Durangaldea
2022/02/10 - 07:55
Greba eguna dute gaur Bizkaibusen zerbitzua ematen duten Avanza Durangaldea enpresako langileek
Enpresa batzordeak eskatzen du, besteak beste, 2020tik iraungita dagoen lan hitzarmena berritzea. Halaber, bitartekari lanak egitea eskatzen dio Bizkaiko Foru Aldundiari.
2022/02/06 - 15:47
Zertan da Zaldibarko zabortegiaren hondamendiari buruzko auzia?
Bi auzibide abiatu ziren, ingurugiroari lotua bata, eta penala, bi langileen heriotzarena, bestea.
2022/02/06 - 15:40
Omenaldi hunkitua Sololuzeri eta Beltrani Zaldibarko hondamendiaren 2. urteurrenean
Erantzukizunak eskatzeko manifestazioaz gain, omenaldia ere izan da herritar askoren partehartzearekin, tartean hildako langileen senideekin.
2022/02/06 - 14:43
Zaldibarren gertatutakoaren ardura bere gain ez hartzea egotzi dio Podemos Ahal Duguk Eusko Jaurlaritzari
Euskadiko Podemosek bideo bat zabaldu du sare sozialetan, "egia" eta "justizia" aldarrikatzeko "ingurumen hondamendi handienetako bat" izan zenaren aurrean.
2022/02/06 - 14:39
EH Bilduk salatu du bi urte igaro arren inork ez duela ardura politikorik bere gain hartu
Auziak irekita jarraitzen duela gogorarazi du koalizio subiranistak eta ez duela edonola ixtea onartuko ohartarazi du.
2022/02/06 - 13:54
Iturgaiz: "EAJren kudeaketa ona Zaldibarren lurperatuta dago, autokritikarik eta ardura politikorik gabe"
Zaldibarko hondamendia izan zenetik bi urte igaro direnean, EAEko popularren buruak egia argitzeko ahaleginik ez egitea egotzi dio EAJri. Familiek eta gizarte osoak Zaldibarren gertatu zena jakitea premiazkoa dela esan du.
2022/02/04 - 21:19
Juan Jose Pujanaren aldeko hileta elizkizuna Elorrion
Pujanak hainbat kargu izan zituen EAJko kide gisa, eta, ondoren, EAren sorreran parte hartu zuen. Greziera klasikoko itzultzaile gisa egindako jarduera politikoarekin uztartu zuen. Haren hiletara ordezkari politiko eta instituzional ugari joan dira, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria.
2022/02/04 - 17:41
Elena Alvarez, Joaquin Beltranen emaztea: 'Bi urte geroago, zauriak irekita jarraitzen du'
Joaquin Beltran Zaldibarko zabortegian lurperatuta jarraitzen duen langilearen alargunarekin egon gara. Komunikabide batean hitz egiten duen lehen aldia da, eta ziurtatu digunez, zaila egiten zaio aurrera egitea ''bizitzak hain kolpe gogorra ematen dizunean''.
2022/02/03 - 15:52
Giro ezin hobean itzuli dira sanblasak Abadiñora, covid murrizketekin bada ere
Abadiño sanblasik gabe ezin da ulertu, eta aurten bai, neurri guztiak errespetatuz, itzuli da Bizkaiko feriarik esanguratsuenetakoa.
2022/02/03 - 14:29
Idi batek ihes egin du Abadiñoko San Blas azokan
Idiak tupust egin du gizon batekin eta zauriak eragin dizkio. Azkenean, idia harrapatu eta bere tokira eramatea lortu dute.
2022/02/03 - 10:39
Dena prest Abadiñon San Blas azokarako
Erroskillak eta kordelak izango dira protagonista gaur Abadiñon. Covid egoerara egokituta bada ere, animalia eta jakien azoka berreskuratu du Abadiñok.
2022/02/03 - 07:21
Abadiñok San Blas ospatuko du berriro bere ohiko azoka eta kordelekin
Azoka nekazaritzako eta eskulaneko produktuak saltzera eta ganadua saltzera mugatuko da, kultur programaziorik, kale animaziorik eta txosnarik gabe.
2022/01/27 - 14:08
Zaldibarren izandako luiziari buruzko informazio gehiago eskatu dio Europako Parlamentuak Europar Batzordeari
Europako Parlamentuko eskaera batzordeak ikerketa zabalik mantentzea erabaki du. Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak Zaldibarko zabortegian 2020ko otsailean izandako luizian hil ziren, hondakinen azpian harrapatuta.
2022/01/07 - 17:13
Bizkaibuseko Avanza Durangaldea enpresaren greba lan hitzarmena berritzearen alde
24 orduko greba eguna dute gaur Bizkaibusen linea batzuetan zerbitzua eskaintzen duten Avanzada Durangaldea enpresako langileek, 2020tik iraungita dagoen lan hitzarmena berritzea eskatzeko.
2022/01/07 - 07:50
Gaur greba eguna dute Bizkaibusen zerbitzua ematen duten Avanza Durangaldea enpresako langileek
Deialdiak Eibar, Elorrio, Ermua, Laudio, Arrasate eta Urduña inguruan dabiltzan autobusei eragingo die.
2021/12/28 - 16:54
Motor-gidari bat hil da AP-8 autobidean, Zornotzan
Istripua 14:10ean izan da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, motor-gidaria erori egin denean. 43 urte zituen.
2021/12/20 - 18:08
Verter Recyclingeko arduradunek epailearen aurrean deklaratzeari uko egin diote
Jose Ignacio Barinagari ingurumenaren eta osasun publikoaren aurkako delitua leporatzen diote. Euskal Herriko Eskubide Sozialen aldeko Kartak eta Zaldibar Argitu Plataformak deituta, kontzentrazioa egin dute epaitegiaren aurrean, zabortegiko luiziaren erantzukizunak argitzea eskatzeko.
2021/12/20 - 15:58
Zaldibarko zabortegiaren auzian, ikertutakoek ez dute adierazpenik egin nahi izan epaigelan
Ezbeharraren bigarren epaiketa honek luze joko du perituen txostenak falta direlako. Sei hilabetez luzatuko da gutxienez. Den den, Zaldibar Argitu plataformak erantzunkizun guztiak argitzeko aldarrikatu du.
2021/12/15 - 01:22
Julen Baz sukaldari zornotzarrak bere lehen Michelin izarra lortu du
Dimako Garena Jatetxean egin duen lanagatik saritu dute. Sukaldaritza tradizionala berrasmatu du teknika modernoak erabilita.
2021/11/11 - 09:46
Abadiñotar batek 1,7 milioi euro irabazi ditu Bonolotoari esker
1 759 510,94 euro jasoko ditu irabazleak, lehen kategorian sei zenbakiak asmatu dituen bakarra izanik.