Donostiako Aste Nagusia 2025
2024/08/12 - 21:00
2024ko Piraten Abordatzearen argazkirik onenak
250 ontzitan 1500 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Aste Nagusiko ohiko abordatzean. 17:00etan irten dira Donostiako portutik, eta Kontxarako ibilbidea osatzea lortu dute.
2024/08/12 - 20:33
1.500 piratek parte hartu dute Donostiako Piraten Abordatzean
250 ontzitan 1.500 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Aste Nagusiko ohiko abordatzean. 17:00etan irten dira Donostiako portutik, eta Kontxarako ibilbidea osatzea lortu dute.
2024/08/12 - 14:31
Donostiako pirata gazteak buru-belarri ibili dira euren ontziak eraikitzen
Era guztietako materialaz eta tresnaz baliatu dira euren baltsak egiteko. Aste Nagusiko piraten abordatzea 17:00etatik aurrera izango da portuan.
2024/08/12 - 13:08
Goiak legeak gogortzearen alde egin du, delituak behin eta berriz egiten dituzten gaizkileak geldiarazteko
Eneko Goia Donostiako alkatea horrela mintzatu da Radio Euskadiri egindako elkarrizketa batean, Gipuzkoako hiriburuak Aste Nagusiaren lehen asteburua igaro eta gero.
2024/08/12 - 09:56
Albiste izango dira: Amaitu dira Parisko Olinpiar Jokoak, Kataluniako Gobernu berria eta abordatzea Donostian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/11 - 17:25
40 graduko tenperaturak gainditu dira Hego Euskal Herriko puntu askotan
Eguneko iragarpenak bete egin dira, eta tenperatura maximoek markak hautsi dituzte Euskadiko eta Nafarroako udalerri askotan. Arratsaldean zehar, berriz, tenperaturek behera egingo dute, eta 20:00etatik aurrera enbata sartuko da eta 10 ºC-ko minimoak izango dira.
2024/08/11 - 13:13
Alemaniako Pyrogenie Feuerwerk su-etxeak abiatu du Donostiako Su Artifizialen Lehiaketa
Iaz Urrezko Sanfermina irabazi zuen Iruñean, ikuskizun dotore bat eskaini ostean. Donostiako Aste Nagusiko lehen suek aho bete hortz utzi dute publikoa.
2024/08/10 - 21:17
Kanoiaren suak eman dio ongietorria Donostiako Aste Nagusiari
Hasi dira jada zortzi egunez hiriko kaleak kolorez jantziko dituen 2024ko Donostiako jaiak. Aurten, Super Amara Bera Bera taldeko jokalariak izan dira Artillero, dale fuego kanta tradizionala abesteko gonbidatu bereziak.
2024/08/10 - 21:12
Ehunka pertsona bildu dira Donostian zezenketen aurka
Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak manifestazioa deitu du gaur, larunbata, zezenketen aurka protestatzeko, Aste Nagusiko lehen egunarekin bat eginez.
2024/08/10 - 21:12
Kanoikada jendetsuak eman dio hasiera Donostiako Aste Nagusiari
19:00etan puntu-puntuan hasi da festa Donostian, 'Artillero, dale fuego' abestu eta jaiei hasiera ematen dien kanoikada botata. Etenik gabeko zazpi eguneko jaiak dituzte aurretik donostiarrek, eta ehunka ekitaldi gustu guztietarako.
2024/08/10 - 10:50
Kanoikadak abiatuko du arratsaldean Donostiako Aste Nagusia
Adin eta gustu guztiak asetzeko moduko 376 ekitaldi izango dira Aste Nagusian. Kultur ekintzak eta kirol jarduerak hiriko 30 plaza eta txokotan ikusi ahalko dira.
2024/08/09 - 17:38
Eneko Goiak jaiak alaitasunez eta errespetuz gozatzeko deia egin die herritarrei
Donostiako Aste Nagusia bihar hasiko da ohiko kanoikadarekin. Eneko Goia alkateak larunbatean Gipuzkoako hiriburuan egingo den Klasikoa kontuan hartzeko eskatu die bertaratzen direnei. Goiak espero du errespetuz gozatzea Aste Nagusian.
2024/08/09 - 15:10
Donostia Aste Nagusiko prestakuntza betean murgilduta dago
Gasteizko Andra Maria Zuriaren festei agur esango zaie gaur, Zeledonen igoerarekin batera, eta lekukoa donostiarrei pasako die, festak etenik izan ez dezan. Azken prestakuntzetan dihardute donostiarrek, bihar festa leher dadin gipuzkoako hiriburuan.
2024/07/17 - 19:10
Donostiako piratek egitarau "zabala" prestatu dute abuztuaren 10etik 17ra, eta abordatzea 12an izango da
"Jalgi belak mastara eta euskara plazara! Festa Ipar" leloa izango du aurtengo Donostiako Aste Nagusi Piratak. Bertso saioak, kalejirak, kuadrilen arteko jolasak, azoka, herri bazkaria eta beste ekintza ugari antolatu dituzte.
2024/06/27 - 19:47
Emakundek eta Eudelek jaietan sexu-erasoak saihesteko jardunbide egokiak partekatu dituzte udalekin
Jaiguneak inklusiboak eta indarkeriarik gabekoak izan daitezen lan egiteko konpromisoa hartu dute. Jaiak antolatzen hasten diren lehen unetik, emakumeentzako gune seguruak izan behar dutela nabarmendu dute.
2024/06/14 - 13:59
Esne Beltza, Nøgen, Nil Moliner eta Tina Turnerren aldeko omenaldia, Saguesen Aste Nagusian
Abuztuaren 10etik 17ra egingo dituzte kontzertuak, 23:45ean hasita. Amparanoia & Los Artistas del Gremio; Ben Yart, Kiliki Frexko eta Bravaren showcasea; Los Zigarros; eta La La Love You ere arituko dira.
2023/09/20 - 14:28
EAEko hiriburuetako hoteletan okupazioak gora egin du udako jaietan
Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduei erreparatuz gero, abuztuan 896.915 ostatu-gau zenbatu dira, 2022ko abuztuan baino % 6,9 gehiago. Betetze-maila. Betetze-maila % 87,5 % izan da abuztuan, plazaka neurtuta, eta % 9,0 %, gelaka neurtuta.
2023/08/20 - 15:10
1.250.000 pertsona hurbildu dira Donostiako Aste Nagusira eta su artifizialak izan dira, berriz ere, izarrak
650.000 lagunek ikusi dituzte su artifizialak aste osoan zehar eta 66.000 pertsona joan dira Sagueseko kontzertuetara: 15.000 Dani Ocean ikustera, 12.000 ETS-ra eta 10.000 El Drogasera.
2023/08/19 - 20:30
Donostiako Aste Nagusiko su artifizialen lehiaketa irabazi duen ikuskizuna, oso-osorik
Valenciana piroteknia-enpresak Donostiako Aste Nagusiko Su Artifizialen Nazioarteko 58. Lehiaketako lehen saria eskuratu du larunbat honetan. Izan ere, valentziarrek abuztuaren 17an eskainitako ikuskizuna izan da epaimahaiak gehien baloratu duena.
2023/08/17 - 17:01
''Baginaren bakarrizketak'', Donostiako Antzoki Zaharrean igandera arte
Donostiako Aste Nagusiko programan bada antzerkia ere. Gaur hasi eta igande bitartera euskal antzerkia izango dugu Antzoki Zaharrean. Ia hiru hamarkadaz antzeztu den obra bat gainera, aktualitate izpirik ere galdu ez duena: "Baginaren bakarrizketak".