Dirulaguntzak 2025
2023/07/14 - 07:00
Metro Bilbaok berreskuratu ditu % 50 merkatutako tarifak
Uztailaren 1etik, metroko erabiltzaileek prezioaren % 100a ordaindu behar izan dute aldi baterako txarteletan, Barik txartelaren bidez egindako bidaietan eta hileko lehen 12 egunotan erositako abonuetan.
2023/07/13 - 12:30
Metro Bilbaok bihar errekuperatuko ditu % 50 merkatutako tarifak
Bizkaiko Aldizkari Ofizialak gaur, ostegunarekin, argitaratu du Bizkaiko Garraio Partzuergoak onartutako prezio jaitsiera; bihar sartuko da indarrean, hortaz.
2023/07/12 - 16:17
Bilboko metroaren tarifak erdi-prezioan izango dira berriro
Murriztutako tarifa etenda izan da uztailaren 1etik, deskontuak aplikatzeko erabakia hartu behar zuen Bizkaiko Garraio Partzuergoa ezin izan delako bildu.
2023/07/11 - 23:00
1.364 familiak jaso dituzte energia pobreziari aurre egiteko laguntzak Euskadin, lehen seihilekoan
Hain zuzen ere, 7.440 elikagai-entrega egin dituzte, Hitzartuz ekimenaren barruan.
2023/07/10 - 00:48
65 urtetik gorakoak astean behin 2 euroren truke joan ahalko dira Euskal Herriko 35 zinema-aretotara
Espainiako Gobernuak bultzatu eta asteartean, hilak 11, martxan jarriko den neurri horrekin, pandemia ostean ikusleak aretoetara itzultzea sustatu nahi da; izan ere, 65 urtetik gorako pertsonak dira pandemia ostean aretoetan zinemara joateko ohiturei berriro heltzea gehien kostatzen ari zaienak.
2023/07/07 - 12:17
Energiaren Euskal Erakundeak 8,8 milioi euro gehiago bideratu ditu ibilgailu elektrikoak erosteko laguntzetara
Guztira, ibilgailu elektrikoak eta horiek kargatzeko guneak erosteko bideratutako zenbatekoa 41,7 milioi eurokoa da. Aldaketak uztailaren 10ean jarriko dira indarrean.
2023/07/06 - 15:01
Azpiazuk Europako funtsetan EAEren parte-hartze aktiboa aldarrikatu du Bruselan
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak azaldu du Eusko Jaurlaritza prest agertu dela Europako Batzordearen aurrean EAEko enpresentzako funts horiek modu aktiboan kudeatzeko.
2023/07/04 - 20:21
Talidomidaren biktimak ez dira Gobernuaz fio eta onartutako dekretua irakurri arte itxarongo dute
Talidomidaren biktimeei zuzendutako diru laguntzak emango dituen dekretua onartu du Ministro Kontseiluak. Euskal Herrian 7 pertsonak betetzen dituzte kalte-ordain hau jasotzeko baldintzak, beraien artean Legorretako Mariano Garmendia.
2023/07/04 - 19:47
Talidomidaren biktimentzako diru-laguntzak arautzen dituen dekretua onartu du Espainiako Gobernuak
Diru-laguntza ordainketa bakarrean jasoko da, desgaitasun-mailaren arabera. Dekretua indarrean sartzen denetik, kaltetuek hiru hilabete izango dituzte laguntzak eskatu ahal izateko.
2023/07/04 - 14:41
Hezkuntzak 68 milioi bideratu ditu familia guztiek bermatuta izango dituzten unibertsitatez kanpoko beketara
Laguntzak derrigorrezko irakaskuntzari, Batxilergoari, Lanbide Heziketari, beste ziklo batzuei eta hizkuntzei dagozkie.
2023/06/27 - 15:15
Eusko Jaurlaritzak beste 6 milioi euro bideratuko ditu garraio publikoko deskontuak finantzatzeko
Gauzak horrela, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan garraio publikoa erabiltzen dutenek % 50eko deskontua izango dute urte amaierara arte.
2023/06/22 - 11:45
Denis Itxasok uste du dirua balego Jaurlaritzak funts gehiago jasoko lituzkeela birgaitze energetikoetarako
Gaur egun, 15.600 etxebizitzatik gora erreformatzeko jarduerak daude onartuta edo izapidetzen, eta 130 milioi euroko laguntzak bideratuko dituzte horretara 2026ra arte. Hala ere, herritar asko kexu dira laguntzarik gabe gelditu direlako.
2023/06/20 - 15:58
Gazteen emantzipaziorako 300 euroko laguntza 2024ko hasieran jarriko da indarrean
Eusko Jaurlaritzaren Emantzipa Programak bi urteko zuzeneko dirulaguntza aurreikusten du 25 eta 29 urte bitarteko gazteentzat, urtean 3.000 eta 28.000 euro arteko errenta badute.
2023/06/13 - 16:21
Europako funtsen laguntzak oso motel iristen ari direla deitoratu du Eusko Jaurlaritzak
Aitor Esteban diputatu jeltzaleak onartezintzat jo du Espainiako Gobernua Euskadirekiko erakusten ari den jarrera. Denis Itxasok, berriz, Sanchezen Gobernuak dena behar bezala egin duela ziurtatu du.
2023/06/01 - 13:50
Euskotrenek urtea amaitu arte aplikatuko du % 50eko deskontua tren, tranbia eta funikular zerbitzuetan
Barik, Bat eta Mugi txartelak dituzten Euskotreneko erabiltzaileei aplikatuko zaie. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak bigarren seihilekora luzatu nahi ditu EAEko garraio publikoaren operadoreentzako % 10eko laguntzak.
2023/05/30 - 18:15
Bizkaiak urtea amaitu arte luzatu du garraio tarifen % 50eko murrizketa
Tarifen murrizketa CTBren aldi baterako bonu guztietan aplikatuko da, baita Creditrans eta Giza Partzuergoa tituluetan ere, baina ez noizbehinkako tituluetan (joaneko txartela), erabaki honetatik kanpo geratzen baitira.
2023/05/23 - 07:00
Nola eska dezaket kalte-ordaina Aseguruen Konpentsazio Partzuergoan?
Asteburu honetan Nafarroako iparraldean uholdeak izan ondoren, kaltetutako ondasunengatik kalte-ordainak eskatzeko gida azkarra, jarraian.
2023/05/22 - 19:24
Berako Udalak dirulaguntzak eskatu ditu Iruñean eta Madrilen
Berako denda batzuek egunak beharko dituzte ateak berriro zabaltzeko herriak pairatutako uholdeen ondorioz. Udalak dirulaguntzak eskatu ditu Iruñean eta Madrilen.
2023/05/22 - 15:00
Hondamendi eremua: Zer da? Zertan eragiten die kaltedunei?
Nafarroako iparraldeko hainbat herri hondamendi eremu izendatu ditzakete asteburuan izan diren uholdeen ondoren. Espainiako Gobernuak dauka izendapen hori egiteko eta dirulaguntzak emateko eskumena, baina eskaria horren beharra duten administrazioek eskatu behar dute, udalek adibidez.
2023/05/19 - 16:31
Jaurlaritzak Nekazaritza eta Klima Aldaketaren mahaia deitu du lehorteari aurre egiteko neurriak aztertzeko
Jaurlaritzak eta baserritarrek ur- eskasiari aurre egiteko neurriak aztertu dituzte bilkuran. Jaurlaritzak eta diputazioek udari begira dirulaguntzak jarriko dituzte ganaduak behar duen bazka kanpotik ekartzeko. Sindikatuek ontzat eman dituzte hartuko neurriak.