Drogak
2020/07/10 - 15:00
Ugaon eta Amurrion drogekin trafikatzen zuen gaizkile-talde bat desegin dute
Hiru gizonek osatzen zuten gaizkile-taldea, eta 25 arma zituzten legez kanpo. Amurrioko garaje batean aparkatutako auto bat erabiltzen zuten zulo gisa.
2020/07/08 - 21:48
Bi speed laborategi desegin dituzte Arguedasen eta Orion
Speeda ekoizteko Espainian atzemandako sarerik handiena da, Nafarroan finkatuta dago eta adarrak ditu EAEn. 25 pertsona atxilotu dituzte.
2020/06/25 - 12:10
EAEn eta Errioxan 1.800 kilo marihuana banatzen zituzten 4 nabe aurkitu dituzte
Guardia Zibilak zazpi lagun atxilotu ditu EAEn eta Errioxan marihuana landatu eta saltzen aritzen den erakunde bateko kideak direlakoan.
2020/06/25 - 12:08
EAEn eta Errioxan marihuana banatzen zuen talde bat desegin dute
Urtean 1.800 kilo marihuana ekoitzi eta banatzeko erabiltzen zituzten lau pabiloi desegin dituzte, eta 5.805 marihuana landare atzeman eta suntsitu dituzte.
2020/06/15 - 20:16
Bilbon izandako hilketaren ustezko egileetako bat kartzelan sartu dute
Ekainaren 10ean Bilbon gazte bat labankada batez hiltzea egotzita atxilotutako beste bi susmagarriak aske geratu dira.
2020/06/11 - 14:14
Ertzaintzak marihuanaren hazkuntzan eta trafikoan aritzen zen talde bat desegin du
Ertzaintzak Murgian eta Hernialden egin duen drogaren aurkako operatibo batean marihuana hazten eta trafikoan aritzen zen talde kriminal bat desegin du. Lau pertsona atxilotu dituzte.
2020/06/02 - 12:37
1600 marihuana landare zituen plantazio bat desegin dute Zarautzen
Kalamu elkarte baten bi pabiloitan atzeman ditu Ertzaintzak landareak, eta bi pertsona inputatu ditu osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta.
2020/05/29 - 12:37
Ertzaintzak droga sare bat desegin eta sei pertsona atxilotu ditu Ezkerraldean
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen apirilean Portugaleten, eta aste honetan, astelehenean, beste hiru atxilotu ditu.
2020/05/19 - 14:01
Bi atxilotu Mungian, legez kanpoko marihuana plantazio batean lapurtzeagatik
Horren bi jabeak ere identifikatu dituzte, eta epailearen esku utzi dituzte.
2020/05/19 - 13:13
Bi atxilotu Mungian, pabiloi batean marihuana lapurtzen harrapatuak izan ostean
Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Mungian, marihuana-plantazio batean lapurtzea egotzita. Marihuanaen jabeak identifikatu eta epailearen esku utzi dituzte dagoeneko.
2020/05/07 - 17:48
Sexu-delituak % 38,6 igo dira Euskadin, urteko lehen hiruhilekoan
Droga trafikoarekin lotutako delituek ere gora egin dute, % 19,4. Indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurretak, aldiz, jaitsi egin dira, % 32,8.
2020/04/21 - 14:10
Gidari bat salatu dute Iruñean, istripua izan eta drogetan positibo emateagatik
Alarma-egoeraren ondorioz ezarritako neurriak ez betetzea ere egotzi dio Iruñeko Udaltzaingoak. Azken 24 orduotan, 52 esku-hartze egin ditu.
2020/04/07 - 16:34
Koronabirusaren krisiak biziki eragin die droga menpekotasuna dutenei
Droga kalean erostea ez da batere erraza, prezioak asko garestitu dira eta kalitatea eskastu. Gizakia Elkarteak Bilbon duen kontsumitzeko gunea izan gara.
2020/04/06 - 13:48
Gizon bat salatu dute Castejonen konfinamendua urratu eta drogan positibo emateagatik
Gainera, 4 gramo marihuana zeramatzan aldean. Foruzaingoak 1.042 pertsona salatu ditu, martxoaren 14an ezarritako alarma-egoerak dakartzan mugikortasun-baldintzak ez errespetatzeagatik.
2020/04/02 - 10:57
AEBk narkotrafikoaren aurkako operazioa abiatu du Karibe itsasoan eta Ozeano Barean
Aktibo militar ugari erabiliko dira narkotrafikoaren aurkako operazio horretan, besteak beste, AEBko Armadaren destruktoreak, borroka-ontziak eta P-8 hegazkinak.
2020/03/27 - 10:51
AEBk Maduroren aurkako karguak aurkeztu ditu eta 15 milioiko saria eskaini du
Madurok AEBk egindako salaketei erantzun die, eta herrialde hori zein Kolonbia boteretik ateratzeko konspiratzen ari direla esan du.
2020/03/27 - 10:37
Madurorentzat ''erokeria'' da AEBk narkotrafikoagatik inputatu izana
Nicolas Madurok Washingtongo agintariei ohartarazi die "eremu guztietan haiei aurre egiteko prest" daudela.
2020/03/25 - 12:41
80 urtetik gorako emakume bat salatu dute Valtierran droga delitu bat egotzita
Keinu lizunak egin zituen, eta hartu zioten speeda "bilobarentzat" zela justifikatu zuen.
2020/03/22 - 15:39
Hiru atxilotu Donostian, lokal batean droga eta musikarekin harrapatu ostean
19, 25 eta 27 urteko gazteak dira eta droga trafikoa leporatu diete.
2020/02/25 - 11:05
Lau pertsona atxilotu dituzte Iruñean eta Lizarran droga-trafikoagatik
Operazioetan hainbat speed, haxix eta marihuana kantitate konfiskatu dituzte.