"Normaltasun berria"n errespetatu beharreko neurriak, EAEn
Gauerdiaz geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoa "normaltasun berria" deiturikoan dago. Ildo horretatik, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako eta Azpiegituretako sailburuak etapa berria arautzen duten baldintzen berri eman du, EAEn deseskalatze prozesuaren 3 fasea amaitutzat eman ondoren.
Tapiak azaldu duenez, neurriak "Bizi Berri" egitasmoan oinarrituta daude, eta Nekane Murga Osasun sailburua arduratu da neurriok agindu batean biltzeaz. Jarraitu beharreko irizpideak azaldu aurretik, sailburuak berretsi du maskaren erabilera eta eskuen garbiketa indartu behar direla, eta metro eta erdiko distantzia zaintzeko arauari eutsi.
Hauek dira kontuan izan beharreko neurriak:
- Garraio publikoa: Maskarak erabili behar dira, eta % 100ean jarriko dira martxan zerbitzu publiko guztiak, kaleko igogailuak eta funikularrak, esaterako.
- Beilategiak: 30 pertsona gehienez toki itxietan eta 75 toki irekietan. Gurtza-eremuen edukiera % 75era mugatuko da.
- Ostalaritza, turismoa, merkataritza, elkarteak: Ez da afororik egongo, baina 1,5 metroko distantzia zaindu beharko da. Merkataritza-zentroetako aisialdirako guneetan % 60koa izango da aforoa. Buffet edo kokteletan, 25 pertsona bildu ahal izango dira gehienez.
- Hotelak: Eremu komunak irekiko dira, edukiera mugarik gabe.
- Gaueko aisialdia eta dantzalekuak: Dantzalekuak irekiko dira, baina mahaietan eserita egon beharko da. Metro eta erdiko distantzia zaindu beharko da.
- Kultur ekitaldiak: Ikus-entzuleak eserita egon beharko dira, aurrez izendatutako tokietan.
- Kirol ekitaldiak: Aire librean, gehienez, 1.000 pertsona. Leku itxietan, 300 pertsona gehienez, eta edukieraren % 60ko muga errespetatuta.
- Haur-parkeak: Ireki egingo dira. Aforoa mugatuta dagoen kasuetan, pertsona bakoitzak 4 metro koadroko eremua izan beharko du, eta garbitasuna zaindu beharko da.
- Txartelarekin ordaintzea sustatuko da, eta 65 urtetik gorakoei lehentasuna ematen saiatu beharko da.
- Aire librean egiten diren azoketan, ezingo dira ohiko postuen % 60 baino gehiago ireki, baina udalek eremuak handitu ahalko dituzte muga hori konpentsatzeko.
- Autoeskoletan, gehienez ere, 25 ikasle egongo dira, eta maskara erabili beharko da autoan.
- Liburutegiek ohiko zerbitzua eskainiko dute, % 60ko edukierarekin, eta utzitako liburuak gutxienez astebete egon beharko dira gordeta erabiltzaileak entregatu ostean.
- Museoak ireki ahalko dira, baina areto bakoitzean % 60ko edukiera errespetatuta.
- Kirol instalazioetan ere, igerilekuetan tarteko, gehienezko edukiera % 60koa izango da. Aldagelak eta dutxak erabili ahalko dira, baina babes-neurriak eta metro eta erdiko distantzia errespetatuta.
- Aldundiek eta udalek hondartzetan edukiera-mugak jarri ahalko dituzte segurtasun-tartea zain dadin. Horretarako, hondartzetan egoteko denbora-mugak edo aparkalekuko sarbideak kontrolatu ahalko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.