Donostiako Udala
2023/01/21 - 10:27
2023ko Danborrada Donostian
Historian izandako San Sebastian Eguna "jendetsuena" izan da: 20.411 pertsona helduen danborradan, eta 4.731 ume haur-danborradan. Ikusi hemen argazkirik onenak.
2023/01/18 - 20:15
Kontxako badiako igerilariari erreskatea kobratzea aztertzen ari da Donostiako Udala
Bi ertzainek uretara jauzi egin dute, hura salbatzeko, eta azkenean hirurak erreskatatu behar izan dituzte.
2023/01/16 - 16:03
Goiz zaila Donostian, Federico Garcia Lorca pasealekuko zirkulazioari itxi ostean
Trafikoa Maria Kristina zubitik bideratu bahar izan dute. Renfeko geltokiko obretan lanean ari zen kamioi batek pareta jo du, eta bide gainera erori da horma. Errei bat ireki dute, eta pixkanaka zirkulazioa normaltasuna berreskuratzen ari da.
2023/01/14 - 15:52
Txillardegi gogoan hartu dute Donostian, haren heriotzaren XI. urteurrenean
Txillardegi omendu dute gaur, larunbata, Antiguoko Gaskonia plazan. Urtero legez, Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari haren izena jar diezaioten aldarrikatu dute “Txilladegi Plaza” dioen plaka bat jarriz Gaskonia plazakoaren azpian.
2023/01/14 - 15:42
Reala eta Athleticen arteko derbiaren aitzakiapean ekitaldi andana Donostian, egun guztian zehar
Reale Arenaren inguruan Conquis-eko dorrea eskalatzeko aukera egon da goizean, eta arratsaldean "Go!azen", Nogen, Bulego eta Xabi Solanoren kontzertuez gozatzeko aukera izango da.
2023/01/13 - 21:45
Donostiako Haur Danborradak ohiko formatua berreskuratuko du aurtengo edizioan
41 ikastetxetako 4.731 neska-mutilek parte hartuko dute Haur Danborradan. Bestalde, Donostiako hainbat herritarrek parte hartu dute Udalak EITBren laguntzaz egindako flashmobean.
2023/01/11 - 18:18
Donostiako autobus geltokia eta Bilboko Intermodala, Azora funtsaren esku
Operazio horiek jaso dituzten kritiken aurrean, Bilboko eta Donostiako udalek adierazi dute kudeaketa eredu hori hasieratik adostu zela eta eragile pribatuen arteko salerosketek legea betetzen dutela.
2022/12/29 - 09:30
Lagun eta senideek azken agurra emango diote Lukas Agirreri, gaur arratsaldean, Hernanin
Gudarien plazan egingo dute 24 urteko hernaniarraren omenezko ekitaldia, 18:30etik aurrera.
2022/12/28 - 22:08
Epaileak atxilotuetako bat espetxera bidali du, eta beste biak aske utzi ditu
Gertakaria jazo eta ordu batzuetara Ertzaintzaren komisaria batean bere burua entregatu zuen 24 urteko gizona da kartzelan sartuko dutena. 26 urteko beste gizona eta 28 urteko emakumea behin-behinean aske utzi ditu epaileak.

2022/12/28 - 13:11
Lukas Agirreren hilketagatik atxilotutakoak hasi dira epailearen aurrean deklaratzen
Atzo eraman zituzten hirurak aurrenekoz epailearen aurrera, baina atxilotutakoetako baten defentsak deklarazioak atzeratzea eskatu zuen, gaiaren konplexutasuna argudiatuta. Epaileak ontzat jo zuen eskaria, eta asteazken honetara atzeratu zituen galdeketak.

2022/12/27 - 12:42
Donostiako krimenean ustez parte hartzeagatik atxilotutako hiru pertsonak epailearen esku daude jada
Hernaniko 24 urteko gizon bat labankadaz hil zuten Eguberri goizean Donostiako Okendo plazan, bi talderen artean izandako borroka baten ondorioz. Gipuzkoako hiribuko Udalak elkarretaratze isila deitu du gaurko, gertakaria gaitzesteko.

2022/12/26 - 18:11
Abenduaren 27tik aurrera bideo mapping-a San Telmo museoko fatxadan
Urtarrilaren 4ra arte egongo da eta 6 minutuko ikuskizunean Gabonetako espiritua ikusteko aukera izango da Olentzero, Bizarzuri eta Errege Magoen eskutik.
2022/12/25 - 21:25
Bi koadrillen arteko liskarrean erail dute, Donostian, 24 urteko gazte hernaniarra
Eguberri goizaldean Donostiako Okendo plazan hainbat labankada jasota hil da mutila, antza bi koadrilen arteko borroka batean. Hiru lagun daude atxilotuta eta datozen orduetan pasako dira jepailearen aurretik. Ikerketa martxan da eta autopsia egingo diote hildakoaren gorpuari.
2022/12/22 - 15:15
Pertsonaia mitologikoek garrantzi handia izango dute Donostiako Olentzero eta Mari Domingiren desfilean
Goizeko 10:30ean iritsiko dira hirira, eta eguerdira arte, auzoz auzo ibiliko dira kaleak alaitzen. Haurren gutunak jaso eta gero, 18:00etan, erdialdetik ibiliko dira kaleak girotzen eta alaitasunez betetzen.
2022/12/13 - 15:45
Osakidetzak prozesu parte-hartzaile batekin zehaztuko du zerbitzua non eta nola eskaini, Zupiriaren esanetan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu duenez, Osakidetzaren etorkizunari buruzko prozesu honetan osasun-sistema publikoko 100 profesionalek baino gehiagok parte hartzea aurreikusten da.
2022/12/13 - 14:05
Eneko Goiak esan du garraioaren deskontuen finantzaketari buruzko zalantza argitu beharra dagoela
Artekaritzak Udal Gobernuak aurreikusitako tramitazioa geldiarazi izanari buruz galdetuta, Eneko Goiak esan du "bere lana egin duela", harik eta Mugi txartelaren deskontua luzatzeak Dbusen balantzerako ekarriko duen desfasea nork eta nola ordainduko duen jakin arte.

2022/12/10 - 13:37
Goia alkateak Donostialdeko ESIaren krisian eskuhar dezala eskatu du Elkarrekin Podemosek
Elkarrekin Donostiak premiazko interpelazioa aurkeztu du "alkateak Donostialdeko ESIaren krisi larria konpontzen laguntzeko Udalak hartuko dituen neurriak argitu ditzan".
2022/12/09 - 10:35
ESI Donostialdeako zerbitzuburuek beren aldarrikapenak helaraziko dizkiote ospitaleko zuzendaritza berriari
Adolfo Lopez de Munain Donostia Ospitaleko Neurologia zerbitzuburuak jakinarazi duenez, gaur gaurkoz komunikazio-bide guztiak irekita dituzte, baina Osakidetzaren aldetik erantzunik jaso ez dutela adierazi du. Ez dute baztertzen mobilizazio gehiago egitea.
2022/12/07 - 13:43
Osakidetzaren lan ildoarekin "erresistentzia" agertzeagatik izan dira kargugabetzeak, Zupiriaren esanetan
Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du izendapen berrien ondotik, horien ardura dela aurrerantzean osasun sistemaren funtzionamendu egokia bermatzea. Bestalde, azpimarratu du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak agerraldia egitea eskatu duela Legebiltzarrean.

2022/12/07 - 11:02
Fermin Labayenek Donostialdeko ESIaren krisiari aurre egiteko "elkarrizketa" beharrezkotzat jotzen du
Gurutzetako Ospitaleko ZIU-ko buru ohiak, Fermin Labayenek, aspalditik datorren gatazka dela azaldu du Egun On Euskadin egindako elkarrizketan. Aurrerantzean, aurrerapauso egokiak ematearen garrantzia azpimarratu du goi mailako zerbitzuak eskainiko dituen osasun zerbitzu publikoa eskaintzeko.