Maite Martinez Donostia Ospitaleko mediku zuzendariordeak ere dimisioa emango du
Donostialdeko ESIaren inguruan sortu den krisiak ez du etenik, eta kargugabetzeen ostean, dimisioak etorri dira. Donostia Ospitaleko ESIko bi goi arduradun kargutik kendu berri dituzte, eta orain, Donostiako erietxeko kirurgia arloko zuzendariordeak, Adolfo Begiristainek, dimisioa eman du. Baina Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez, ez da bakarra izango. Izan ere, Maite Martinez mediku zuzendariordearen dimisioa ere ondorengo orduetan gauzatuko da. Martinezi erabat bidegabeak iruditu zaizkio kargugabetzeak, eta beraiek ez badaude, dimititzea besterik ez zaiola geratzen uste du.
Atzo dimisioa iragarri zuen kirurgia zuzendariordeak gogor kritikatu du Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren jarduna. Erabakiak, irizpide mediku edo profesionalak lehenetsi gabe, lagunkeriaz hartzen dituela salatu du.
Osasun Sailaren erabakiak Sagardui sailburuaren kapritxoak direla salatu du Adolfo Begiristainek. Horrekin batera, Sagarduiri leporatu dio bere lagunen mesedetan aritzea eta irizpide klinikoak baztertzea. Begiristainek zorrotz gaineratu du Osasun Sailarena sistema diktatoriala dela.
Ildo horretan, kritiko azaldu diren zerbitzuburuen kezka nagusia da goitik beherako erabakiak inposatzen zaizkiela Gasteiztik, eta salatzen duten eredu bertikal edo zentralizatu horrek mesede baino kalte egiten duela osasun publikoaren eguneroko funtzionamenduan.
Horri lotuta, ezin aipatu gabe utzi Jose Maria Enriquez Navascues Donostiako Kirurgia Orokorreko eta Aparatu Digestiboko zerbitzuburuak Sagarduiri bidalitako gutuna azaroaren 23an. Eskutitz hori lortu du Euskadi Irratiak, eta bertan, Onkologikoak hartu duen norabidearen gaineko kezkak azaltzen dizkio sailburuari Navascuesek.
Mediku buru honek ez du ulertzen zergatik utziko dion erreferentziazko zentro izateari, zehatzago, tumore jakin bat sendatzeko prozesuan atzerapausotzat jotzen du Gurutzetako ospitalean ere zerbitzua ematea. Are gehiago, Navascuesek argudiatzen du egituratuta dagoen talde espezializatu bat bitan zatitzeak emaitza kaskarragoak lortzea eragingo duela.
Erabaki horren atzean medikuntza arrazoiak ez, arrazoi pertsonalak daudela salatzen du gutun horretan Enriquez Navascuesek.
"Ospitale barruan nahiko tentsioa dago egoera askoren inguruan", "gertatzen ari denaren baitan, gertakari bat gehiago da", "egoera beltza da", "polemika handia sortu da eta oso nabarmena da zerbitzuburu guztiak elkarrekin atera izana kargugabetzeen aurka"... horiek gaur Donostia Ospitaleko langileek Euskadi Irratiko mikrofono aurrean adierazitakoak.
Hain zuzen ere, Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko buruak esan du "egun gogor eta tristeak" bizitzen ari direla, eta "erantzun bateratu bat" prestatzen ari direla, "bere garaian" azalduko dutena.
Larria da egoera, eta une honetan, Donostialdea ESIko zuzendaritzan pertsona bakarra dago karguan. Hau da, sei lanpostutatik bat bakarra dago une honetan: Itziar Perez zuzendari-gerentea kargugabetu egin zuen Osasun Sailak; Idoia Gurrutxaga zuzendari medikua kargugabetu egin zuen Osasun Sailak; Ester Litiago Langileen Zuzendariak dimititu egin zuen azaroan; Carlos Barruso Arreta Integratuaren zuzendariak dimititu egin zuen azaroan; eta Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritza hutsik dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Kezka nagusi Euskadin bizi diren kolonbiarren artean: "Komunikazioak kolapsatuta daude"
Johana Garcia Osorio Euskal Herrian bizi diren 19.000 kolonbiarretako bat da. Lurrikara gertatu zenetik, ez dute izeba baten berririk.
Jaurlaritzak LABI alerta-fasean ezarriko du, eguzki-eklipsea eta tenperatura altuengatik
Dispositibo berezia asteazken honetako 15:00etan abiatuko du. Eklipsea gertuko leku batetik behatzea, joan-etorriak saihestea eta betaurreko homologatuak bakarrik erabiltzea gomendatu du Jaurlaritzak.
Asteazkenean hegazkinez bidaiatuko duzu? Hona hemen eklipsea airetik ikusiko duten hegaldiak
19:30etik 20:45era bitartean, dozenaka hegaldik zeharkatuko dute penintsula. Hona hemen eklipsearen den unean airean egongo diren hegaldien zerrenda.
Euskal Herria ilunpetan jarriko duen eklipse historikoaz segurtasunez gozatzeko gida
Asteazken honetan, abuztuak 12, eguzki-eklipse osoa izango da, 1905etik izan ez dugun fenomenoa. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste.
Euskal Herrian eguzki eklipse osoa Fiteron ikusiko da luzaroen
Tokiaren arabera ezberdin ikusiko da eklipsea; osoa toki batzuetan, partziala besteetan. Eta itzalaldiaren iraupena ere aldatu egingo da aukeratutako parajearen arabera. Euskal Herrian gertakari astronomiko honetaz gozatzeko tokirik onena Fitero izango da, Nafarroan. 86 segundo iraungo du eta ikusmin handia dago bertan.
Ander Lopez Lerena (Bogota): 'Gosaltzen ari ginela hasi da lurra mugitzen, baina hemen ez da hainbesterako izan'
Lurrikara izan den unean, Kolonbian zen EITBko gure lankide Ander Lopez de Lerena. Hiriburuan, Bogotan nabaritu du astindua. Medellinen ere nabaritu da astindua eta baita Venezuelan, Ekuadorren eta Panaman ere.
Huelvako Niebla inguruan piztutako suteak kontroletik kanpo jarraitzen du, 20.000 hektarea kiskali ostean
Huelvako baso sutea kontrolatu ezinik jarraitzen dute suhiltzaileek. Niebla inguruan piztutako garrek aurrera jarraitzen dute eta dagoeneko 20.000 hektareako eremua kiskali dute. Ehunka lagun atera behar izan dituzte etxetik.
Donostiako Piraten Abordatzearen unerik onenak
Ehunka gaztek osatu dute piraten abordatzea, Donostiako portutik Kontxako hondartzaraino. Ontzi batzuk uretara sartu eta berehala hondoratu dira, baina beste batzuk jai giroan iritsi dira helmugara, eta, tradizioak dioen bezala, ez dira falta izan bandera piratak eta baimendutako 'ontzien lapurreta'.
Gasteizko alkateak barkamena eskatu dio Zeledoni, Andre Maria Zuriaren balantzean politika eta jaiak nahastu izana kritikatu ostean
Akats bati egotzi dizkio bere hitzak, eta babesa adierazi dio Iñaki Kerejazuri, baita 1976ko martxoaren 3ko biktimei ere.
Bizkaitar bat atxilotu dute Donemiliaga Kukulan hainbat neskaren ustezko jazarlea izatea egotzita
Lau salaketa jarri dira haren aurka, eta beste lau ere aurkeztea espero da, egun batzuk lehenago izandako antzeko gertakariengatik.