Sexu-delituak % 38,6 igo dira Euskadin, urteko lehen hiruhilekoan
Sexu-askatasunaren aurkako delituak % 38,6 igo dira Euskadin 2020. urteko lehen hiruhilekoan, orotara delituak % 5,6 jaitsi diren arren. Guztira, 21.698 delitu izan dira EAEn, urtarriletik martxora.
Datuak Espainiako Barne Ministerioak aditzera eman ditu eta konfinamenduaren lehen 15 egunak hartzen dituzte.
Euskadiren kasuan, indarkeria eta larderia erabilita egindako lapurretak % 32,8 jaitsi dira: 2019ko lehen hiruhilekoan izandako 457etatik 2020ko tarte berberean izandako 307etara. Etxebizitzetan, lokaletan eta bestelako instalazioetan izandako delituek ere behera egin dute, % 22,5 (2.244tik 1.739ra).
Zehazki, etxebizitzetan indarrez egindako lapurretetan % 25eko jaitsiera izan da, eta iazko 1.405etatik aurtengo 1.054ra pasa dira.
Lapurreta kopuruan ere jaitsiera izan da: 6.101 izan dira, guztira, 2020ko urtarrila eta martxoa artean. Ibilgailuen lapurretak % 28,1 jaitsi dira eta lesioak eta eztabaidak eman diren delitu larriak % 6. Homizidioak eta hilketak 11tik 6ra pasa dira eta bahiketak % 50 jaitsi dira (bakarra izan da 2020ko lehen hiruhilekoan).
Hala ere, sexu-askatasunarekin eta identitatearekin lotutako delituak % 38,6 hazi dira, 114tik 158ra iritsita. Alor horretan penetrazioarekin egindako sexu-erasoak % 33,3 jaitsi dira (24tik 16ra), baina sexu-askatasunarekin lotutako gainontzeko delituak hazi egin dira (90tik 142ra).
Droga trafikoarekin lotutako delituak % 19,4 hazi dira, eta engainuz egindako homizidioak eta gauzatutako hilketak 2019ko 3 kasuetatik 2020ko 7 kasuetara igo dira % 133,3.
Probintzien arabera
Lurraldeka, delituek behera egin dute EAEko hiru lurralde historikoetan. Bizkaian % 6,9 jaitsi dira, Araban % 5,8 eta Gipuzkoan % 2,4.
Hiriburuei dagokienez, hiruretan delituak hazi egin dira. Donostian % 6 (1.594 delitu), Gasteizen % 3,1 (2.284) delitu, eta Bilbon % 0,2 (5.367 delitu).
Zure interesekoa izan daiteke
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.
Basurtuko Ospitaleko Psikiatria pabiloian 31,9 gradu arteko tenperaturak daudela salatu dute
Basurtuko Ospitaleko Escuza pabilioiak (psikiatria-eremua hartzen duena) ez du klimatizaziorik hotzean, eta 31,9 gradura arteko tenperaturak izan ditu eraikin barruan. Lan Ikuskaritzaren ustez, eraikinaren egituran arazoak daude, eta baldintza termiko egokiak bermatzeko neurriak eskatu dizkio Osakidetzari.
Arabatik Urbasara lekualdatu dute Rapunzel filmaren filmaketa
Disneyren Enredados filmaren zuzeneko bertsioaren filmaketa Gaubean amaitu dute, eta orain Nafarroako mendilerroan ari dira lanean; hainbat bidezidor eta aparkaleku itxita egongo dira abuztuaren amaierara arte.