Eusko Jaurlaritzak beste 6 milioi euro bideratuko ditu garraio publikoko deskontuak finantzatzeko
Eusko Jaurlaritzak beste 6 milioi euro bideratuko ditu garraio publikoan % 50eko deskontuak urte amaierara arte luzatzeko.
Gaurko Gobernu bileran 6 milioi euroko kreditua onartu dute, bidaiarien garraio publikoan ari diren eta erabiltzaileei % 50eko hobariak eskaintzen dizkien operadoreentzako laguntzak finantzatzeko.
Hortaz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan garraio publikoaren erabiltzaile direnetik % 50eko beherapena izango dute urte amaierara arte.
6 milioi horiei gehitu behar zaie Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak garraio publikoko operadoreei hobariek dakarkien diru-sarreren murrizketa arintzeko aurretik bideratutako 12 milioiak.
Iazko irailean sartu ziren garraio publikoko deskontuak inflazioaren igoera leuntzeko asmoz.