Dirulaguntzak 2025
2020/12/21 - 12:45
Hurtado: 'Urtea amaitu aurretik 7.000 euroko laguntzak jasoko dituzte ostalariek'
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak 400.000 bonu saltzearen garrantzia azpimarratu du, 15 milioitik gorako eragina dutenak: "2021ean neurri pizgarri gehiago egon beharko dira".
2020/12/17 - 08:07
Europako Parlamentuak Europar Batasunaren 2021-2017 aldirako aurrekontuak onartu ditu
1,1 bilioi euroko aurrekontuak izango dira, eta Europako Parlamentuan babes zabala jaso dute: aldeko 548 boto, kontrako 81 boto eta 66 abstentzio.
2020/12/16 - 15:38
Arabako kultura bonua lurraldeko 35 dendatara iritsiko da
Lau motatako 4.575 bonu jarriko dituzte eskuragarri, kultura ondasun eta zerbitzuetan gastatzeko.
2020/12/15 - 12:29
Donostiak tokiko merkataritzan eta ostalaritzan erostea sustatzeko bonoak atera ditu
Hiriko merkataritzari eta ostalaritzari laguntzeko bonuak dira, eta erosketak online egitea sustatu nahi dute, hiriko ekialdeko dendetan ia 7.000 deskontu-bonu erabiltzeko.
2020/12/11 - 08:55
Hungariak eta Poloniak betoa erretiratuta, funtsen gaineko blokeoa gainditu du EBk
Europako buruzagiek argi berdea eman diote Alemaniak Hungariarekin eta Poloniarekin aldez aurretik hitzartutako dokumentuari.
2020/12/10 - 15:32
9.600 ostalarik eskatu dituzte Jaurlaritzaren laguntzak
Datozen egunetan dirulaguntzak jasotzen hasiko dira EAEko ostalariak. Guztira, 45 milioi euro izango dira.
2020/12/10 - 13:52
9.655 ostalarik eskatu dituzte Eusko Jaurlaritzaren zuzeneko diru-laguntzak
Urtea amaitu aurretik hasiko dira ordaintzen ostalaritzari laguntzak, eta, aurrez, turismoari eta merkataritzari emandako ezohiko diru-laguntzak.
2020/12/09 - 15:39
Bizkaiko tokiko merkataritza sustatzeko erosketa-bonuak eskuragai daude
Bono bakoitzeko ordaindutakoaren bikoitza gastatu daiteke. Dendetan ez ezik, ileapaindegietan, estetika zentroetan eta artisautza tailerreten ere gastatu daitezke.
2020/12/09 - 14:03
Bizkaiko Foru Aldundiak 100.000 deskontu bonu atera ditu, merkataritza suspertzeko
Erosleak gehienez ere lau bonu eskuratu ahal izango ditu. Bonu bakoitzeko 15 euro ordainduko ditu eta trukean 30 euroko gastua egin ahal izango du 2021eko maiatzaren 31a bitartean.
2020/12/04 - 19:08
EAEko ikuskizunetako profesionalen ustez, sektorerako laguntzak ez dira nahikoak
Teknikariok sindikatuak salatu duenez, sektoreko langileen % 60 ez dago lanean, diru-sarrerak batez beste % 50 jaitsi dira eta % 15ek ez dute lanik eta ez dute laguntzarik jasotzen.
2020/12/02 - 16:05
Nafarroako ostalariek 1.782 laguntza eskaera aurkeztu dituzte egun batean
Nafarroako Gobernuaren laguntza berri bat da, 20 milioi eurokoa eta, gehienez, 25.000 eurokoa establezimendu bakoitzeko, eta hilaren 15era arte eska daiteke.
2020/11/30 - 15:32
Laguntzarik jaso ezean turismo agentzia hartzaileak "berehala itxi" beharko dituzte
Euskadiko Turismo Harrera Agentzien Elkarteak azaldu duenez, langileen % 86 aldi baterako lan erregulazioko espedienteen eraginpean daude eta lanpostuen % 11 dagoeneko suntsitu dira.
2020/11/27 - 18:05
7.230 ostalarik zuzeneko diru-laguntzak eskatu dituzte dagoeneko
"Martxoaren 24az geroztik" Eusko Jaurlaritzak martxan duen "erreskate plana" defendatu du Urkulluk. "Egoera kritikoan" dagoen sektoreari laguntzeko neurri berriak eskatu ditu EH Bilduk.
2020/11/24 - 14:03
Jaurlaritzak 36,6 milioi euro bideratuko ditu itunpeko zentroen COVID gastuetarako
Diru-laguntza horiek langile berriak kontratatzeko edo ordu gehiago egiteko, irakasleen ordezkapenak egiteko, garbiketa-gastuak ordaintzeko eta material informatikoa erosteko emango dira.
2020/11/19 - 16:02
Aernnovak laguntza publikoetan zazpi milioitik gora jaso dituela salatu du EH Bilduk
Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak "gatazkan esku hartzeko" eskatu dio Jaurlaritzari, "kaleratzeak saihesteko".
2020/11/19 - 01:27
Ostalariek gaurtik aurrera eskatu ahalko dituzte 4.000 eurorainoko laguntzak
Telematikoki ere eskatu ahalko dira laguntzak. Establezimenduek itxi behar ez izatea da laguntzon helburua.
2020/11/18 - 20:11
40.000 Bilboko bonu baino gehiago saldu dituzte lehenengo egunean
Ekimenaren arrakasta handiaren ondorioz, sistema kolapsatu egin da, baina Udalak bonuak ez direla agortu esan du.
2020/11/18 - 11:15
Gehien kaltetutako sektoreei laguntzeko Bilboko bonuak eskuragarri daude jada
Bilboko Udalak 185.000 bonu jarri ditu salgai, gaurtik martxoaren 31ra arte izango dira eskuragarri, 10, 15, 20 eta 30 euroan, eta horien bikoitza balio duten produktuak erosi ahalko dira horiekin.
2020/11/17 - 20:11
Ostalariek Jaurlaritzaren 'inprobisazioa' salatu eta laguntza zuzenak eskatu dituzte
Ixtera behartuz gero, autonomoek lanbide arteko gutxieneko soldata eta autonomoen gutxieneko kuota jasotzea eskatzen dute.
2020/11/17 - 15:33
Dirulaguntzak indarkeria matxistaren ondorioz umezurtz gelditu direnentzat
Indarkeria matxistaren biktimentzako araudia eta dirulaguntzak jarri nahi ditu martxan Eusko Jaurlaritzak.