Bilboko metroaren tarifak erdi-prezioan izango dira berriro
Metro Bilbaoren tarifak % 50ean izango dira berriro. Neurria Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (CTB) Kontseilu Nagusiak onartu du gaur eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Murriztutako tarifa etenda egon da 12 egunez, uztailaren 1etik, eta metroko erabiltzaileek prezioaren % 100 ordaindu behar izan dituzte aldi baterako txartelak, Barik txartelaren bidez egindako bidaiak eta tarte horretan erositako abonuak.
CTBren organo gorenak maiatza amaieran ebatzi zuen 2024ra arte tarifei erdi-prezioan eustea—deskontua iazko ekainetik dago indarrean, Ukrainako gerraren ondorioak gutxitzeko—, baina halakoetan jarraitu beharreko prozesu burokratikoa tarteko (30 egunez jendaurrean egon behar du), Kontseilu Nagusiak ez du biltzerik izan.
Bilboko metroan bakarrik izan dira deskontu gabeko tarifak, Euskotrenek, Renfek, Bilbobusek eta Bizkaibusek ez baitute gorabeherarik izan, eta erdi-prezioan egon dira bidaia guztiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Anthropic Burtsara aterako da gaur eta historiako burtsaratze handiena izango da: 85.670 milioi eurotik gora
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatuko dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan