Deseskalatze faseak
2020/07/31 - 13:59
Esloveniak koarentena ezarriko die EAEik eta Nafarroatik iristen diren turistei
Autonomia erkidego horietan kutsatzeko arrisku handia dagoela uste dute Esloveniako agintariek. Neurria gaur bertan sartu da indarrean.
2020/07/30 - 16:17
Koronabirus kasuen gorakada nabarmena EAEn, 204 positiborekin azken orduetan
Kasu berrietako 145 Bizkaian atzeman dituzte, 33 Gipuzkoan eta 23 Araban. Bilbon 88 kasu baieztatu dituzte azken orduetan egindako probetan.
2020/07/30 - 10:18
EAEko zahar-etxeen kudeaketa ikertzeko eskatu diote pentsiodunek Arartekoari
Adinekoen eta zerbitzu sozial horietako langileen "eskubideen urraketak eman ote diren aztertzeko" eskatu du Euskal Pentsiodunen Mugimenduak.
2020/07/29 - 16:19
Zahar-etxeetan gertatutakoa argitzea eskatu diote Bizkaiko Batzar Nagusiek Aldundiari
Koronabirusak eragindako pandemiak zer-nolako eragina izan duen jaso beharko dute Gizarte Ekintzako teknikariek "hilabete barru" amaituta egon beharko den txosten batean.
2020/07/29 - 15:16
123 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte EAEn azken orduetan
Kasu berrietako 62 Bizkaian atzeman dituzte, 46 Gipuzkoan eta 13 Araban. Horrez gain, Nafarroan 39 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte.
2020/07/29 - 13:30
Presidenteen biltzarrera joateko eskatu dio Sanchezek Urkulluri gutun bidez
Espainiako Gobernuko presidenteak Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa deitzeko konpromisoa azpimarratu du, eta ostiral honetako bilerara joateko eskatu dio jarduneko lehendakariari.
2020/07/29 - 12:15
Euskadin gaueko aisialdia mugatzen duen agindua indarrean dago jada
Neurri berriak, lokalen edukiera eta irekitze-denborak mugatzen ditu gaitza zabaltzea saihesteko asmoz, azken egunetan atzemandako koronabirus kasuen gorakadaren ondoren.
2020/07/29 - 09:51
Txinan nabarmen ugaritu dira koronabirus kasu berriak, egun batean 101 positiborekin
Txinan 84.060 pertsona kutsatu dira pandemiaren hasieratik, eta kanpotik iritsitako herritarren artean 2.056 positibo baieztatu dituzte. Azken orduetan, ordea, ez da inor hil COVID-19aren ondorioz.
2020/07/28 - 15:51
Koronabirus kasuek gora egin dute EAEn, 130 positiborekin, horietako 85 Bizkaian
Gipuzkoan 35 kasu atzeman dituzte, eta Araban bederatzi. Azken orduetan 4.148 detekzio-proba egin dituzte. Horrez gain, Nafarroan 42 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte.
2020/07/27 - 19:05
Tabernek eta dantzalekuek 01:30erako itxi beharko dute beranduenez EAEn
Eusko Jaurlaritzak murrizketa gehiago ezarri ditu ostalaritzan. Aste honetan sartuko dira indarrean.
2020/07/27 - 14:41
86 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte EAEn, igandeko kopuruen erdia
Kasu berrietako 54 Bizkaian atzeman dituzte, 24 Gipuzkoan eta zazpi Araban. Horrez gain, Nafarroan 97 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte azken orduetan.
2020/07/27 - 13:58
Osasun sistema bete eta maskara ez erabiltzea helburu duen kanpaina bat salatu dute
WhatsApp bidez zabaltzen ari den mezu horren arabera, medikuari maskara erabiltzetik salbuesteko agiri bat eskatu behar zaio, eta medikuak hori egiteari uko egiten dionean, kexa bat jarri.
2020/07/26 - 17:00
Koronabirusa atzemateko 180 aztarnari daude EAEn, eta 38 Nafarroan
Bat 17.200 biztanleko Nafarroan, eta bat 12.200 biztanleko Euskadin. Alemanian, berriz, bat dago 4.000 biztanleko. Adituen iritziz, aztarnari gehiago beharko genituzke.
2020/07/26 - 14:52
107 positibo berri Bizkaian, 82 Nafarroan, 46 Gipuzkoan eta 12 Araban
ETBk jakin ahl izan duenez, 55 kutsatu berri Bilbon antzeman dituzte. Azken 24 orduetan 4.323 PCR proba egin dituzte EAEn, eta beste 1.948 Nafarroan.
2020/07/26 - 12:10
15 milioi koronabirus kasu baino gehiago dira jada mundu mailan
Nazioarteko Osasun Erakundearen datuak dira. Egunero kutsatutako pertsona kopuruak nabarmen egin du gora. AEB, Brasil eta India dira herrialde kaltetuenak.
2020/07/25 - 21:59
123 eta 63 positibo gehiago atzeman dituzte Euskadin eta Nafarroan azken 24 orduetan
EAEn, 66 izan dira Bizkaian, 40 Gipuzkoan, eta 17 Araban. Foru Erkidegoari dagokionez, atzemandakoetatik sei kutsatu Mendillorriko agerraldikoak dira.
2020/07/25 - 19:43
Mendillorri auzoko 1.000 gazte baino gehiagori PCR probak egin dizkiete
Iruñeko auzo horretako gazteriaren ia % 60ri egin zaizkie PCR probak. Auzokide horien "erantzun positiboa" txalotu du Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak.
2020/07/25 - 17:00
Nerea, Amaia eta Iñigo neba-arrebei ama eta osaba hil zaizkie koronabirusarekin
COVIDaren alderik bortitzena ezagutu duen familia batekin izan gara Gasteizen: ama eta osaba galdu dituzte.
2020/07/25 - 16:57
Aisialdia murriztuko dute Nafarroan eta EAEn, koronabirus agerraldiak ugaritu direlako
186 kasu positibo gehiago atzeman dituzte azken orduetan Hego Euskal Herrian.
2020/07/24 - 21:03
229 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Azkeneko datuen arabera, Nafarroan 93 positibo izan dira, 86 Bizkaian, 35 Gipuzkoan eta 13 Araban.