Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia
2021/04/30 - 15:39
Giza Eskubideen Zinemaldiak "Welcome to Chechnya" saritu du
David Franceren filmak Film Onenaren Publikoaren Saria eta Amnistia Internazionala saria irabazi ditu Donostiako jaialdian.
2021/04/28 - 14:11
Ritxi Lizartza: "Inor ez da hotz geratuko “Apaiz kartzela” ikusi eta gero"
Ritxi Lizartza, Oier Aranzabal eta David Pallarès zuzendariek “Apaiz kartzela” dokumentala aurkeztuko dute Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian.
2021/04/27 - 12:24
"Ezin da normaldu jendea itsasoan hiltzen uztea"
Javi Julio fotokazetariak “Aita Mari” aurkeztuko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian, Salvamento Marítimo Humanitario GKEaren erreskate ontziari buruzko dokumentala.
2021/04/15 - 15:21
"Yalda, la noche del perdón"ek irekiko du Giza Eskubideen Zinemaldia
Montxo Armendariz zuzendaria eta Puy Oria ekoizlea sarituko ditu Donostiako zinemaldiak.
2020/03/26 - 10:27
Bertan behera utzi dute Giza Eskubideen Donostiako 18. Zinemaldia
Koronabirusak eragindako egoeran, “zinemaldia ezin da berme osoz egin” aurreikusitako egunetan.
2019/04/12 - 18:12
‘¡Nae pasarán!’ nagusi, Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian
1974an Txilen Moneda jauregia bonbardatzeko erabili zituzten hegazkinak konpontzeari uko egin zioten Rolls-Royceko langileen istorioa du kontagai Felipe Bustos Sierraren filmak.
2019/04/08 - 16:55
''Behind India'' dokumentala, Indiako mugimendu sozialen islada
"Behind India" dokumentalak Indiako mugimendu sozialak jasotzen ditu eta emakumeen berdintasunaren aldeko borroka. Giza Eskubideen Zinemaldian, gaur 16:30tan
2019/04/04 - 18:13
Bihar estreinatuko da Giza Eskubideen Zinemaldian
Fernado Bernuesek zuzendu du Bernardo Atxagaren nobelaren egokitzapena. Euskal Herriko pasa den mendeko bigarren erdiaren historia kontatzen du, herri txiki bateko bi lagunen istorioaren bitartez.
2019/03/28 - 17:31
Annemarie Jacir sarituko dute Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian
Jaialdiak 32 herrialdetatik iritsitako 34 film luze eta beste hainbeste film labur eskainiko ditu, baita bost erakusketa eta beste jarduera batzuk ere.
2019/02/28 - 12:32
'Soinujolearen semea' filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Zinema jaialdiaren 17. edizioa apirilaren 5etik 12ra izango da, eta migrazioa, gelarien aldarrikapenak eta Saharako gazteen egoera jorratuko dituzte, besteak beste.
2018/04/27 - 18:28
'La cifra negra'k irabazi du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiaren saria
Ales Paya valentziarraren dokumentalak erakundeen indarkeria, torturak, tratu txarrak eta giza eskubideen beste urraketa batzuk ditu hizpide, lekukotasunen bidez.
2018/04/20 - 20:15
'Ogibidea: neska' filma, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian
Etiopia da neska txikiek lanean ordu gehien ematen duten bigarren herrialdea. Ignacio Marin zinegile madrildarra bertara abiatu zen, Quello izeneko neska baten eguneroko bizitzaren lekuko izatera.
2018/04/12 - 18:37
31 herrialdetako 53 film, Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian
Donostiar jaialdia apirilaren 20an hasiko da, eta orotariko gaiak jorratuko dituzte bertako pelikulek: indarkeria matxista, ijitoen errekonozimendua, pederastia, errefuxiatuen krisia…
2018/03/20 - 12:53
Suitzar emakumeen borroka, Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia irekitzeko
'Die göttliche Ordnung' filmak zabalduko du besteak beste indarkeria matxista, justizia unibertsala, merkataritza etikoa eta Elizaren barruko pederastia hizpide hartuko dituen zinema jaialdia.
2017/04/06 - 22:26
Deepa Mehta indiarrak bere zine soziala ekarri du Donostiara
Deepa Mehta Indiako zuzendariak 15. Giza Eskubideen Zinemaldiaren saria jaso du, 30 urtetan zine soziala egin izanagatik. "Anatomy of Violence" bere azken lana bihar ikusi ahal izango da.
2017/04/03 - 15:05
Haur transexualen errealitatea, Giza Eskubideen Zinemaldian
Chrysallis Euskal Herria elkarteak prestatutako "Zakila duten neskak, bulba duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat" eskainiko dute bihar Cristina Eugenia antzokian.
2017/04/01 - 18:27
'Ama, nora goaz?', isilean gorde diren istorioak
Gerra zibilaren garaian euren etxe eta herrietatik kanporatu zituzten emakume eta haurren ibilbidea kontatzen duen filma eskainiko dute Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian.
2017/03/23 - 17:42
30 film luze eta 24 labur, Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian
Deepa Mehta indiar jatorriko zuzendariak, "Fire", "Earth" eta "Water" filmek osatzen duten trilogiaren egileak, jasoko du saria, sei erakusketa ikusgai jarriko dituen jaialdian.
2017/02/24 - 12:14
'Clash' egiptoarrak zabalduko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Arabiar Udaberriaren lorratzean eginiko filmaz gain, ustelkeriaren aurkako borroka, zentsura edo frankisten estatu kolpearen ondorioak erakusten dituzten lanak ere erakutsiko dituzte.
2016/04/22 - 15:32
Umeen ezkontzen aurkako film bat irabazle, Giza Eskubideen Zinemaldian
“I am Nojoom, age 10 and divorced” Khadija al-Salami yemendarraren, herrialde horretako lehen emakume zuzendariaren, lanak irabazi du ikusleek film luze onenari ematen dioten saria.