Deseskalatze faseak
2020/08/06 - 19:51
Koronabirusak goranzko joeran jarraitzen du EAEn, 338 kasu gehiagorekin
Hain zuzen ere, positibo berrietako 233 Bizkaian atzeman dituzte, 57 Gipuzkoan eta 44 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren lau pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
2020/08/06 - 17:25
Murgak ohartarazi duenez, Euskadik "bigarren olde bati aurre egin behar dio"
Gizarte jarduera ahalik eta gehien murrizteko eskatu die sailburuak herritarrei. Fernando Simon, aldiz, ez dator bat Murgarekin: "Nik ez nioke bigarren olde deituko", esan du.
2020/08/05 - 20:05
Koronabirus kasuen gorakada nabarmena berriro EAEn, 241 positiborekin azken orduetan
Hain zuzen ere, positibo berrietako 155 Bizkaian atzeman dituzte, 26 Gipuzkoan eta 58 Araban. Horrez gain, azken astean bi pertsona hil dira COVID-19aren eraginez.
2020/08/05 - 10:19
Zahar-etxeetako bi langilek positibo eman dute Araban eta zortzik Gipuzkoan
Oraingoz, zentroetako gainerako langile eta erabiltzaileei egin zaien frogetan ez da pertsona kutsatu gehiago atzeman.
2020/08/04 - 14:58
165 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte EAEn, horietako 123 Bizkaian
Halaber, positibo berrietako 25 Gipuzkoan atzeman dituzte, eta 14 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren hiru pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
2020/08/03 - 16:52
Bizum berezi bat prestatzen ari dira saltokietan ordaintzeko
Koronabirusak bultzatuta geroz eta gehiago ordainketak modu telematikoan egiten dira, Bizum bezalako aplikazioak erabiliz. Gainera, Bizum berezi bat prestatzen ari dira saltokietan ordaintzeko.
2020/08/03 - 15:17
156 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte EAEn, horietako gehienak Bizkaian
Hain zuzen ere, positibo berrietako 105 Bizkaian atzeman dituzte, 29 Gipuzkoan eta 20 Araban. Atzo, gaitza atzemateko 2.476 PCR egin zituzten EAEn, Osasun Sailak jakitera eman duenez.
2020/08/02 - 16:09
Kezka zabaldu da Araban positibo kasuak bikoiztu egin direlako azken 24 orduetan
62 koronabirus kasu diagnostikatu dira, ia denak, Gasteizen. Oro har, 199 ksu gehiago atzeman dituzte EAE osoan.
2020/08/02 - 15:50
27 positibo atzeman dituzte jada Bilboko Back&Stage diskotekaren baheketan
Uztailaren 18an diskoteka horretan egondako 365 laguni egin dizkiete dagoeneko PCR probak.
2020/08/02 - 14:36
283 positibo gehiago azken 24 orduetan Hego Euskal Herrian
Lurraldeka, 109 kasu atzeman ziren Bizkaian, 84 Nafarroan, 62 Araban, 25 Gipuzkoan, eta 3 kasu EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan. 4.487 PCR proba egin zituzten lau lurraldeetan.
2020/08/02 - 11:48
Euskal herritarrentzako opor-leku handia bilakatu da aurten Asturias
Euskadin baino sei aldiz kasu positibo gutxiago izan dituzte. Llanes bezalako udalerri asko jendez lepo daude. Ostalariek eta dendariek pozaren pozaz hartu dituzte bisitariak.
2020/08/02 - 10:45
Valladolideko bi udalerri konfinatzea baimendu du epaile batek, agerraldi batengatik
Iscar eta Pedrajas de San Esteban udalerrietan 9.500 biztanle bizi dira, eta konfinamendua dela-eta, besteak beste, irteerak eta sarrerak mugatuak izango dituzte.
2020/08/01 - 16:38
Kutsatu kopuruak goraka jarraitzen du EAE osoan
Azken orduetan 3.800 PCR proba baino gehiago egin dira, eta 200ek eman dute positibo. Nafarroan, berriz, beste 55 kutsatu gehiago atzeman dituzte.
2020/08/01 - 15:50
Bilboko Back&Stage diskotekan egindako baheketa lanak 13 positibo atzeman ditu
12 bezerok eman dute positibo, eta langile batek. Diskoteka horretan egondako beste 115 laguni egingo dizkiete gaur PCR probak.
2020/08/01 - 14:46
255 positibo gehiago atzeman dituzte azken 24 orduetan Hego Euskal Herrian
Horietatik 200 EAEn izan dira (29 Araban, 128 Bizkaian, 41 Gipuzkoan, eta 2 kasu Euskaditik kanpo bizi diren personetan), eta gainerako 55, Nafarroan.
2020/08/01 - 13:53
Algortako "ez jaietan" bildutako ehun bat lagun sakabanatu ditu Ertzaintzak
Gainera, pertsona bat salatu dute maskara ez eramatea eta agenteei errespetua faltatzea leporatuta, eta beste bat identifikatu dute ertzainei objektuak botatzea egotzita.
2020/07/31 - 18:17
Zabalburuko ertzain-etxea itxi dute, ertzain batzuk covid-19an positibo eman ostean
Azken 10 egunetan gaitza atzemateko egindako detekzio-probetan "sei bat ertzainek" eman dute positibo. ErNE sindikatuak Osakidetzaren protokoloak salatu ditu, ez direla eraginkorrak iritzita.
2020/07/31 - 18:16
Zabalburuko ertzain-etxea berriro ireki dute, bulegoa desinfektatu ondoren
13:00etan ireki dute berriro herritarren arretarako bulegoa, ertzain-etxea desinfektatu ondoren. ErNE sindikatuak Osakidetzaren protokoloak salatu ditu, ez direla eraginkorrak iritzita.
2020/07/31 - 14:57
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak % 2,6ko defizita adostu dute
Gainera, % 15,9ko zor publikoa adostu dute Euskadirentzat 2020rako. Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoak kopuru horiek berretsi beharko ditu, irailean.
2020/07/31 - 14:45
Koronabirusak goranzko joeran jarraitzen du EAEn, 244 kasu gehiagorekin
Kasu berrietako 162 Bizkaian atzeman dituzte, 49 Gipuzkoan eta 29 Araban. Bigarren egunez jarraian, Bilbon 88 kasu baieztatu dituzte azken orduetan egindako probetan.