Iruñea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mendillorri auzoko 1.000 gazte baino gehiagori PCR probak egin dizkiete

Iruñeko auzo horretako gazteriaren ia % 60ri egin zaizkie PCR probak. Auzokide horien "erantzun positiboa" txalotu du Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak.
Mendillorri auzoko gazteetako baten irudia, PCR probak egiten
Mendillorri auzoko gazteetako baten irudia, PCR probak egiten. Argazkia: EFE

COVID-19a atzemateko Iruñeko Mendillorri auzoan abiatutako baheketa-dispositiboan parte hartutako gazteriaren "erantzun positiboa" txalotu du Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak. Izan ere, 17 eta 28 urte bitarteko mila bizilagun baino gehiagori egin zaie PCR proba, euren burua boluntarioki aurkeztuta. 

Joan den ostegunetik gaur arte, 1.044 gazteri egin zaizkie PCR probak Mendillorri BHIan Osasun Sailak zabaldutako karpan. Koronabirus agerraldia atzeman zutenean, proba egiteko eskaera luzatu zieten 17 eta 28 urte arteko 2.300 gazteri.

Horrekin batera, aurreko egunetan beste 288 PCR proba egin dira, aztarnariek egindako jarraipen eta kontaktuen kontrolaren barruan. Auzo horretako agerraldiak gazteengan bereziki izan du eragina.

Gauzak horrela, Mendillorriko gazteen ia % 60ri egin dizkiete PCR probak. Osasun Sailak "positiboki" hartu du gazteen erantzuna, gainera kontuan izanda auzoko bizilagun ugari kanpoan zeudela, oporretan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X