Donibane Garazi
2021/03/28 - 21:23
45 urteko parapentista bat hil da Artzamendin, Lapurdin
14:30 aldera gertatu da istripua eta jendarmeriak bere gain hartu du ikerketa.
2021/03/28 - 15:43
22. Korrika, 2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era
Milaka herritar aldi berean Euskal Herriko 80 txoko baino gehiagotan elkartu dira igande honetan, eta euskararen lekukoa kalera atera dute, "Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!" aldarrikatzeko.
2021/03/28 - 12:26
AEK-k 80 ekitalditik gora egingo ditu gaur Korrikaren hutsunea betetzeko
Euskararen aldeko lasterketa bukatu behar zen egunean ekitaldi labur eta "xumeak" antolatu dituzte "aurten ere euskararen lekukoa, euskaltegien aldeko bultzada, kalean egon dadin".
2021/03/19 - 23:53
Larunbat honetan 19:00etara atzeratuko da etxeratze agindua Ipar Euskal Herrian
Hala eta guztiz ere, Frantziako Gobernuak gogortu egin ditu neurriak hainbat departamendutan, tartean, Parisen; oinarrizkoak ez diren dendak itxi egingo dituzte.
2021/03/18 - 21:28
Etxeratze agindua ordubete atzeratu dute, 19:00ak arte, Ipar Euskal Herrian
Hala eta guztiz ere, Frantziako Gobernuak gogortu egin ditu neurriak hainbat departamendutan, tartean Parisen, eta oinarrizkoak ez diren dendak itxi eta galarazi egin dute departamendutik ateratzea.
2021/03/13 - 15:31
Gero eta ahots gehiagok arauak arintzea eskatzen dute Ipar Euskal Herrian
Hautetsi nagusiek etxeratze-agindua atzeratzea eskatu dute, baina oraingoz Frantziako Gobernuak ez du aldaketarik egingo. Zinemak, museoak eta kultur aretoak berriz irekitzea eskatu dute.
2021/03/11 - 13:21
Nafarroan hasi eta Gipuzkoa eta Lapurdira zabaldutako sutea ikertuko du Fiskaltzak
Eguzki talde ekologistak jarritako salaketaren eta Foru Aldundiak egindako txosten baten harira, Gipuzkoako Fiskaltzak ikerketa abiatuko du suteak nahita piztu ote zituzten jakiteko.
2021/03/11 - 12:41
Muga inguruan bizi diren herritarrentzat salbuespenak ezartzea proposatu du Nafarroak
Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko hainbat pasabide itxita egoteak inguru horretako bizilagunei ekarri dizkien arazoez ohartarazi dio Foru Gobernuak Pirinio Atlantikoetako Prefeturari.
2021/03/10 - 14:15
Lapurdiko kostaldean saltzeko etxerik gabe geratu dira
Frantziako hiri handietako jendea ari da etxeak erosten eta prezioak ehuneko 15-20 garestitu dira azken urtean. Etxebizitzen merkatua hankaz gora jarri da eta bertakoentzat arazo larria etxea lortzea.
2021/03/08 - 15:29
Azken 18 urteetan, 25 emakume hil dituzte Ipar Euskal Herrian
Etxeratze agindua oraindik ere 18:00etan dagoenez, martxoaren 8ko manifestaziorik handiena eguerdian egin da Baionan.
2021/03/06 - 18:21
Mugen kontrako aldarria, Emakumeen Mundu Martxaren aurtengo azken pausalekuan
Irun eta Hendaia lotzen dituen zubian amaitu da Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak V. Nazioarteko Ekintza, dozenaka herritan mugak suntsitzeko eta zubiak eraikitzeko premia aldarrikatu ondoren.
2021/03/03 - 21:04
Etxebizitzen prezioak gora egin du Iparralden, Frantzia osotik jendea ari baita iristen
Iparraldean etxeen salmenta hazten ari da, Frantzia osotik jendea ari baita iristen. Asko hiri handietatik lasaitasun bila. Eskaintza baino handiago da eskaera.
2021/02/10 - 13:04
Hegoafrikako aldaeraren lehen kasuak atzeman dituzte Ipar Euskal Herrian
Eskualdeko Osasun Agentziako zuzendariak esan du "bizpahiru kasu" baieztatu dituztela, eta aldaera horren kutsagarritasun handiagoa dela eta, kontrolak zorroztu dituztela iragarri du.
2021/02/04 - 11:29
''Animaliak ez dira saltzeko altzariak bizidunen mailako babesa behar dute'
Animalien aurkako tratu txarren legea onartzear dira Frantziako estatuan. 2024an txakur eta katuen salmenta debekatuko dute eta animalidun zirkoak galarazi. Ehiza eta zezenketak salbuetsi dituzte.
2021/02/01 - 15:51
PCR negatiboa eskatzen hasi dira Iparraldera sartzeko
Gendarmeek ezarri dituzten kontrolek ez dute ilara luzerik sortu gaur goizean. Autobidean ez dute oraingoz kontrolik jarri.
2021/02/01 - 13:35
Normaltasuna mugako pasabideetan, murrizketa berriak indarrean sartu arren
Hego Euskal Herritik Ipar Euskal Herrira joateko, PCR negatiboa erakutsi beharko da nahitaez, langileen eta garraiolarien kasuan izan ezik.
2021/02/01 - 12:45
PCR proba negatiboa erakustea ezinbestekoa de Iparraldera zeharkatzeko
Neurria ez zaie aplikatzen garraiolariei eta mugaz gaindiko langileei. Mugatik 30 kilometro baino gutxiagora bizi diren pertsonak ere salbuetsita daude.
2021/01/30 - 19:18
Foro Sozialak memoria "poliedrikoa" eskatu du, "gaitzespen logika" atzean uzteko
Foro Sozialak urteko batzarra egin du Andoainen. "Biktima guztien" eta presoen eskubideak "kontaeraren borrokatik atera dira", Foro Sozialak nabarmendu duenez.
2021/01/30 - 17:06
Osasuntsu dauden ahateak hiltzea ez dutela onartuko esan du ELB sindikatuak
Hegazti gripearen agerraldi bat egonez gero, bost kilometroko perimetroan dauden haztegi guztietako ahateak hiltzeko agindua eman dute agintariek.
2021/01/30 - 16:15
Covid-19aren aurka lagungarri izan daitezkeen produktuak garatu ditu Frantziak
Lehen lerroan dago mundu mailan. Hori bai, oraingoz ez du lortu txerto propio bat merkaturatzea, eta hori bere harrotasunaren aurkako kolpea izan da.