EAEko gazteriaren ia % 70ek euren iragan digital guztia ezabatu nahiko lukete
Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen % 69k euren iragan digital guztia ezabatu nahiko lukete, eta gehiengo zabal batek (% 85) ikara dio deskonektatzeari. 18 eta 30 urte arteko 1.000 bat gazteri galdetuta atera dituzte ondoriook. Inkesta BBK Kunak egin du, "The Future Game" ekimenaren barruan.
"Gazteak eta Humanismo Digitala Euskadin" izena jarri diote galdeketari, eta horren emaitza nagusiak prentsaurrekoan azaldu ditu Braulio Gomez inkestaren arduradun, Deustuko Unibertsitateko Zientzia Politikoko irakasle eta Deustobarometroko zuzendariak.
Azaldu duenez, gaur egungo gazteentzat internet eta teknologia "ezinbestekoak" dira euren harremanei eta bizimoduari eusteko. Mundu digitala amatatzea izua eragiten die, eta galdetutakoen % 85ek ezingo lukete sakeleko telefonoa hegazkin moduan jarri denbora luzez. Gainera, hirutik lauk uste dute euren bizimodua okerragoa izango litzateke internet desagertuko balitz. Are gehiago, erdiak baino uste du, sare sozialetatik ateraz gero, jende berria ezagutzeko aukera edo hain intimoak ez diren harremanekiko kontaktua galduko lukeela.
Dena dela, bizitza digitalak menpekotasuna eragiten diela jakin badakite gazteek. Itaundutakoen % 60k egunero sentitzen dute neke mentala/fisikoa edo antsietatea. 10 lagunetik bostek uste dute gailu digitaletan igarotako denbora euren bizitza errealari lapurtutako denbora dela
Era berean, teknologiak dituen arriskuak ondo ezagutzen dituzte. Gehienek nabarmendu dutenez, nortasuna ordezkatu, iraindu eta lapurtzeko aukerak handiagoak dira mundu digitalean fisikoan baino.
Inkesta egitearekin batera, "The Future Game" ekimena sustatu du BBK Kunak, DOT diseinuaren alorreko kooperatibarekin eta Badalab hizkuntza eta berrikuntzarako laborategiarekin lankidetzan. 18-26 urteko 12 gazte 21 egunez proban jarri dituzte, erabat digitalizatutako munduan bizitzearen inplikazioak ulertzeko eta gizakiaren eta teknologiaren arteko interakzioen etorkizuna irudikatzeko. Esperientzia 21 klip laburretan bildu, eta orain sare sozialen bidez partekatuko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bakion ostiraletik desagertuta dagoen 14 urteko neska baten bila ari dira
VOST Euskadik 14 urteko Olaiaren desagerpenaren berri zabaldu du. Adingabea uztailaren 31n ikusi zuten azkenekoz Bakion, eta baliteke Bilborako autobusa hartu izana. Haren inguruko informaziorik duenak 112ra deitzeko eskatu dute.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.
Gasteizko jaiak gogoz eta errespetuz bizitzeko deia egin du Zeledonek
Aurten, hirugarren aldiz izango da Zeledon Iñaki Kerejazu, eta gaur zahatoa eta aterkia jaso ditu Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen eskutik. Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren 4an hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin.