Deustuko Unibertsitatea
2023/05/28 - 13:15
Deustuko Medikuntzako ikasleek praktikak Osakidetzan egin ahal izatea eskatuko dio errektoreak Sagarduiri
Deustuko Unibertsitateko errektore berria Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin bilduko da laster, Osakidetzarekin hitzarmen bat gauzatzeko aukera aztertzeko asmoz.
2023/04/20 - 14:52
Juan Jose Etxeberria irakaslea, Deustuko Unibertsitateko errektore berria
Zuzenbidearen Filosofian irakasle titularra da Zuzenbide Fakultatean, eta Loiolako Probintziako jesuiten probintziala izan zen 2008tik 2014ra. Lehenago, Zuzenbide Fakultateko dekanordea eta Nortasun eta Misioko errektoreordea ere izan zen.

2023/04/19 - 14:25
EAEko hiru herritarretik bik uste dute biztanleriak ez duela sistema politikoan eragiteko aukerarik
Arantzazulab gizarte berrikuntza laborategiak EHUren, Mondragon Unibertsitatearen eta Deustuko Unibertsitatearen lankidetzarekin egindako inkesta batean arabera, herritarren % 90entzat demokrazia da lehenetsitako erregimen politikoa, baina balorazioa nabarmen jaisten da funtzionamenduaz galdetuta.
2023/04/18 - 16:35
Gipuzkoako Foru Aldundirako bost hautagaiak lehenengo aldiz aurrez aurre izan dira Deustuko Unibertsitatean
Euren helburuez eta gipuzkoak dituen erronkei buruz aritu dira. Lehenbizikoz euskara hutsean aritu dira bost hautagaiak.

2023/03/05 - 08:02
Emakumeek unibertsitatea lehenesten dute, eta % 39k bakarrik hautatzen dute Lanbide Heziketa
EAEko unibertsitateetan ikasleriaren gehiengoa dira (% 54). Gainera, 80ko hamarkadatik hirukoiztu egin da unibertsitateko ikasketak dituzten andrazkoen ehunekoa.

2023/03/05 - 07:55
Irakaskuntza alorrekoak, ingeniaritzak eta Enpresen Zuzendaritza, emakumeen unibertsitate hautuak
Andrazkoak nagusi dira osasungintzako eta hezkuntzako graduetan, 10 matrikuletatik 8 eurenak dira eta. Ikasketok lana lortzeko aukera handia dute, gainera.

2023/02/27 - 15:49
Eva Ferreirak azkartasuna eskatu du BPGaren % 1 unibertsitate publikoak finantzatzera bideratzeko
Unibertsitate lege berria datorren hilabetean sartuko da indarrean, eta 2030erako unibertsitate publikoetara barne produktu gordinaren % 1 bideratzeko konpromisoa jasotzen du.

2023/02/17 - 15:58
200.000 ingeniari baino gehiago beharko dira datozen 10 urteetan Espainiako Estatuan
Gaur egun, 750.000 ingeniari inguru daude. Hamarretik lauk 35 urte baino gutxiago dituzte eta emakumeak gutxiengoa dira, hamarretik bi baino ez.
2023/01/26 - 14:46
EAEko gazteriaren ia % 70ek euren iragan digital guztia ezabatu nahiko lukete
18-30 urteko 1.000 bat pertsonari egindako inkestaren arabera, gehiengo zabal batek izua dio deskonektatzeari eta % 60k aitortu du, bizitza digitala tarteko, egunero neke mentala/fisikoa edo antsietatea sentitzen duela.

2022/12/20 - 14:57
Pandemiako formatuari eutsiko dio unibertsitatera sartzeko probak: erantzun aukera gehiago eta test galderak
Jokin Bildarratz Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak esan du "justifikatuta" dagoela pandemiaren ondorioz "ezohiko egoera" bizi izan duten ikasleek egoera horretara egokitutako azterketa egin behar izatea.
2022/12/16 - 13:54
Osasun-arretarekiko kezka areagotu egin da EAEn, bigarren arazo handiena baita lehen aldiz
Prezioen igoera, bizitzaren kostua eta inflazioa kezka nagusien buruan daude oraindik. % 60k aitortu du etxeko berokuntzaren eta elektrizitatearen kontsumoa mugatu behar izan duela.
2022/12/02 - 18:04
Hezkuntza Ministerioak urtebete atzeratuko du unibertsitatean sartzeko proba berria
Batzorde teknikoa bildu ondoren, 15 erkidegok eredu berria ezartzeko epea urtebetez luzatzea eskatu dute.

2022/11/23 - 21:33
500 gaztek jaso dituzte atzerrian enpresa-praktikak egiteko Global Training bekak
Eusko Jaurlaritzak ematen dituen bekak dira. Aurten 6,25 milioi euroko aurrekontua izan dute. 55 herrialdetan kokatutako 330etik gora enpresa nahiz erakundetan egingo dute lan bekadunek. Atzerriko enpresek eskaintzen duten malgutasuna gazteak erakartzeko gako nagusia da.

2022/11/23 - 12:47
Zein da Europako Banku Zentralaren funtzioa eta zer da interes-tasa?
Juan Barredo EHUko ekonomia irakasleak eta Iñaki Erauskin Deusto Business Schoolekoak Europako Banku Zentralaren funtzioa zein den eta interes-tasek zertarako balio duten azaldu digute.
2022/11/15 - 14:01
Drogen kontsumoak behera egin du EAEko ikasleen artean, baina oso maila altuetan jarraitzen du
12 eta 22 urte bitarteko neska-mutilen erdiak baino gehiagok (% 54,6) adierazi du azken urtean alkohola kontsumitu duela, eta ia % 30ek, tabakoa, Bigarren Hezkuntzako Drogen Erabilerari buruzko Euskadiko Inkestan jasotakoaren arabera.
2022/11/10 - 20:02
"Ahanztura publiko gabeko" eta autokritika eta memoria anitzak ardatz dituen etorkizuna aldarrikatu dute
Jaurlaritzak eskatuta, sentsibilitate ezberdineko hiru biktimek eta hiru historialarik dokumentu "partekatua" egin dute Euskadin bizikidetza eraikitzeko oinarriak zehaztu nahian. Aurkezpen ekitaldian, begirada etikoa eskatu du lehendakariak, gertatutakoa "bidegabea" izan zela aitortzea, alegia.