ERASOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beste pertsona bat atxilotu dute Bilboko hilketarekin zerikusia duelakoan

Asteazken gauean gertatu zen erasoa, Casilla pabiloitik eta zezen-plazatik oso gertu. 24 urteko gazte bat larri zauritu zuten eta ia odolustu zen kalean bertan. Hurrengo egunean hil zen ospitalean.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Bilboko Udaltzaingoak beste pertsona bat atxilotu du asteazken gaueko eraso larriarekin zerikusia duelakoan. Bigarren susmagarri hori atzo 21:00ak aldera atxilotu zuten Bilbon bertan.

Asteazkenean, 22:30 aldera gertatu zen erasoa Salazar Jeneralaren kalean, Casilla pabiloitik eta zezen-plazatik oso gertu. Hainbat pertsonak arma zuri batez eraso egin zioten 24 urteko gazte bati, zauria eginez hanka batean, femoraletik gertu.

Bertaratu ziren agenteek tornikete bat egin zioten odoljarioa eteteko, eta medikuek bihotz-biriketako bizkortzea egin zioten.

Gizona, Basurtuko Ospitalera eraman zuten, odol asko galduta.

Ertzaintzak ikerketa ireki zuen eta hiru susmagarriren bila hasi zen, erasoarekin zerikusia zutelakoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X