Denis Itxaso
2023/01/27 - 18:25
Senideek eta ordezkari politikoek agur esan diote Rodolfo Aresi, haren ekarpena azpimarratuz
Patxi Lopez hunkitu batek Aresen "funtsezko" ekarpena nabarmendu du, "gaur egun Euskadin bizi ditugun askatasunez, adiskidetasunaz eta bakeaz gozatzeko". Urkulluk ere "oroitzapen hunkitua" izan du berarekin partekatu dituen bizipenengatik.
2023/01/27 - 17:37
Rodolfo Aresen alderdikide eta ordezkari politikoak gerturatu dira azken agurra ematera
Besarkada eta dolumin adierazpen asko izan dira familia sozialista barruan. Militante xumeak eta alderdiko buruzagiak, denek eman nahi izan diote azken agurra. Beste alderdietako ordezkariak ere izan dira beilatokian, Andoni Ortuzar EBBko presidentea eta Carlos Ituzgaiz PPko buruzagia, esaterako.
2023/01/26 - 11:53
Euskal sozialistek eta alderdi politikoek atsekabea adierazi dute Rodolfo Aresen heriotzagatik
PSE-EEk, EAJk, EH Bilduk, Ahal Duguk eta PPk Euskadiko Alderdi Sozialistako buruzagi historikoaren figura nabarmendu dute. Eneko Anduezak, Idoia Mendiak, Patxi Lopezek eta Denis Itxasok ez ezik, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Arnaldo Otegik ere gogora ekarri dute.
2023/01/23 - 11:00
Itxaso: "Errefuxiatuentzako arreta sistema ia beteta dago Euskadin, erdibideko sare bat behar da"
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren hitzetan, Gasteizen zabaldu asmo duten errefuxiatuentzako zentroa gobernuz kanpoko erakundeekin "adostuta" eta Europako ereduan txertatuta dago. Gaiari kutsu "elektoralista" ematea deitoratu eta "gogoetarako" deia egin du.
2023/01/19 - 13:52
Itxasok eskatu du errefuxiatuen zentroa transferentziekin eta hauteskundeekin ez nahastea
Halaber, ziurtatu du proiektua aurkeztu aurretik, euskal administrazioekin hizketan aritu zirela. Hori horrela, haiei galdegin die, berriro ere, "kooperazioari eta komunikazioari heltzea".
2023/01/19 - 13:42
Itxasok Gasteizko errefuxiatuentzako zentroa transferentzietatik eta hauteskundeetatik bereiztea eskatu du
Gainera, Denis Itxasok ohartarazi du "makrokentroa, ghettizazioa edo pertsonen biltegia" bezalako hitzak erabiltzeak "bizikidetza honda dezakeela eta ez diola harrera-sistemaren errealitateari erantzuten".
2022/12/23 - 12:46
Mikel Zabalzaren senideek polizia indarkeriaren biktima gisa aitortzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari
1985ean Guardia Zibilak atxilotu eta handik 20 egunera hilda topatu zuten gipuzkoarraren senitartekoak Denis Itxasorekin bildu ziren asteartean. Gogorarazi ziotenez, Estatuak bakarrik eusten dio bertsio ofizialari, eta berari dagokio froga gehiago biltzea.
2022/12/01 - 11:00
Itxasok Grande-Marlaskaren jarduna defendatu du eta Melillan "hesiaren kontrako erasoa" egon zela gogorarazi
Bestalde, 2023an ere garraio publikoan deskontuak egitearen alde azaldu da Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Nabarmendu duenez, "Euskadik baditu hori egiteko baliabideak eta ahalmena, Estatuak zer egin gorabehera".
2022/11/26 - 19:25
Espainiako Gobernuak Zabalza indarkeria polizialaren biktima gisa aitor dezala eskatu diote Denis Itxasori
Guardia Zibilak Mikel Zabalza atxilotu zuela 37 urte igaro direnean, senide eta lagunek omenaldia egin diote Donostiako Altza auzoan. Atxilotu ostean, Intxaurrondon torturatuta hil zutela onartzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari.
2022/11/23 - 13:30
Denis Itxaso, Usansolori buruz: ''Estatuko Abokatuak aztertu beharko du erabakia''
Denis Itxasok azaldu duenez, Estatuko Abokatuak "arretaz eta patxadaz" aztertuko du udalerri berria sortzeko erabakiaren kontrako helegitea aurkeztuko behar duen ala ez.
2022/11/23 - 13:21
Espainiako Gobernuak ez du "eskopeta kargatuta ezta aurreiritzirik ere" Usansoloren desanexioaren aurrean
Exekutiboak EAEn duen ordezkariak azaldu duenez, Estatuko Abokatuak "arretaz eta patxadaz" aztertuko du udalerri berria sortzeko erabakiaren kontrako helegitea aurkeztuko duen ala ez.
2022/11/10 - 13:58
GALen terrorismoa defendatzerakoan, Barrionuevok erakutsi duen "inpunitatea" kritikatu du Urtaranek
Memoriaren Plaza, terrorismoaren biktimei eskainitako gunea, inauguratu dute Gasteizko alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak.
2022/11/10 - 11:24
Gasteizek Memoriaren Plaza inauguratu du
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak inauguratu dute terrorismoaren biktimen omenezko gunea.
2022/11/09 - 14:10
Itxasok GALen existentzia gaitzetsi du, "gurea den mina eragin zuen izugarrikeria handia"
Hitz horiekin eman dio hasiera Memoriaren Eguneko ekitaldiari Portugaleteko osoko bilkuren aretoan Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak. Jose Barrionuevo Barne ministro ohiak "El Pais" egunkarian egindako elkarrizketak sortutako polemikaren ostean etorri da gaitzespena.
2022/11/09 - 14:00
Denis Itxaso: ''GAL ez zen inoiz gertatu behar''
Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak adierazi duenez, "GAL izugarrikeria bat izan zen, gurea den min bat eragin zuena eta Estatuari kreditua eta zilegitasuna kendu ziona".
2022/10/25 - 11:18
Denis Itxasok Euskadik botere judizial propio bat izatea baztertu du
Urkullu lehendakariak Euskadirentzako botere judizial propioa aldarrikatu eta biharamunean, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak esan du soberania maila esparru askotan banatuta dagoela.
2022/10/25 - 11:13
Denis Itxasok baztertu egin du Euskadik botere judizial propioa izatea
Urkullu lehendakariak Euskadirentzako botere judizial propioa aldarrikatu eta biharamunean Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak esan du soberania maila esparru askotan banatuta dagoela.
2022/10/14 - 09:19
Lehendakaria Jose Luis Escriva ministroarekin bilduko da gaur Ajuria Enean
Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroa Gasteizera etortzekoa da Atzerri Legearen inguruko jardunaldi batzuetan parte hartzera, eta bisita baliatuta elkartuko da Iñigo Urkullurekin.
2022/10/02 - 13:42
Odon Elorza Donostiako alkategaiaren hautagaitza babestuko duela iragarri du Denis Itxasok
Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak Radio Euskadin azpimarratu duenez, Elorzak "ondare politiko potentea du Donostian".
2022/09/25 - 21:09
Itxaso: "EAJk ez baditu Sanchez eta Feijoo bereizten, Euskadik ez du hainbesteko pisurik bere kezken artean"
Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria Andoni Ortuzarrek Alderdi Egunaren baitan egindako adierazpenez aritu da.