Donostiako Aste Nagusia 2025
2023/08/14 - 17:10
Abiatu da Aquariumeko Itsas Film Festibalaren edizio berri bat
Donostiako Aste Nagusiko programan aurkitu daiteken harri bitxia da Aquariumeko Itsas Film Festibala. Gaur hasi eta larunbata bitartean eguerdian itsasoa gai dituzten hainbat pelikula ikusi ahal izango dira.
2023/08/13 - 14:07
Festak aurrera darrai Donostian, lehen gau lasai baten ondoren
Guztira, hamar pertsona atxilotu dituzte igande goizaldean ebasketa eta droga kasuengatik.
2023/08/12 - 20:22
Kanoikadarekin hasi da festa Donostian
Kanoikada inklusibo eta koral batek piztu ditu Donostiako Aste Nagusiko jaiak. Su artifizialak eta kontzertuak izango dira, berriro ere, protagonista nagusiak.
2023/08/12 - 16:32
Erantzukizun aktiboa eskatzen die herritarrei Goiak, eraso sexistarik gabeko Aste Nagusia izateko
Eneko Goia Donostiako alkatea elkarrizketatu du EITB Mediak, hastear dagoen Aste Nagusiari buruz galdetzeko, baita hiriko beste kontu batzuei buruz itauntzeko ere.
2023/08/10 - 14:57
Boulevardeko Puntu Morea egunean 21 orduz zabalik egongo da Donostiako Aste Nagusian
Donostiako Udalak eraso sexistarik gabeko jaiak izatea nahi du, eta horretarako "denen inplikazioa" eskatu du Eneko Goia alkateak.
2023/08/07 - 14:00
Jaietan "etxera itzultzeko ibilbide seguruak bermatzeko" neurriak indartuko ditu Donostiako Udalak
Segurtasunaren Koordinazio Batzordeak bilera egin du gaur, Donostiako Aste Nagusirako prestatu duten planaren azken hari-muturrak lotzeko, sexu-erasoak eta bestelako delituak prebenitzea helburu.
2023/08/02 - 10:36
Donostiako Aste Nagusian galdu ezin duzuna
Donostiako Aste Nagusira hurbiltzeko asmoa baduzu, jaietatik galdu ezin duzunaren gida bat eskaintzen dizugu.
2023/07/28 - 18:19
Inoizko Aste Nagusi inklusiboena eta berdinzaleena izango da aurten Donostian
Jaiak hasteko bi aste falta direnean, Donostiako Udalak inoizko Aste Nagusirik inklusiboena izango denaren programa argitaratu du.
2023/07/19 - 14:47
Zaporeak taldeak botako du Donostiako Piraten txupinazoa
Abuztuaren 14an, piraten ohiko abordatzea egingo da. Jaiak irauten duen bitartean hainbat kontzertu izango dira Flamenka gunean, besteak beste Mugan, Ibil Bedi, Olaia Intziarte, Nogen, Herenegun, Sua, Janus Lester, Esne Beltza, Delirium Tremens eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldea.
2023/06/09 - 15:24
El Drogas, Bulego, Huntza, Danny Ocean eta Antonio Carmona, Sagueseko kontzertuetan
Abuztuaren 12tik 19ra, 23:45ean hasita, ETS, Sofía Ellar eta Gari & Maldanbera ere izango dira Donostiako Aste Nagusiko kontzertuetan.
2022/08/23 - 15:35
350 salaketa jarri dira Donostiako Aste Nagusian
Ziztadekin harremana duten bi salaketa formal erregistratu dira, hainbat kasu gehiago ikertu diren arren. Jaien zazpi egunetan zehar ez da sexu-eraso deliturik salatu.
2022/08/22 - 15:15
1.133.000tik gora lagunek gozatu dute Aste Nagusiko ekitaldiez
Donostiako Udalaren balantzeak herritarren parte-hartze handia eta zerbitzuen "koordinazio bikaina" nabarmendu ditu. Meteorologiak markatutako jaiak izan dira, Alde negatibo gisa, eraso matxistak, eta mahai gainean, horiekin amaitzeko erronka.
2022/08/21 - 17:14
Jaien balorazio positiboa egin du Goiak, parte-hartzea eta denboralea protagonista izan diren festetan
Biharko balorazio ofizialaren atarian, lehen inpresioak plazaratu ditu alkateak. Sagueseko kontzertuetan eta su artifizialetan izan den jendetza nabarmendu ditu, besteak beste. Eraso sexistei dagokienez, bi ziztada salaketa daudela ere baieztatu du.
2022/08/21 - 14:45
Eneko Goia: "Herritarrek Aste Nagusiko ekitaldi guztietan izan duten parte-hartzea azpimarratu nahi dut"
Gatibu, Zetak eta Izaroren kontzertuetan bildutako jendetza aipatu du Donostiako alkateak, besteak beste. Su artifizialak bertan behera geratu izanaz, berriz, "segurtasuna" lehenetsi behar dela gogorarazi du.
2022/08/20 - 22:45
Buruhandiak, erraldoiak eta giro bikaina, Donostian, Aste Nagusiko azken egunean
Union Artesanako elkartekideek eman zioten hasiera festari, duela astebete, eta beraiek emango diote amaiera, gauean.
2022/08/20 - 16:39
Kale giroa goiz-goizetik Donostiako txoko orotan
Donostia sartu da jaien azken txanpan: gaur gauean amaituko dira festak, baina bitartean bada oraindik gozatzeko aukerarik. Azken orduak aprobetxatzen ari dira bertan.
2022/08/20 - 14:04
Scarsella Fireworks piroteknia italiarrak irabazi du Donostiako Su Artifizialen 57. Nazioarteko Lehiaketa
2019an bezala, piroteknia italiarrarentzat izan da Dosnostiako Aste Nagusiaren baitan egiten den nazioarteko lehiaketako Urrezko Maskorra.
2022/08/19 - 16:18
Donostiako Aste Nagusia azken txanpan sartu da, planez beteta
Eguzkiarekin batera bete dira berriz ere Donostiako kaleak. Jaien azken txanpa ekitaldiz beteta dator Gipuzkoako hiriburuan.
2022/08/19 - 11:34
Goia: "Uste dut Donostiakoaren gainetik beste interes batzuk inposatzen ari direla turismo tasaren kontura"
Donostiako alkateari "harrigarriak" egin zaizkio Udaleko PSE-EEko ordezkariek egindako adierazpenak, "kontuan hartuta gai hori aho batez onartu zuela Udalbatzak 2019an. Beraiek azaldu beharko dute zergatik aldatu duten iritziz".
2022/08/19 - 00:53
Kontzertuak bertan behera utzi dituzte bigarren gauez Donostiako Aste Nagusian, eguraldiagatik
Besteak beste, Sagueseko kontzertua eta erraldoien kalejira utzi dituzte bertan behera. Asteazkenean su artifizialak bertan behera utzi ondoren, ostegunean normaltasunez mantendu dituzte.