Eva Ferreirak azkartasuna eskatu du BPGaren % 1 unibertsitate publikoak finantzatzera bideratzeko
Eva Ferreira EHUko errektoreak azkartasuna eskatu du BPGaren % 1 unibertsitate publikoak finantzatzera bideratzeko, Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoan jasotzen den bezala. Unibertsitate lege berria datorren hilabetean sartuko da indarrean, eta, besteak beste, 2030erako barne produktu gordinaren % 1 unibertsitate publikoetara bideratzeko konpromisoa jasotzen du. Gaur egun, batez beste, barne produktu gordinaren % 0,7 bideratzen da unibertsitate publikoetara.
Errektorearen arabera, hazkunde hori "albiste ona" da. Hala ere, onartu du araua indarrean sartzeak kostuak handituko dituela aurten bertan.
"Legeak eskatzen du urtebeteko epean batzorde bat sortzea gastu publikoa handitzeko plana definitzeko", gogorarazi du Ferreirak. Gaineratu duenez, "Euskadik ahal duen guztia egingo du plan hori lehenbailehen errealitate izan dadin".
2020. urtearen amaieratik EHUko errektore denak agerraldia egin du gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, azken bi urteetan egindako lanaren balantzea egiteko eta etorkizuneko erronkak aurkezteko.
Ferreiraren esanetan, 2030. urteari begira Euskal Herriko Unibertsitateak munduko 300 unibertsitate onenen artean kokatu nahiko luke (gaur egun, munduko 400 unibertsitate onenen artean dago). "Erritmo onean hazten ari bagara ere, erritmo biziagoan hazi behar dugu posizio hori hobetzeko", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.
Gasteizko jaiak gogoz eta errespetuz bizitzeko deia egin du Zeledonek
Aurten, hirugarren aldiz izango da Zeledon Iñaki Kerejazu, eta gaur zahatoa eta aterkia jaso ditu Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen eskutik. Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren 4an hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin.
Lasaitasuna errepideetan irteera operazioaren lehen orduetan, goiz nahasiaren ostean
Asteburu honetan, auto ilarak izango dira EAEko errepide sareko ohiko lekuetan, Europatik datozen ibilgailu ugari penintsularen hegoaldera doazelako.
Albiste izango dira: Udako irteera operazioa, migrazio krisia Ceutan eta La Oreja de Van Gogh Donostian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donostiako Klasikoak eragina izango du larunbatean Gipuzkoako trafikoan
Bestalde, Bizkaian, abuztuaren 2an, igandea, Getxoko 81. Txirrindularitza Zirkuitua-Otxoa anaiak Memoriala dela eta, zirkulazioari lotutako hainbat gorabehera izango dira, horien artean debekatuta egongo da lasterketaren noranzkoan zirkulatzea.