Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbon izandako hilketaren ustezko egileetako bat kartzelan sartu dute

Ekainaren 10ean Bilbon gazte bat labankada batez hiltzea egotzita atxilotutako beste bi susmagarriak aske geratu dira.
Salazar Jeneralaren kalean izan zen labankada.
Salazar Jeneralaren kalean izan zen labankada. Argazkia: EiTB.

Ekainaren 10ean Bilbon gazte bat labankada batez hiltzea egotzita atxilotutako hiru lagunetako bat espetxeratzea agindu du Barakaldoko (Bizkaia) epaile batek, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak epailearen esku utzi ditu gaur goizean hiru atxilotuak, horietako bi Bilboko epaitegietan eta bat Barakaldon. Horren ostean, atxilotuetako bi aske geratu dira, eta hirugarrena, Barakaldokoa, Basauriko espetxean sartuko dute.

Gertakaria joan den asteko asteazkenean izan zen, 22:30 aldera, Salazar Jeneralaren kalean. Biktimari labankada bat eman zioten hankan, eta larri zaurituta utzi zuten. Erasotzaileek ihes egin zuten, eta biktima Ertzaintzako agenteek artatu zuten lehenengo eta osasun langileek gero. Alabaina, hurrengo egunean hil zen, ospitalean.

Ertzaintzak ikerketa ireki zuen, eta Bizkaiko Lurralde Ikerketa Zerbitzuko Hilketa Taldeak bere gain hartu zuen horren ardura. Ikerketaren ondorioz, 18, 21 eta 30 urteko hiru gizonezko atxilotu zituzten ostiralean eta igandean.

Lehenengo biak ekainaren 12an atxilotu zituzten Bilbon, eta hirugarrena, hilaren 14an, Barakaldoko etxebizitza batean. Gazteenak Udaltzaingoaren egoitza batean aurkeztu zuen bere burua, Ertzaintza bere bila zebilela jakin ondoren.

Agenteek hiru etxebizitzak miatu zituzten, horietako bat Barakaldon. Bertan atxilotu zuten 30 urteko susmagarria; hirugarrena, berriz, Bilbon atxilotu zuten, etxean. Gertakariekin lotutako arropa eta bestelako ebidentziak aurkitu zituzten agenteek bertan.

Ertzaintzaren arabera, erasoan erabilitako arma zuria labana bat izan zen. Egileek edukiontzi batera bota zuten, eta ez dute aurkitu oraingoz. Droga-trafikoarekin lotutako zor bategatik izandako kontu-garbitze bat izan zela uste dute ikertzaileek.

Atxilotuetako bik polizia-aurrekariak dituzte. Epailearen esku geratu dira astelehen honetan, Bilbon, eta epaileak aske utzi ditu. Hirugarren atxilotua Barakaldoko epaile baten aurrera eman dute deklaratzera, eta honek kartzelara bidali du deklarazioa hartu ondoren.

 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV2879. VITORIA, 05/05/2026.- Este martes se ha celebrado en la Audiencia Provincial de Álava la segunda sesión del juicio con jurado popular contra el presunto asesino de Maialen Mazón, la mujer de 32 años que estaba embarazada de gemelos en el momento de su asesinato en mayo de 2023. EFE/ L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lekuko batek adierazi du Maialenen ustezko hiltzailea “noraezean" zebilela eta biktimari “familia aurka jartzea" leporatzen ziola

Maialenen hilketaren epaiketaren bigarren egunean, hainbat lekukok deklaratu dute. Maialen maiatzaren 27an hil zuen omen bikotekideak, Gasteizko hotel batean, 13 labankada emanda. Akusazioek diote hiltzeko asmoz jardun zuela, eta 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute. Defentsak, berriz, "errealitatetik deskonektaturik" zegoela alegatzen du.

FOTODELDÍA Praia (Cabo Verde), 04/05/2026.- El crucero holandés MV Hondius se encuentra anclado frente a la costa de la ciudad de Praia, en la isla de Santiago, Cabo Verde, este lunes, tras la muerte de tres personas a bordo a causa de un síndrome respiratorio agudo. La Organización Mundial de la Salud (OMS) informó de un caso confirmado y cinco casos sospechosos adicionales de infección por hantavirus en el buque que navega en el océano Atlántico. Tres de los afectados han fallecido y uno se encuentra actualmente en cuidados intensivos en Sudáfrica. EFE/ Elton Monteiro
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

OMEk baieztatu egin du bi hantabirus kasu izan direla gurutzaontzian, eta zazpi kasu aztertzen ari dira

Hiru bidaiari hil dira hantabirusak jota, eta laugarren bat zainketa intentsiboetan dago. 23 nazionalitatetako 149 lagun (88 bidaiari) zeramatzan itsasontzia Argentinatik irten zen martxoaren 20an, Cabo Verderantz. Egun, han jarraitzen du, Kanaria Handian edo Tenerifen lehorreratzeko zain. OMEk uste du gaixo eta hildakoak gurutzaontzitik kanpo infektatu zirela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X