Deseskalatze faseak
2020/06/19 - 09:20
"Normaltasun berria"n errespetatu beharreko neurriak, EAEn
'Bizi Berri' programan jasotako neurriak hartu dira oinarri. Berritasunen artean, haur-parkeen eta dantzalekuen irekiera.
2020/06/19 - 09:12
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa "normaltasun berria"n sartu dira gauerdian
Gauerditik dago indarrean deseskalatze prozesuaren 3 fasea eta alarma-egoera altxatzeko dekretua, neurri murriztaileak ezarri eta hiru hilabete geroago.
2020/06/18 - 09:16
Estatuko funtzionarioek telelana egiteko aukera izango dute astean lau egunetan
"Borondatezkoa eta behin-behinekoa" izango da, eta COVID-19ak eragindako osasun arloko krisia amaitutzat eman arte egongo da indarrean astelehenetik aurrera.
2020/06/17 - 22:10
Lehen agerraldi masiboa Europan: 650 kutsatu Alemaniako haragi enpresa batean
7.000 lagun inguru koarentenan daude eta agintariek hiltegiaren inguruan dauden ikastetxeak eta haurtzaindegiak ixteko agindua eman dute.
2020/06/17 - 18:07
Nafarroako Gobernuak ostiralean onartuko ditu "normaltasun berriaren" baldintzak
"Normaltasun berriaren" aroa ekainaren 21ean hasiko da Nafarroan. Maria Chiviteren Gobernuak segurtasun neurriak betetzen segitzeko deia egin die herritarrei.
2020/06/17 - 16:41
Jaurlaritzak tokiko eta estatuko turismoari emango dio lehentasuna uda honetan
Turismoa sustatzeko bi kanpaina bultzatuko ditu, Euskadi "seguru" baten barruan ibilbideak eta planak egiteko proposamenekin.
2020/06/17 - 16:30
Atzerriko turista gutxiago espero da aurten, eta horrek prezioak jaitsi egingo ditu
Aurten kanpin, autokarabana eta nekazal turismoek izugarrizko estimazioa izango omen dute, eta aldiz hotelentzat garai zaila izango da uda. Ireki ere ez dute denek irekiko.
2020/06/17 - 12:39
Uztailaren 16an koronabirusaren biktimen omenezko estatu-hileta egingo dute Madrilen
Besteak beste, Europako Kontseiluko presidentea, Europako Batzordeko presidentea, Europako Parlamentuko presidentea eta Europar Batasuneko Kanpo Politikarako arduraduna izango dira ekitaldian.
2020/06/17 - 01:39
Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko muga hilaren 22an irekiko dute
Datorren astelehenean egingo dute, Pirinio Atlantikoetako Prefeturak, agiri baten bidez baieztatu duenez.
2020/06/16 - 22:33
Gipuzkoako hainbat udalerritako haur parkeak zabaldu dituzte
Haur-parkeak ere zabaltzen hasi dira, umeek euren espazioa berreskuratzeko. Ordizian atzo zabaldu ziren. Ataunen, berriz, joan den astetik haurrak parkeetan jolasean daude.
2020/06/16 - 22:23
Dexametasona medikamendu generikoak COVID-19a duten gaixo larriak salba litzake
Inflamazioen kontra erabiltzen da medikamentu hau. Erraz topatzekoa da eta covid gaixo baten tratamenduak 40 euro inguru balioko luke.
2020/06/16 - 18:23
Pandemia hasi zenetik lehen aldiz ez dago COVID-19 kasurik Arabako erresidentzietan
Foru Aldundiaren arabera, 415 egoiliar sendatu dira. Gainera, azken hilabetean ez dute kasu positiborik detektatu eta hiru astetan ez da heriotzarik izan.
2020/06/16 - 16:57
Eusko Jaurlaritzak ostiralean altxatu nahi du alarma egoera
Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu duenez, ostegunean gobernu bilera egingo dute Osasun Sailaren txostena aztertu eta egoera berrian indarrean izango diren neurriak zehazteko.
2020/06/16 - 14:54
EAEko herritarren % 10i egin dizkiete COVID-19a detektatzeko probak
Murgak ziurtatu duenez, euste-fasetik "zaintza aktiboko" fasera igaro dira Euskadin. Proben bitartez, foku berriak garaiz detektatu eta kontrolatu ahal izan dituzte.
2020/06/16 - 11:56
Voloteak gaur berrabiatuko ditu hegaldiak Loiuko Aireportutik
Espainiar konpainiak bi ibilbide berri jarriko ditu martxan Loiu eta Valentzia zein Castelló de la Plana artean.
2020/06/15 - 23:00
Horrela aztertzen dituzte PCR probak Donostiako Ospitalean
Donostia ospitaleko laborategian izan gara. PCR zein serologia proben analisiek ez dute etenik bertan.
2020/06/15 - 22:44
EAE eta Kantabria arteko zirkulazioa ekainaren 19an irekiko dute
Iñigo Urkulluk eta Miguel Angel Revillak agerraldi publikoa egingo dute datorren ostegunean Gasteizen, bi erkidegoen arteko mugikortasuna baimenduko dutela iragartzeko.
2020/06/15 - 22:33
Basurtu eta Txagorritxu ospitaleetako fokuak kontrolatuta daudela esan du Osasun Sailak
Nekane Murga Osasun sailburuak esan du pandemiaren egoera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan "oso ona" dela eta deseskalatzearen hirugarren fasearen eboluzioa "ona" izan dela.
2020/06/15 - 22:12
Txagorritxuko ZIUn koronabirusarekin zegoen azken gaixoa atera da
Txagorritxuko ospitaleko zaintza berezietan koronabirusarekin zegoen azken gaixoa atera da. 75 urte ditu eta 55 egun eman ditu ZIUn.
2020/06/15 - 21:25
Nazioarteko lehen bidaiariak hartu ditu Bilboko Aireportuak
Lufthansa Group konpainiak gaur, astelehena, berrabiatu ditu hegaldiak Bilboko Aireportutik. Hala, Europako hainbat hiritarako hegaldiak eskainiko ditu berriro.