Haur transexualen errealitatea, Giza Eskubideen Zinemaldian
Chrysallis Euskal Herria elkarteak haur transexualen inguruan egindako ikus-entzunezko material didaktikoa ("Zakila duten neskak, bulba duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat") pantailaratuko dute asteartean, apirilaren 4an, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian.
Materiala lehen aldiz ikusi ahalko da "Transexualitatea adin txikikoen artean" saioaren baitan. Chrysallisen lana ez ezik, Just a normal person film suediarra ere eskainiko dute. Izaro Antxia (Gehituko transexualitate arloko arduraduna) eta Aingeru Mayor (sexologoa eta Chrysallis Euskal Herria taldeko presidentea) solasean arituko dira emanaldi horren ostean.
Haurren transexualitatea ikasgeletan lantzeko beta ematen du 8 minutuko ikus-entzunezko lan elebidunak. Nazioartean aitzindaria da, orain arte halakorik ez zegoelako.
"Zakila duten neskak, bulba duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat" laster jarriko da eskuragarri internet bidez, dagoeneko zortzi hizkuntzatan dauden "Neskak eta mutilak, identitatea eta gorputza" fitxa didaktikoekin egin zen bezala.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko