Koronabirus kasuen gorakada nabarmena berriro EAEn, 241 positiborekin azken orduetan
EAEn, 241 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Kasu berrietako 155 Bizkaian atzeman dituzte, 26 Gipuzkoan eta 58 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren bi pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
Halaber, bi pertsona hil dira COVID-19aren eraginez azken zazpi egunetan, eta 1.629 dira jada pandemia hasi zenetik hil direnak.
Atzo, 265 PCR proba egin ziren Urdulizko Ospitalean, Erandio Goikoa batzokiko bezeroen artean egiten ari diren baheketaren harira. Oraingoz, 101 probaren emaitzak jaso dituzte, eta guztiak dira negatiboak. Gaur 273 pertsona daude deituta proba egitera.
Basurtuko Ospitalean, bestalde, agerraldi horrekin zuzenean lotutako 46 PCR proba egin zituzten; eta guztiek emaitza negatiboa izan zuten. Gainera, Fever diskotekaren fokuarekin lotutako 59 PCR proba egin zituzten, 12 emaitza positiborekin. Atzo karpan egindako gainerako probak ez daude inongo fokurekin lotuta. Gaurko 153 pertsona daude deituta.
Bestalde, gaitza atzemateko 5.359 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:
Gipuzkoan: Azkoitia (bat), Azpeitia (bat), Bergara (bat), Donostia (zortzi), Eibar (bat), Elgoibar (lau), Errenteria (bat), Hernani (bat), Lazkao (bi), Mutriku (bat), Oñati (bi), Urretxu (bat), Usurbil (bat) eta Zarautz (bat).
Bizkaian: Zornotza (bat), Arrigorriaga (bat), Barakaldo (12), Basauri (zortzi), Bilbo (91), Elorrio (bat), Erandio (sei), Ermua (bat), Etxebarri (bat), Galdakao (bi), Gernika-Lumo (hiru), Getxo (bost), Gueñes (bat), Igorre (bat), Leioa (bat), Lemoa (bat), Mungia (lau), Muskiz (bat), Muxika (bat), Ondarroa (bi), Ortuella (hiru), Portugalete (zazpi) eta Sopela (bat).
Araban: Amurrio (bi), Artziniega (bi), Berantevilla (bat), Iruraitz-Gauna (bat), Laudio (bat), Leza (bat), Agurain (bi), Gasteiz (47) eta Zuia (bat).
Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 108 emakumeak dira eta 133 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte. Batez ere, 30 eta 39 urte bitartean dituzte (50 kasu).
COVID-19a duten beste 18 pazientek 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta kutsatutako 39 euskal herritar 20 eta 29 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 23 kasutan gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.
Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 43 pertsonek 40 eta 49 urte bitartean dituztela, beste 29k 50-59 urte bitartean, 21ek 60-69 urte bitartean eta beste 18k 70 urtetik gora.
1,26 da gaurko R0 indizea (atzo 1,2 zen).
Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun hiru pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera.
EAEn 415.076 PCR eta 139 343 test azkar egin zaizkie 323.732 pertsonari pandemia hasi zenetik.
Egoera epidemiologikoari dagokionez, 24.582 pertsona kutsatu dira jada, 14.462 positibo negatibizatu dira eta ospitalean artatu behar izan dituzten 4.546 gaixori alta eman diete.
Lurraldeka, Bizkaian 9.525 positibo atzeman dituzte guztira pandemiaren hasieratik, Araban 3.676 eta Gipuzkoan 3.226. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 305 lagunek positibo eman dute.
70 kasu gehiago eta beste bi herritar ospitaleratuta, Nafarroan
Bitartean, Nafarroan, asteartean, koronabiruseko 70 kasu gehiago atzeman zituzten, eta beste bi herritar ospitaleratu (COVID-19a ospitaleratzeko arrazoi nagusia da, bi kasu horietan). Pandemiak ez du beste hildakorik utzi Nafarroan; hortaz, orain arte, 529 zendu dira koronabirusagatik.
Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, kutsadura berriei erreparatuta, Iruñean eta Iruñerrian positiboen % 45 atzeman dituzte, eta % 37 Tuterako Osasun Eremuan (Erriberako zazpi Oinarrizko Gune biltzen ditu Eremu horrek). Gainerakoa Foru Erkidego osoan daude banatuta; Lizarrako Eremuak % 1 ditu.
Adinari dagokionez, kasu berrien batezbesteko adina 33,4 urtekoa da. Kasu gehienak 15-44 urte arteko tartean izan dira, % 43 hain zuzen ere.
Nafarroako ospitale-sare publikoan, COVID-19a duten 40 herritar daude; hiru zainketa intentsiboetako unitatean daude, eta beste bost etxez etxeko ospitalizazioan. Beste guztiak, 32, gela batean daude.
Denek eman dute positibo PCR proba batean, nahiz eta hori ez izan ospitaleratzeko arrazoi nagusia, Osasunbideak azaldu duenez.
Asteartean, sare publikoan, 1.498 PCR proba egin zituzten; arestian esan bezala, 70ek eman zuten positibo.
Nafarroan, guztira, pandemia hasi zenetik, koronabiruseko 7.027 kasu izan dira, asteartekoak zenbatuta.
Azken astean, Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Nafarroako Institutuaren Epidemiologia Zaintzako azken Buletinaren arabera, uztailaren 27tik abuztuaren 2ra arteko astean 415 kasu berri izan dira, hau da, aurrekoan baino % 33 gutxiago; hori bai, egunetik egunera alde nabarmenak daude. Adinari eta geografia-banaketari dagokienez, datuak eguneko datuaren antzekoak dira.
Ospitaleratu behar izan dituzten herritarren kopuruari erreparatuta, baina, gorakada izan da; izan ere, aurreko aste batzuetan atzemandako kasu batzuen bilakaera ez da egokia izan, eta, ondorioz, kasu horietako bi zainketa intentsiboetako unitatean daude.
Azken lau asteotan 1434 kasu atzeman dituzte; % 3 ospitaleratu behar izan dituzte: “Kasu gehienen jatorria zein den badakigu, eta kontrolatzen ari garen berragertzeetan daude bilduta”, dio txostenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.