Nola eska dezaket kalte-ordaina Aseguruen Konpentsazio Partzuergoan?
Larunbatetik Nafarroako iparraldea astindu duten uholdeak igarota, kalteak zenbatzeko eguna izan da gaurkoa. Oraingoz, Nafarroako Gobernuak iragarri du asteazkenean onartuko duela Bera, Lesaka eta Arano hondamendi eremu izendatzeko eskaria.
Bitartean, kalteak jasan dituzten eta asegurua duten pertsonek zuzenean jo ahal izango dute Ekonomia Ministerioko Aseguruen Konpentsazio Partzuergora. Hala, ez da beharrezkoa izango udaletxera edo aseguru partikularrera jotzea.
Erakunde publikoa da, Espainiako Gobernuaren mendekoa, eta aseguru-etxe pribatuak ordezkatzen ditu hondamendiak gertatzen direnean. Fenomeno naturalak, ezohiko uholdeak tartean, aparteko arriskuen aseguruaren aplikazio eremuan sartzen dira.
Horretarako, bi bide daude harremanetarako:
- 900 222 665 doako zenbakia: kaltetua izan den ondasunaren datuak, aseguruaren poliza eta kaltetuaren datuak eman ostean, deia bukatu eta berehala, espedientearen zenbakia bidaliko digute SMS bidez.
- consorseguros.es webgunea: kalte-ordaina eskatzeko gida azkarra dugu bertan.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean