Donostia Ospitalea
2022/12/07 - 10:02
Jendetza bildu da Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek deitutako elkarretaratzean
Euripean bildu dira goizean Donostiako Ospitaleko atarian osasun langile ugari, herritarrak lagun zituztela. Osakidetzan kargugabetu zituzten eta dimisioa aurkeztu zuten lankideak atzera berriz euren karguetara itzultzea eskatzeko egin dute bilkura.
2022/12/07 - 08:03
Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek elkarretaratzea egingo dute egunero, Osakidetzaren kudeaketa salatzeko
Halaber, prentsaurrekoa deitu dute arratsalderako, herritarrei azalpenak eman eta egoerari buruzko euren iritzia jakinarazteko. Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak Donostian duen egoitzan egingo dute agerraldia, 15:30ean.
2022/12/06 - 13:01
Jaurlaritzak Osakidetzaren krisia bideratzeko elkarrizketa eskatu du, baina "bere bidean eta tokian"
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan duenez, Donostialdeko ESIan lehertutako egoera bideratzeko "nahitaezkoa" da elkarrizketa, baina dagokion lekuan. "Ez litzateke koherentea mediku talde baten adierazpenei hedabiden bidez erantzutea", esan du.
2022/12/05 - 18:45
EH Bilduk Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren dimisioa eskatu du
Sailburuak Donostialdeko ESIaren krisiari buruzko azalpenak emateko prentsaurrekoa eman aurretik, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+Cs-ek Sagarduiren agerraldia eskatu zuten. Orain, sailburuak "bere erantzukizunei ihes egiten diela" egiaztatu du koalizioak.
2022/12/05 - 17:58
Donostialdeko ESIko kargugabetzeak "ikuspegi bateratua partekatzeko zailtasunen" ondoriotzat ditu Sagarduik
Osasun sailburuak Donostialdeko ESIko polemika lehertu eta hiru egunera eman ditu gaiari buruzko lehen azalpenak. Kargugabetzeen atzean "hainbat gertakari" daudela azaldu du, horiei buruzko xehetasunik eman gabe. "Aldaketen helburua erakundea eta zerbitzua hobetzea" dela esan du.
2022/12/05 - 15:24
Osakidetzaren azken kargugabetzeek erabat nahastu dute giroa Donostia ospitalean
Hainbat zerbitzutako buruek Osakidetzari eta gizarteari euren egon ezina adieraziz kaleratu duten eskutitza sinatuen duen medikuetako bat da Adolfo Lopez de Munian Neurologia burua. Azken kargugabetzeak beteta zegoen edalontzia gainditu duetela dio.
2022/12/05 - 15:16
Agustin Agirre izango da Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea, eta Ana Bustinduy zuzendari medikoa
Osakidetzak Itziar Perez kargutik kendu ostean, orain arte Bidasoako zuzendari gerentea zena izango da Donostialdeko ESIko jarduneko kudeatzailea.
2022/12/05 - 15:12
Gizon bat atxilotu dute Irunen, Udaltzaingoko agenteak hiltzen saiatzea leporatuta
Atxilotuak hainbat labankada jaurti dizkie udaltzainei, eta, ondoren, butano-bonbona bati su eman dio. Gizona ospitalera eraman behar izan dute, bere etxean ia konorterik gabe aurkitu ostean.
2022/12/05 - 13:30
Donostialdeko ESIko Erizaintza zuzendariordeak dimisioa eman du
Loreto Marquet Erizaintza zuzendariordea da, hain zuzen ere, Gotzone Sagardui Osasun sailburuari Osakidetzaren zuzendaritza kargugabetzea eskatuz oharra kaleratu duten 28 zerbitzuburuetako bat.
2022/12/05 - 13:25
Donostialdeko ESIko 23 zerbitzuburuk Osakidetzaren zuzendaritza kargugabetzea eskatu dute
"Politika suizida" egitea eta osasun sistema "noraezera" eramatea egotzi dizkiote Osasun Sailari. Gainera, elkarrizketa prozesu bat abiatzea eskatu dute, eta baita bi arduradunak atzera berriz izendatzea ere. Sagarduik "ikuspegi koordinatua partekatzeko zailtasunei" egotzi die kargugabetzeak.
2022/12/05 - 13:00
EH Bildu: ''Sagardui Osakidetzak egindako kargugabetzeekin bat badator, bere dimisioa eskatu beharko da''
Rebeka Uberak adierazi duenez, "Donostialdeko ESItik datozen berriak ikusita, argi dago arazoa gobernantza-arazoa da". EH Bilduk azken gertakariei buruzko azalpenak eskatuko dizkio Osasun sailburuari Legebiltzarrean.
2022/12/05 - 10:53
Agustin Agirre izango da Donostialdeko ESIko jarduneko zuzendari kudeatzailea
Osakidetzak Itziar Perez kargutik kendu ostean, orain arte Bidasoako zuzendari gerentea zena izango da Donostialdeko ESIko jarduneko kudeatzailea.
2022/12/04 - 19:04
Isilik jarraitzen du Osasun Sailak, Donostialdeko ESIko krisia lehertu eta 48 ordura
Zuzendaritzako bi kide kargugabetu ostean, dimisioa eman dute beste bik, eta gaur gaurkoz, pertsona bakarra gelditzen da ospitaleko zuzendaritzan. Osakidetzako zuzendaritza nagusiak kudeaketa arrazoiak argudiatu ditu, Osasun Sailak, bere aldetik, ez du hitzik egin.
2022/12/04 - 18:16
Kargugabetzeen eta dimisioen ostean, pertsona bakarra geratu da Donostialdeko ESIaren zuzendaritzan
Euskadi Irratiak baieztatu ahal izan duenez, bihar utziko du kargua. Erabat bidegabeak iruditu zaizkio kargugabetzeak, eta beraiek ez badaude dimititzea besterik ez zaiola geratzen uste du.
2022/12/04 - 16:41
Maite Martinez Donostia Ospitaleko mediku zuzendariordeak ere dimisioa emango du
Euskadi Irratiak baieztatu ahal izan duenez, bihar utziko du kargua. Erabat bidegabeak iruditu zaizkio kargugabetzeak, eta beraiek ez badaude, dimititzea besterik ez zaiola geratzen uste du.
2022/12/04 - 15:21
Beste dimisio bat izango da Osakidetzan, Donostialdeko ESIko zuzendaritzan
Maite Martinezek bihar bertan aurkeztuko du dimisioa. Erabat bidegabeak iruditu zaizkio kargugabetzeak, eta beraiek ez badaude dimititzea besterik ez zaiola geratzen uste du.
2022/12/04 - 15:15
"Ospitale barruan nahiko tentsioa dago egoera askoren inguruan", diote Donostia Ospitaleko langileek
Bi kargugabetze eta bi dimisio izan dira Donostia Ospitalean 48 ordu baino gutxiagoan eta gehiago izan daitezke hurrengo orduetan. Hainbat langileren sentsazioak jaso ditu Euskadi Irratiak ospitalearen atarian.
2022/12/04 - 15:15
"Ospitale barruan nahiko tentsioa dago egoera askoren inguruan" diote Donostia Ospitaleko langileek
Bi kargugabetze eta bi dimisio izan dira Donostia Ospitalean 48 ordu baino gutxiagoan eta gehiago izan daitezke hurrengo orduetan. Hainbat langileren sentsazioak jaso ditu Euskadi Irratiak ospitalearen atarian.
2022/12/03 - 15:12
Donostialdeko ESIko kargugabetzeen krisiak eztanda egin duenetik, Osasun Sailak ez du oraindik hitz egin
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak gaur bertan ekitaldi publiko batean parte hartu du, eta gaiaz galdetu zaion arren ez du hitz egin. Itziar Perez Donostia Ospitaleko zuzendari gerentea eta Idoia Gurrutxaga zuzendari medikuaren kargugabetzeek haserrea piztu dute zenbait zerbitzubururen artean.
2022/12/03 - 15:10
PPk Sagarduiren agerraldia eskatuko du Donostiako ESIan egindako kargugabetzeak azal ditzan
Laura Garridok salatu du "Osasun Departamentuak lidergo gaitasunik ez" duela eta "negargarria egiten" ari dela, "herritarrei ematen zaien arreta kaltetuz"