Donostiako Udalak hiriburua gune tentsionatu izendatzea eskatu dio Jaurlaritzari
Eusko Jaurlaritzak hiria oso-osorik Bizitegi Merkatu Tentsionatutako Eremu izendatzeko eskaera onartu du gaur Donostiako udalbatzak.
Eskaeraren nondik norakoak azaltzeko agerraldia egin dute Eneko Goia Donostiako alkateak eta Nekane Arzallus Hirigintza Plangintza eta Etxebizitzako zinegotziak. Alkatearen esanetan, Donostiak guztiz betetzen ditu Etxebizitza Legeak ezarritako irizpidea; hala nola alokairuaren kostua familien batez besteko errentaren % 31,6 da (% 30 gainditzea da legez ezarritakoa). Izan ere, Madrilekin eta Bartzelonarekin batera, Donostia da Espainiako Estatu osoan alokairu garestiena duen udalerria.
Aurrez Irunek eta Errenteriak (Gipuzkoa), Galdakaok (Bizkaia) eta Nafarroako 21 udalerrik egin zuten bezala, tentsionatutako gune izendatzea ofizialki eskatu du Donostiak.
Donostiako Udalak hiru dokumentu bidali dizkio Jaurlaritzari, eskaera argudiatzeko: justifikazio-memoria, hiriko etxebizitzaren diagnostikoa eta ezarri beharreko neurrien plan berezia.
Donostiako Etxegintzak egin du diagnostikoa eta udal talde guztiekin, higiezinen sektorearen profesional eta elkarteekin eta hainbat gizarte-eragilerekin partekatu du. Bertan, berretsi dute hiria Bizitegi Merkatu Tentsionatutako Eremu izendatzeko beharra, izan ere, "udalerrian bizi diren biztanleentzat prezio eskuragarrian etxebizitza nahikoa ez izateko eta familia berriak sortzeko arrisku berezia dago".
Bestalde, Nekane Arzallus Hirigintza Plangintza eta Etxebizitzako zinegotziak azaldu duenez, behin Eusko Jaurlaritzak eskaera onartuta, lehen ondorioa izango da "ohiko etxebizitzarako alokairuaren prezioa arautzea, igoerak ekiditeko".
Ingurumari horretan, adierazi du aldea dagoela jabe txikien (bost etxebizitza baino gutxiagoren jabe) eta jabe handien (bost etxebizitza baino gehiago) artean. Lehen kasuan, "dagoeneko alokairuan dauden etxebizitzetarako egiten diren kontratu berriak azken kontratuaren errentari mugatuak egongo dira, eta bakarrik % 10eko igoera egongo da baimenduta 10 urte baino gehiago duten kontratuetarako edo baldin eta etxebizitzan birgaitzeak, energia eraginkorrean edota irisgarritasunean hobekuntzak egin badira. Aldiz, azkeneko bost urteetan alokatu gabe egon diren etxebizitzetarako egiten diren kontratuetan Erreferentzia Prezioen Indizeak ezarriko du alokairuaren prezioa, betiere etxebizitzaren kokapena eta ezaugarriak kontuan hartuta".
Jabe handien kasuan, Arzallusek honakoa nabarmendu du: "Etxebizitza aurretik alokatu izan ala ez, Erreferentzia Prezioen Indizeak ezarriko du alokairuaren zenbatekoa".
Indarrean dauden kontratuei dagokienez, jabea txikia ala handia izan, maizterrek urtebeteko hiru luzapen eskatu ahal izango dute, baldintza beretan.
Udalaren arabera, Donostian 94.973 etxebizitza daude, eta horietatik % 3,1 (3.017) 311 jabe handien esku daudela, eta jabe horiek gehienbat pertsona fisikoak dira (% 62).
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.