Familiarekin eta lagunekin seguru egoteko jarraibideak
Erizainen Kontseiluak infografia bat eta bideo animatu bat garatu du gizarteari erakusteko nola jokatu segurtasunez familia eta lagunartean. Infografia horrek jasotzen duen neurrien artean mahai tresnak eta platerak beste inorekin ez partekatzea, maskara une oro jantzita edukitzea eta bisitetan gauden denbora murriztea aholkatzen dira.
Florentino Pérez Raya Erizainen Kontseilu Nagusiko presidenteak azaldu duenez, “sozializatzeko gogoa eta maite dugun jendearekin egoteko gogoak handiak dira horrenbeste hilabeteren ostean, baina une horietan da, hain zuzen ere, atzerapauso bat emateko arrisku gehien dagoen momentua”.
Ondorengoak dira kontseiluak helarazitako gomendio batzuk:
- Pertsonaren batek sintomarik edukiz gero, ez ospatu elkartzerik. Kasu horietan, koronabirusarentzat ahalbidetutako telefono zenbakira deitu eta osasun autoritateei jakinarazi probak egin ala ez erabaki dezaten.
- Iritsi aurretik, anfitrioiek kontuan izan beharko dute zenbat pertsona gonbidatu ditzaketen segurtasun distantzia mantenduta, eta beti ere gogoan izanda etxebizitza berean bizi ez diren pertsonek 1,5 metroko distantzia mantendu behar dutela.
- Egokiagoa da beti ere elkartzeak aire librean edo aireztatze jarraitua duen lekuren batean egitea, eta, ahal izanez gero, elkartzeen denbora ahalik eta gehien murriztu kutsatzeko arriskua murrizteko.
- Behin elkartze lekura iritsita, besarkadarik eta musurik gabe agurtu behar da jendea, eta gel hidroalkoholikoarekin edota ura eta xaboiarekin garbitu behar dira eskuak ahal izanez gero.
- Maskara eta distantzia errespetatu posible den une guztietan, eta jaterakoan edo ezinbestekoa denean bakarrik kendu. Erabilitako maskara paperezko gutun-azal batean edo telazko poltsa indibidual batean jaso behar da.
- Platerak modu indibidualean zerbitzatu behar dira eta, sukaldeko tresnak partekatzea ekiditeko, pertsona bakarra izango da ura edo janaria banatzeko arduraduna.
- Komunera joan aurretik eta joan ondoren eskuak ondo garbitu, eta komuneko garbiketan arreta berezia jarri. Horrez gain, gainazalekin kontaktua ahalik eta gehien ekidin.
- Mahaikideen artean ezer ez partekatu, edalontziak identifikatu beharrezkoa izanez gero haur edo adinekoentzat. Janaria bukatzean, pertsona bakarrak, maskararekin, jaso beharko ditu platerak, edota norberak bere tresnak jaso beharko ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.