Donostiako Udala
2024/08/10 - 10:50
Kanoikadak abiatuko du arratsaldean Donostiako Aste Nagusia
Adin eta gustu guztiak asetzeko moduko 376 ekitaldi izango dira Aste Nagusian. Kultur ekintzak eta kirol jarduerak hiriko 30 plaza eta txokotan ikusi ahalko dira.
2024/08/09 - 12:42
Honela eragingo dio Donostiako Klasikoak hiriburuko zirkulazioari
Abuztuaren 10ean jokatuko da, eta Donostiako Aste Nagusiaren hasierarekin bat egiten duenez, ibilbide berria izango du.
2024/08/06 - 14:38
Loiolako kuartelen salerosketarako akordioa behin-behinean etetea onartu du Donostiako Udalak
Eneko Goia Donostiako alkateak azaldu duenez, bi arrazoi daude erabakiaren atzean: batetik, Espainiako Gobernuko Kostaldeetako Zerbitzu Probintzialak muga-lerroen inguruan zabaldutako espedientea eta, bestetik, Adiskidetzearen eta Egia Historikoaren Elkarte ultraeskuindarrak jarritako errekurtsoa.
2024/08/02 - 19:43
Donostiako Udalak aldi baterako eten du Loiolako kuartelak erosteko hitzarmena
Udalak eta Defentsa Ministerioak hartu dute erabakia, abuztuaren 18an amaitzen baita lurrak erosteko eskriturak sinatzeko egungo hitzarmenaren epea.
2024/07/23 - 19:02
Zaborren tasa % 26 baino gehiago igoko da Donostian 2025ean
Udal Gobernuak (EAJ-PSE/EE) hiriko 23 zergetatik 11 aldatzea proposatu du, 8,2 milioi euro gehiago biltzeko helburuarekin.
2024/07/20 - 20:23
Udan lehen aldiz aktibatu dute Donostiako erdigunera autoen sarbidea mugatzeko protokoloa
Trafiko handiaren eraginez, lehen aldiz aktibatu dute Donostiako erdigunera autoen sarbidea mugatzeko protokoloa. Behin protokoloa aktibatuta, zenbait erregulazio-puntu ezartzen dira ibilgailuak beste bide batzuetara edo hiriko aparkaleku periferikoetara bideratzeko.
2024/07/18 - 15:56
Azkoitiak, Donostiak, Legazpik, Irunek eta Ermuak Gobernantzaren Bikaintasunaren ELoGE Zigilua lortu dute
Azkoitiak eta Donostiak lehenengoz eta beraien lehenengo hautagaitzan lortu dute aitortza. Legazpik, bigarrenez eta Irunek eta Ermuak hirugarren aldiz.
2024/07/16 - 21:25
Lau karabela portuges ikusi dituzte Donostiako Sagues inguruan
15:30 aldera bi karabela portuges ikusi dira eta beste bi 16:30 inguruan, laurak Sagues inguruan.
2024/07/10 - 14:15
Zaborren tasa nabarmen igoko da 2025ean Hego Euskal Herriko udalerrietan
Europatik zein Espainiak ezarritako araudien arabera, 2025eko apirilerako zaborren bilketak ezingo die erakunde publikoei gasturik eragin, eta horrenbestez, herritarrek eta enpresek ordaindu beharko dute zaborren kudeaketaren gastua oso-osorik. Gasteizek, esaterako, % 85 garestituko du tasa.
2024/07/09 - 19:37
Gipuzkoako Aldundiak Loiolako kuartelen eremua "hiri-lurzoru" dela ziurtatu du
Idatzia dagoeneko Donostiako Udalari helarazi zaio, honek Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari helaraziko dion dokumentazioan sar dezan, Kostaldearen eta Itsasoaren Zuzendaritzari erantzuteko.
2024/06/29 - 16:55
Donostiako udalak Manuel Orcera 1977an ETAk hil zuen poliziaren omenezko plaka jarri du
Donostiako udalak Manuel Orcera Cruz 1977an ETAk hil zuen polizia amatuaren omenezko plaka jarri du, Easoko estazioan. Horrenbestez, 27 plaka dira jada udalak terrorismoaren biktimen omenez jarri dituenak.
2024/06/28 - 20:53
Donostiako aparkaleku publiko nagusien tarifak % 23 garestituko dira uda honetan
Oraingoz, Cervantes plazako (Kontxa), Boulevardeko eta Okendoko (Telpark enpresak kudeatzen ditu) aparkalekuei eragingo die neurriak. Udalak azpimarratu du erdigunen "trafikoaren eragina murriztea" dela helburua.
2024/06/26 - 11:21
Donostialdeko 11 udalerrik taxi-zerbitzua hobetzeko eremu komuna sortu dute
Udalerri horietako taxiek inguruko herrietan eskaini ahal izango dute zerbitzua, une eta egun jakin batzuetan. Baliteke Araubide Bereziko Gunearen zerbitzua uda honetan bertan martxan egotea.
2024/06/26 - 11:19
Eneko Goia: "Pisu turistikoek goia jo dute Donostian"
Jada lizentzia berririk ez dela ematen azaldu du Donostiako alkateak eta, araudia zorroztuta, aurrerantzean ere ez dela gehiago emango. Javier Hurtado Jaurlaritza berriko sailburuak turismo tasa ezartzeko iragarri duen asmoa oso begi onez ikusi du Goiak.
2024/06/23 - 23:50
Natura zaintzeko deia ardatz hartuta piztu dute Donostian San Joan bezperako sua
San Joan sua piztu eta suaren bueltan dantza egin dute udal ordezkariek eta dantzariek, Udal Txistulari Bandaren laguntzaz. Konstituzio plazan egin dute eitaldi nagusia, milaka herritar inguruan zirela.
2024/06/21 - 10:22
Doako aparkalekuak udan Donostiako erdigunean auto-ilarak saihesteko
Gipuzkoako hiriburuak aparkatzeko 400tik gora toki berri izango ditu, unibertsitateetan eta Igaran, erdigunearekin garraio publikoaren bitartez lotuta.
2024/06/18 - 18:21
Donostiako Udalak mugikorretik udal tramiteak egiteko app berria aurkeztu du
"Donostia Eskura" aplikazioak aukera emango du udal izapide ugari egiteko eta herritarren postontzian sartzeko, baita abian dauden espedienteei, tasei edo udal-zerbitzuei buruzko alertak edo jakinarazpenak jasotzeko ere.
2024/06/14 - 14:38
Eudelen ordenantza berria: EAEn etxeko animalia bat baduzu jakin beharreko guztia
Euskadiko Udalen Elkartearen etxeko animalien inguruko ordenantza berriak 100.000 eurorainoko isunak aurreikusten ditu arau-hauste oso larrien kasuan. Halaber, aurrerantzean udalak izango dira katu komunitarioen populazioa kontrolatzeko arduradunak.
2024/06/13 - 21:42
Loiolako eremuan eraikitzeko mugatze-lerroa 20 metrotan ezartzea nahi du Donostiako Udalak
Itsasertzetako Zuzendaritza Nagusiak lerro hori 100 metrotan jartzeko eta ingurua babes-eremua handitzeko eskatu zuen. Hala eginez gero, ezingo litzateke etxebizitzarik eraiki Loiolako kuartelen eremuaren zati handi batean.
2024/06/12 - 09:30
Aske utzi dute Donostiako futbol partida batean arbitro baten aurka egindako erasoaren ustezko egilea
30 urteko ustezko erasotzailea epailearen aurretik igaro zen atzo arratsaldean. Horrez gain, beste pertsona bati izapideak ireki dizkiote, ikertu gisa, zelaian gertatu ziren erasoetan parte hartzeagatik.