Sada, Galdames eta Donibane Garazi, tenperatura gehien igo den herrien buru
Aspalditik asko dira Lurraren berotzeaz ohartarazten duten ikerketa eta datuak. Datuen Kazetaritzarako Europako Sareak (EDJNet) egindako mapa interaktibo bat harago joan da, eta Europa osoko datuak eman ditu, herriz herri azken 50 urteetan izandako tenperatura igoera jasota. Euskal Herriko datuak aztertuta, Erriberako udalerrietan igo da gehien termometroa (2 °C inguru) baina zerrendan goialdean Galdames (1,8 ºC) eta Donibane Garazi (igoera bera) ere ageri dira.
Beste muturrean daude Lapurdiko bi herri, Biarritz eta Getaria, batez beste 0,9 ºC-ko igoera izan baitute. Dena dela, bi kasuak salbuespenak dira Euskal Herrian, udalerri gehienek 1 ºC eta 1,5 °C arteko igoerak izan baitituzte.
Berotze handiena Zaren (Nafarroa) neurtu dute. Zangozako merindadeko udalerri horretan, 2,9 ºC igo da tenperatura 1971tik. Zazpi hamarren beherago (2,2 ºC) dago Ribaforadako datua, Tuterako merindadean (Nafarroa hegoaldea) eta 2 ºC igo da Erriberako 14 herritan; Tuteran, Castejonen, Valtierran eta Milagron, besteak beste.
Enkarterrin (Bizkaia) topatuko dugu beste igoera nabarmen bat, Galdames udalerrian 1,8 ºC-ko igoera izan baitute. Datu bera izan dute Iparraldeko hainbat herritan, hala nola Donibane Garazi hiriburuan eta Irisarri, Iholdi edo Lakarra herri txikietan.
Hamarren bat beherago, 1,7 ºC-rekin, Bizkaiko eta Gipuzkoako herri batzuk ageri dira: Getxo, Tolosa, Irun, Ortuella eta Andoain, tartean.
Hiriburuei dagokienez, berotze handiena Donibane Garazin atzeman dute (1,8 ºC), Maule (1,7 ºC) eta Donostia eta Bilbo (1,6 ºC) gertu izan arren. 1,1 eta 1,5 °C artean igo da tenperatura besteetan: 1,1 ºC igo da tenperatura Baionan, 1,5 ºC Iruñean eta 1,3 ºC, berriz, Gasteizen.
Datuok modeloetan daude oinarrituta (beraz, ez dira errealak, estimazioak baizik), baina ondo agerian uzten dute nola ari diren aldatzen gure herri eta hirien patroi klimatikoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Kantauri itsasoko ura 25,2 graduan dago, inoiz baino epelago
Ekainean, normalean, itsasoko ura 18 graduren bueltan egoten bada ere, gaur, ekainaren 24an, Donostiako Aquariumean egindako neurketak Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dagoela erakutsi du, inoiz baino beroago.
Anne Baskaran Egido gasteiztarraren "Zuriaren, zure, gure... jaiak" izango da aurtengo Gasteizko jaietako kartela
Egileak azaldu du kartelak "Gasteizko jaiak bizitzeko dauden modu anitzak" islatu nahi dituela.
Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituak % 18 jaitsi dira 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera hori tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.
Sanferminek 516 ekitaldi izango dituzte, eta protagonismo handiagoa hartuko dute aurten haurrek eta auzoek
Asteazken honetan aurkeztu dute egitarau ofiziala, askotarikoentzako musika, jolasak, erakusketak, su artifizialak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira, ganadu-feria eta prozesioa biltzen dituena. Txupina uztailaren 6an jaurtiko dute, eta festak eztanda egingo du hilaren 14ra arte.
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.