EAJ izan da lehen indarra Donostian, EH Bildu puntu eskasera duela
EAJk irabazi ditu Donostiako udal hauteskundeak, baina alde txikia atera dio bigarren indarrari, EH Bilduri. Eneko Goia egungo alkate jeltzaleak bederatzi zinegotzi lortu ditu, botoen % 27,96 eskuratuta, 2019an baino bat gutxiago.
Ia puntu eskasera, bigarren lekuan, Juan Karlos Izagirre EH Bilduko hautagaia geratu da, botoen % 26,73rekin; ezker abertzaleko koalizioak zortzi zinegotzi lortu ditu, aurreko legealdian baino bi gehiago.
Sozialistek hirugarren lekuari eutsi diote, eta Marisol Garmendiaren hautagaitzak botoen % 18,57 bereganatu ditu. Horrela, PSE-EEk egungo bost ordezkariei eutsiko die.
PPk ere, egun dituen zinegotzi kopuruari eutsi dio, eta Borja Corominas buru duen zerrendak hiru ordezkari izango ditu Donostiako Udalean. Botoen % 12,08 eskuratu dituzte popularrek.
Azkenik, Elkarrekin koalizioak (Podemos Euskadik, Ezker Anitza-IUk, Berdeak Equok eta Aliantza Berdeak osatutako koalizioak) ordezkari bat galdu du, eta Victor Lasaren hautagaitzak bi zinegotzi izango ditu, botoen % 8 jasota.
Parte-hartzea % 59,9koa izan da, bost puntu txikiagoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"