Donostiako Udala
2024/11/05 - 12:45
Donostiako Udalak hiriburua gune tentsionatu izendatzea eskatu dio Jaurlaritzari
Irunek eta Errenteriak (Gipuzkoa), Galdakaok (Bizkaia) eta Nafarroako 21 udalerrik bezalatsu jokatu du hiriak. Eneko Goia alkatearen arabera, Etxebizitza Legeak ezarritako baldintzak betezen ditu Donostiak. Zehazki, alokairuaren kostua familien batez besteko errentaren % 31,6 da.
2024/10/28 - 12:52
Goiak dio dagoen ''inpunitateak'' garbi uzten duela lege aldetik zerbaitek ''ez duela ondo funtzionatzen''
Donostiako alkateak, Eneko Goiak, uste du behin eta berriro delituak egiten dituzten pertsonak atxilotzen badira eta horrek ondoriorik badu, agerikoa dela "lege aldetik zerbaitek ez duela ondo funtzionatzen".
2024/10/27 - 21:57
Arrazakeriaren eta faxismoaren aurkako aldarriak ozen entzun dira Donostian, martxa jendetsu batean
'Elkartasunari debekurik ez' lelopean, martxa 18:00etan abiatu da Blas de Otero plazatik. Kaleko Afari Solidarioak (KAS) elkarteak ematen dituen eta "segurtasun arraoizengatik" debekatu dizkieten afari solidarioak banatzen zituen tokitik gertu hasi da manifestazioa.
2024/10/27 - 15:37
Masifikazioaren eraginekin kezkatuta, desazkunde turistikoa aldarrikatu dute ehunka lagunek Donostian
Bizilagunekin plataformak deitutako protestarekin bat egin dute 50etik gora elkartek eta ELA, LAB, ESK, CCOO, CNT eta Steilas sindikatuek. Etxebizitzen eskasia eta garestitzea salatu dute, baita gutxi batzuen poltsikorako mesedetan, hiritarren bizi-baldintzak bazterrean uzten direla ere.
2024/10/27 - 14:02
Astelehen honetan hasiko da 2025eko Urrezko Danborra hautatzeko prozesua
Azaroaren 10era arte egin ahalko dira hautagaitza proposamenak Udalaren webgunean, eta irabazlearen izena azaroaren amaieran edo abenduaren erdialdean jakingo da.
2024/10/24 - 21:16
Kaleko Afari Solidarioak elkarteak bere lan solidarioa ''kriminalizatzea'' egotzi dio Donostiako Udalari
Kaleko Afari Solidarioak elkarteak iragarri duenez, Donostiako Udalaren agindua betez, Egia auzoan afariak banatzeari utziko dio.
2024/10/24 - 15:27
Egia auzoan afari solidarioak debekatzeko "arrazoi bakarra" delinkuentziaren gorakada da, Udalaren esanetan
Martin Ibabe Hiri Segurtasuneko zinegotziak esan du afariak ez direla arazo: "Gune horretan bi gauza nahasten dira: afaltzera doazenak eta segurtasun arazoak". Horren harira, zehaztu du "labanak eta matxeteak" konfiskatu dituztela gune horretan. EH Bilduk eta PPk arazoa konpontzeko eskatu dute.
2024/10/24 - 13:24
Donostiako Udalak Kaleko Afari Solidarioen afariak debekatu ditu, ''segurtasun arrazoiengatik''
Martin Ibabe Udaleko Herritarren Segurtasunerako eta Babes Zibileko zinegotziak ziurtatu duenez, Egia inguruan besterik ez dituzte debekatu afariak, segurtasun arrazoiengatik.
2024/10/24 - 10:46
Tentsioa nagusi Kaleko Afari Solidarioen aurka baimenik gabe egindako protestan
Ertzaintzak sei pertsona identifikatu zituen Kaleko Afari Solidarioak ekimen solidarioaren aurka Donostian baimenik eskatu gabe egin zen elkarretaratzean, astelehenean. (Irudiak: Irutxuloko Hitza)
2024/10/23 - 23:34
Donostiako Udalak Kaleko Afari Solidarioak ekimenari otorduak banatzen jarraitzea debekatu dio
Taldeko kideek jakitera eman dutenez, Donostiako Udaltzaingoak eman die erabakiaren berri. "Gure iritziz, elkartasuna ezin daiteke delitua izan", adierazi dute.
2024/10/22 - 14:40
Hirian arratoi gehiago ikustea klima aldaketaren ondorioetako bat dela esan du Goiak
Hainbat auzotako herritarrek salatu dute arratoiak ikusi dituztela kalean. Donostiako alkateak nabarmendu duenez, "Udala arazoaren gainean dago".
2024/10/16 - 16:20
Gipuzkoako Aldundiak VTC zerbitzuei atea irekitzea aztertuko du Donostiako taxi faltak jarraitzen badu
Donostialdeko taxi gidariei Donostian lan egitea ahalbidetuko dien araudia epe laburrean sartuko dela indarrean aurreratu du Foru Aldundiko bozeramaileak. Hori nahikoa ez balitz, ez du baztertu bestelako neurri batzuk hartzea.
2024/10/15 - 21:56
Marrutxipi inguruan aldiriko aparkalekua eraikitzea aztertzen ari da Donostia
Aparkalekua Sorleku parkerako aurreikusitako lurzatian eraikiko litzateke.
2024/10/15 - 13:27
Emisio Gutxiko Eremua onartu da Donostian. Hauek dira erdiguneko trafikoari ezarritako mugak.
Donostiako Udalak astearte honetan onartu ditu Emisio Gutxiko Eremuko (EGE) zirkulazioaren murrizketak, trafiko dentsitate handiko eremuetako kutsadura murrizteko helburuarekin.
2024/10/15 - 13:05
Emisio Gutxiko Eremua estreinatu du Donostiak: hiriak ibilgailu kutsatzaileentzako sarbidea murriztuko du
Donostiako Udalak astearte honetan onartu ditu Emisio Gutxiko Eremuko (EGE) zirkulazioaren murrizketak, trafiko dentsitate handiko eremuetako kutsadura murrizteko helburuarekin.
2024/10/12 - 16:07
ETAk hildako Lorenzo Motos teniente koronelaren omenezko plaka jarri dute Donostian
Eneko Goia alkateaz gain, udal taldeetako ordezkariek eta Lorenzo Motosen familiak ere parte hartu dute. Dagoeneko 30 dira terrorismoak eta biolentzia politikoak hildakoen omenez Donostiako Udalak jarritako plakak.
2024/10/04 - 16:46
Reale Arenako istiluengatik atxilotutako Anderlechteko bost ultretako bi aske geratu dira
Gainerako hirurek Ertzain-etxean jarraitzen dute, epailearen aurrera noiz eramango zain. Agintaritzaren kontrako atentatua egitea eta desordena publikoak eragitea leporatu diete. Belgikako taldearen jarraitzaileek segurtasun hesia apurtu zuten, eta objektuak jaurti zizkieten Realeko zaleei.
2024/10/03 - 20:01
Anderlecht taldeko bost ultra atxilotu dituzte Reale Arenan txikizioak egin eta aulkiak jaurti ondoren
Partidaren lehen zatian, Anderlechteko ultrek metakrilatozko pantailetako bat hautsi dute eta objektuak jaurti dituzte beheko harmailetara, gehienbat bertan hautsi dituzten aulkiak. Epaileak minutu batzuetan etenda izan du partida.
2024/10/03 - 17:40
Bilbon Segurtasunak eragiten du kezka; Donostian, Etxebizitzak eta Gasteizen eta Iruñean, Osasungintzak
Osasuna, Etxebizitza eta Herritarren Segurtasuna dira udalek lehentasunez landu beharko lituzketen eremu nagusiak, Hego Euskal Herriko biztanleen ustez.
2024/10/03 - 16:17
Donostia, Bilbo eta Gasteizen segurtasun neurriak indartuko dituzte gaur, Europako kirol norgehiagokak tarteko
Segurtasun neurri zorrotzenak Gipuzkoako hiriburuan hartuko dituzte, Reala-Anderlecht futbol partida arrisku handikoa baita. Amara Berri auzoa blindatuta egongo da, eta inguruko ikastetxeek lehenago bukatuko dituzte eskolak. San Mames eta Buesa Arena ere zaintzapean egongo dira.