Emakumeek unibertsitatea lehenesten dute, eta % 39k bakarrik hautatzen dute Lanbide Heziketa
Azken urteotan, nabarmen hobetu da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) emakumeen ikasketa maila. Unibertsitatean, eurak dira nagusi (% 54), eta 90eko hamarkadatik gizonei aurrea hartuta daude ikasketa mota horietan. Lanbide Heziketan, aldiz, leku apalagoa dute, eta ez dira erdira iristen —% 39,2—. Emakumeek zer ikasten duten eta non lan egiten duten argitu nahi izan du EITB Datak, eta horixe da, hain justu, ikasketen harira, ateratako ondorio aipagarriena.
Unibertsitate titulua duten andrazkoen portzentajea modu esponentzialean handitu da 80ko hamarkadatik. Duela 30 urte, unibertsitate ikasketak zituzten emakumeak % 15 baino ez ziren, baina 2020an, halako hiru ziren (% 46). Gizonen artean, ordea, ez da joera hori atzeman, eta 1986tik % 12 baino ez da igo. Are gehiago, azken hamarkadan ez da aldatu unibertsitatearen aldeko hautua egiten duten gizon gazteen kopurua.
Emakumezkoek gehien aukeratzen dituzten unibertsitate ikasketei dagokienez, hezkuntza alorrekoak, ingeniaritzak eta ADE (enpresen administrazio eta zuzezendaritza daude.
Kontrara, Lanbide Heziketako argazkia alderantzizkoa da: 10 ikasletik 6 gizonezkoak dira, LH baita euren lehen ikasketa aukera; horien % 33k hautatzen dituzte Lanbide Heziketako ikasketak, eta % 29k, berriz, unibertsitate mailakoak.
Azken 20 urteotan, prestakuntza zikloak aukeratu izan dituzten andrazkoen portzentajea % 40 ingurukoa izan da, 2018tik pixka bat behera egin badu ere.
LHko graduren bat hautatzen dituzten emakume gehienek genero estereotipoak nagusi diren graduetan ematen dute izena, lanpostu bat lortzeko aukera gutxien dituztenak, gainera.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan: orduan jaitsiko da Celedon eta Baskoniak txupinazoa botako du. Programak 400 ekitaldi baino gehiago biltzen ditu abuztuaren 10eko goizaldera arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.