165 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte EAEn, horietako 123 Bizkaian
EAEn, 165 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Kasu berrietako 123 Bizkaian atzeman dituzte, 25 Gipuzkoan eta 14 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren hiru pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
Horrez gain, gaitza atzemateko 4.303 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:
Gipuzkoan: Arrasate (bat), Donostia (bederatzi), Eibar (bat), Elgobair (hiru), Getaria (bat), Irun (bat), Irura (bat), Lazkao (bat), Mendaro (bat), Oñati (bi), Zaldibia (bi) eta Zarautz (bi).
Bizkaian: Zornotza (hiru), Barakaldo (10), Basauri (bost), Bilbo (73), Durango (bi), Elorrio (bat), Erandio (bi), Ermua (bi), Etxebarri (bat), Galdakao (lau), Gernika-Lumo (bat), Getxo (lau), Markina-Xemein (bat), Muxika (bat), Portugalete (bat), Santurtzi (bat), Sestao (zazpi), Ugao-Miraballes (bat) eta Trapagaran (hiru).
Araban: Laudio (bi) eta Gasteiz (12).
Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 71 emakumeak dira eta 94 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 59 urte baino gutxiago dituzte. Batez ere, 20 eta 29 urte bitartean dituzte (33 kasu).
COVID-19a duten beste 13 pazientek 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta kutsatutako 28 euskal herritar 30 eta 39 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 11 kasutan gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.
Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 30 pertsonek 40 eta 49 urte bitartean dituztela, beste 17k 50-59 urte bitartean, 17k 60-69 urte bitartean eta beste 16k 70 urtetik gora.
1,2 da gaurko R0 indizea (atzo 1,24 zen).
Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun lau pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko prentsaurrekoan emandako datuen arabera.
59 kasu berri atzeman dituzte Nafarroan
Bestalde, Nafarroan 59 koronabirus kasu gehiago atzeman zituzten atzo, eta hiru pertsona ospitaleratu behar izan zituzten infekzio horren ondorioz. Foru Erkidegoan % 11 egin du gora azken astean egindako PCR kopurua, eta gaitza atzemateko detekzio-proba gehien egiten dituen bigarren autonomia erkidegoa da (169,3 proba 1.000 biztanleko), EAEren atzetik bakarrik (175,9 proba 1.000 biztanleko).
Nafarroan baieztatutako positiboak zonaldeka aztertuta, Iruñeko Osasun Arloak positiboen % 78 biltzen ditu, eta Tuterako Osasun Arloak, berriz, % 16. Gainerakoak Foru Komunitateko hainbat eremutan banatuta daude. Lizarrako Osasun Arloak, esaterako, orain arte atzemandako positibo guztien % 2 biltzen ditu.
Adinari dagokionez, gazteak dira gehien kutsatzen direnak, eta kutsatu berrien batez besteko adina 33,7 urte da. Izan ere, kutsatu gehienek 15 eta 29 urte bitartean dituzte (% 36), eta, jarraian, 30-44 urte (% 27).
Bilakaera epidemiologikoaren ikuspuntutik, atzo hiru pertsona gehiago ospitaleratu behar izan zituzten Nafarroan, COVID-19aren ondorioz. Dena dela, azken orduetan ez da inor hil koronabirusaren eraginez. Pandemia hasi zenetik, beraz, Foru Erkidegoan 529 heriotza izan dira gztira.
Nafarroako ospitale sare publikoan 43 pertsonak jarraitzen dute ospitaleratuta COVID-19arekin; horietako hiru zainketa intentsiboetako unitateetan daude, eta beste bost etxean. Gainerakoak, 35 gaixo, ospitaleetako ohiko geletan daude.
Detekzio goiztiarreko sistemari eta positiboen kontaktu estuen jarraipenari dagokionez, 1.266 PCR egin zituzten atzo osasun sare publikoan. Hala, dagoeneko 6.957 pertsona kutsatu dira Nafarroan, atzoko datuak gehituz gero.
Bestalde, azken orduetan ez dute positibo berririk atzeman Zangozan. Gobernuak eta Udalak hainbat neurri adostu dituzte, eremu publikoei, hezkuntzari, aisialdiari, egoitzei eta gaueko aisialdiko ordutegiei dagokienez, koronabirusa zabaltzea saihesteko helburuarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.