Donostia Ospitalea
2022/12/21 - 11:51
Donostia Ospitaleko langileak baikor agertu dira, baina ''zehaztasuna'' eskatu diote Osakidetzari
Bi aldeak urtarrilaren 18an bildu dira berriro eta konponbidea aurkitzeko bi aldeek eman dituzten urrats zehatzak aztertuko dituzte. Jon Zabaleta zirujauak adierazi duenez, "pauso zehatzak emanez gero", elkarrizketek "profil diskretuarekin" jarraituko dute.
2022/12/20 - 18:54
HIPEC Donostia Ospitalean soilik egiten jarraituko dute, ziurtatu die Sagarduik gutunez zerbitzuburuei
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gutuna bidali die Donostialdeko ESIko zerbitzuburuei. Esan dienez, Donostia Ospitaleak bakarrik izango du, orain arte bezala, Osakidetzako sarean baimena teknika hori gauzatzeko; kolon minbizia tratatzeko baliatzen dute Donostia Ospitalean.
2022/12/20 - 09:49
Albiste izango dira: Lujanbiori elkarrizketa Euskadi Irratian, Auzitegi Konstituzionala eta Gobernu bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/19 - 17:06
Zer diote adierazleek EAEko osasun politiken inguruan?
EAEn ezartzen diren osasun politiken hainbat datu aztertu ditu Radio Euskadik argazki orokor batean. Besteak beste, Espainiako Estatuko ospitale onenen zerrendan euskal erietxerik ez dela ageri nabarmendu dute.
2022/12/19 - 15:30
Osakidetzako zuzendaritza eta zerbitzuburuak ia lau orduz egon dira bilduta
Bileraren nondik norakoak bihar partekatuko dituzte medikuek batzarrean, baina bi aldeek elkarrizketarako erakutsi duten borondatea azpimarratu dute guztiek.
2022/12/19 - 15:24
Sagardui sailburuaren azalpenak ez ditu oposizioko taldeak asebete
Donostiako Ospitaleko kargugabetzeei buruzko argibiderik ez ematea egotzio diote Osasun sailburuari. EH Bilduk Legebiltzarrarekin mespretxu aritzea leporatu, eta egia esateko eskatu dio.
2022/12/19 - 12:10
Gotzone Sagarduik ziurtatu du Donostialdeko ESIko krisia ''normaltasunera bidean'' doala
Gotzone Sagarudui sailburuak defendatu duenez, mobilizazioen amaierarekin eta bere Sailaren eta Donostia Ospitaleko arduradunen arteko elkarrizketekin "normaltasunerako bidea jarrita dago".
2022/12/19 - 08:54
Albiste izango dira: Urkulluri elkarrizketa EITBn, Osakidetza Legebiltzarrean eta Maialen Lujanbio, txapeldun
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/19 - 08:01
Sagarduik Donostialdeko ESIari buruzko azalpenak emango ditu gaur Eusko Legebiltzarrean
EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+Cs-ek Sagarduiren agerraldia eskatu zuten Eusko Legebiltzarrean. Gainera, Rosa Perez Osakidetzako zuzendari nagusia Donostia Ospitaleko medikuen ordezkaritza batekin bilduko da, azken asteotako krisia bideratzea helburu.
2022/12/18 - 12:15
Felix Zubia: "Lehenengo pausoa izango da biltzea eta elkarri entzutea"
Donostia Ospitaleko ZIUen buruak berretsi du agintzeko eredu bertikala "haustea" nahi dutela, eta "arreta eta kalitatea bermatzeko" langileen lan-baldintzak eta langile kopurua ziurtatu behar direla.
2022/12/16 - 16:25
Donostialdeko ESIko teknika bakar bat ere ez da Donostiatik kanpo eramango, Sagarduik zehaztu duenez
Oposizioak Osakidetzaren kudeaketa "iluna" eta "eredu bertikala" salatu ditu. Horiei erantzunez, lehendakariak Sagardui babestu, eta "arazoak" aitortu arren, esan du "hazkunde krisi bati" zor zaiola osasun zerbitzuaren egungo egoera.
2022/12/16 - 15:19
Sagarduik argi utzi du Donostiako Ospitaleak ez duela inolako zerbitzu edo teknikarik eramango kanpora
Oposizioko talde guztiak bat datoz Osakidetzaren gainbeherarekin eta arazo estrukturalak dituela irizten diote. Iñigo Urkullu lehendakariak, bere aldetik, Osasun sailburua babestu du eta Osakidetzan krisia dagoela aitortu arren, indartuta aterako dela ziurtatu du.
2022/12/16 - 12:49
"Astelehenean hasiko da elkarrizketa, gure asmoa eraikitzea da", diote Donostialdeko ESIko profesionalek
Ostiral goizean, ESIko 100 bat profesionalek, tartean hainbat zerbitzuburuk, atalburuk, medikuk eta erizainek, batzar nagusia egin dute. Astelehenean, Osakidetzako zuzendari nagusi Rosa Perezekin bilduko dira.
2022/12/16 - 12:12
''Gure asmoa, astelehenerako, hitz egiten hastea da'', nabarmendu dute Donostialdeko ESIko profesionalek
100 bat profesionalek, tartean hainbat zerbitzuburuk, atalburuk, medikuk eta erizainek, batzar nagusia egin dute ostiralean. Astelehenean, Rosa Perez Osakidetzako zuzendari nagusiarekin bilduko dira.
2022/12/16 - 08:57
Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek ez dute gaur elkarretaratzerik egingo eta asanbladan ebatziko dute jarrera
Rosa Perez Osakidetzako zuzendaria astelehenean bilduko da zerbitzuburuen ordezkariekin, eta iragarpen horrek giroa lasaitu du. Bien bitartean, Legebiltzarrean, oposizioak auziari buruz egindako galderei erantzun beharko diete Gotzone Sagardui sailburuak eta Iñigo Urkullu lehendakariak.
2022/12/16 - 08:43
Albiste izango dira: Mondragon Taldea, Donostialdeko ESIa eta Hertzainak kontzertua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/15 - 15:12
Osakidetzako zuzendari nagusia Donostia Ospitaleko medikuen ordezkaritza batekin bilduko da astelehenean
Bileraren helburua da azken asteotako krisia bideratzea. Medikuek arazoa konpontzeko bidean dagoela deritzote, eta, horrenbestez, ostiral goizerako deituta zuten elkarretaratzea bertan behera utziko dute.
2022/12/15 - 11:25
Sagardui sailburuak astelehenean emango ditu Donostialdeko ESIari buruzko azalpenak Eusko Legebiltzarrean
EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+Cs-ek Sagarduiren agerraldia eskatu zuten Eusko Legebiltzarrean. Azkenean, berak eskatuta agertuko da Osasun Batzordera.
2022/12/14 - 11:53
Izendatu berriek kargua hartu bezain laster ekin zioten zerbitzuburuekin hitz egiteari, Zupiriaren arabera
Autokritikari uko egin gabe, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea itxaropentsu mintzatu da, eta datozen egunetan aurrerabideren bat egon daitekeela iradoki du. Bestalde, ukatu egin du osasun zerbitzu publikoa pribatizatzeko inongo asmorik dagoenik.
2022/12/14 - 10:38
Bingen Zupiria: ''Ez da erabaki bakar bat hartu gure osasun zerbitzua pribatizatzeko''
Autokritikari uko egin gabe, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu du osasun publikoak inoizko aurrekonturik eta langile kopururik handiena duela.