ur-goraldiak Erriberagoitia hartu du
Ibaien emariek uholdeak eragin dituzte Mirandan, Araban, Nafarroan eta Errioxan, eta ur-goraldiaren punta Tuterara iritsi da.
2024/02/28 - 18:36
Elgoibar eta Mendaro arteko tren-zerbitzua 10 egunez etenda egongo da luizi baten ondorioz
Epe horretan, beharrezkoa izango da autobusera aldatzea, Mendaroko geltokitik (Bilborako noranzkoan) Elgoibarreraino, eta Elgoibarko geltokitik (Donostiarako noranzkoan) Mendaroko geltokiraino.
2024/02/28 - 15:29
Uribarriko urtegia hustutzen ari dira segundoko 30 metro kubikoko abiaduran
Arabako Uribarriko urtegiak segundoko 16 metro kubikotik 30 metro kubikora igo du ura husteko erritmoa, Zadorra ibaiaren "bilakaera ona" ikusita.
2024/02/28 - 14:01
''Ura urtegietan metatzen da ibaien emaria jaitsi arte''
Irati Fernandez Urizar Uholdeen Prebentziorako Teknikariak adierazi duenez, EAEko urtegien egoera ona da. "24 ordu hauetan Ullibarri eta Urrunaga urtegiek metatu duten urarekin Gasteizko ur-hornidura bermatuta dago urte baterako", gaineratu du.
2024/02/28 - 09:26
Albiste izango dira: Kalte zenbaketa denboralearen ostean, Pablo Gonzalez eta Gaztea Sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/27 - 20:07
Monica depresioaren euriteek utzitako irudi ikusgarrienak
Euriteen ondorioz, alerta gorria aktibatu behar izan dute ibai batzuetan. Hainbat lekutan kaleak itxi ere egin behar izan dituzte, eta errepide askotan istripuak izan dira. Luiziak ere nonahi.
2024/02/27 - 16:48
Monica borraskak zuriz jantzi du Ibañetako gaina
Erruz bota du elurra Nafarroako Ibañeta mendatean eta erabat zuritu du. Eskiatzeko ere baliatu dute eguna askok.
2024/02/27 - 15:13
Eurite iraunkorren eraginez, zenbait ibaiek gainezka egin dute egunean zehar
Ibaien emariak maila berdera edo horira itzuli dira. Metro karratuko 160 litrora arte bildu dira azken 24 orduan. Pirinioetan elur jausien arriskua dago, pilatutako elur kopuru handiagatik.
2024/02/27 - 14:18
Jose Antonio Aranda (Euskalmet): ''Datozen orduetan gero eta euri gutxiago egingo du''
Jose Antonio Aranda Euskalmeteko arduradunaren arabera, denboralearen okerrena igaro da eta datozen orduetan gero eta euri gutxiago egingo du denean.
2024/02/27 - 14:15
Oria ibaiak kezka eragiten jarraitzen du, ur-emari altuagatik
Oria ibaiaren arroan, Lasarteko eta Alegiko estazioak maila gorrira iritsi dira, eta ibaiaren inguruko zenbait gune urak hartu ditu. Arratsaldean egoerak hobera egingo duela uste dute adituek.
2024/02/27 - 13:32
Suhiltzaileek Jundizko lursail batean harrapatutako zaldi bat erreskatatu dute zodiak batekin
Azken orduetako euriteen ondorioz Zadorra ibaiak gainezka egin du eta lursaila urak estali du. Suhiltzaileek zodiak bat erabili dute animaliarengana hurbiltzeko, eta hipotermia sintomekin atera dute uretatik.
2024/02/27 - 12:59
Elurrak arazoak eragin ditu Arabako mendate batzuetan
Gaur goizean Bernedoko eta Herrerako mendateak itxi behar izan dituzte elurragatik, eta derrigorrezkoa da kateak erabiltzea Opakuan.
2024/02/27 - 12:17
Euriteek ur-putzu handiak eragin dituzte Gasteizen
Gorabehera handienak Arabako hiriburuaren hegoaldean izan dira, Batan ibaiak gainezka egin baitu. Araba eta Salbatierrabide kaleak itxita daude, euri-uren sareak ezin izan duelako emari osoa xurgatu eta estoldak ura kanporatzen ari direlako.
2024/02/27 - 11:37
Luizi baten ondorioz, errei bat itxi behar izan dute Etzegaraten
Lur-jausia N-I errepideko 407 kilometroan gertatu da, Idiazabal parean. Hasiera batean, errepidea itxita egon da Madrilerako noranzkoan, baina dagoeneko errei bat ireki dute.
2024/02/27 - 10:26
Euri denboralea tarteko, Berastegin metro koadroko 133 litro pilatu dira eta Bidania-Goiatzen, 114
Jose Antonio Aranda Euskalmeteko arduradunak jakinarazi duenez, Gipuzkoan egin du euri gehien. Bestalde, Bizkaiko estazio gehienetan metro koadroko 100 litrotik behera pilatu dira.
2024/02/27 - 09:16
Albiste izango dira: Alerta laranja euriagatik, Reala Kopako finalari so eta Koldo auzia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/27 - 08:57
Herrerias ibaiak gainezka egin du Sodupe parean
Herrerias ibaiak gainezka egin du gauean Sodupe (Bizkaia) parean. Bizilagunak etxeetatik atera dituzte.
2024/02/26 - 20:46
Itsasoak euskal kostaldea astindu du, denboralearen ondorioz
Itsasoaren egoera zakarra izan da goizean, eta berdin jarraitzea aurreikusten da. Gainera, lau metro arteko olatuak ikustea espero da. Alerta laranja 24 orduz egongo da aktibatuta.
2024/02/26 - 18:30
Euriak ez du etenik Bizkaian eta Gipuzkoan
Metro karratuko 80 litro bota ditzake 24 ordutan. Gainera, elur-arriskuagatik abisu horia ezarriko da 1.000 metrotik behera.
2024/02/26 - 17:25
Andoni Aizpuru: ''Euri asko da denbora gutxian, eta uholdeak izan ditzakegu leku batzuetan''
Andoni Aizpuru ETBko eguraldi aurkezleak azaldu duenez, hainbat lekutan 80-100 litro karratuko botatzea aurreikusten da datozen orduetan, eta horregatik dago indarrean alerta laranja.