Durangaldea
2021/10/21 - 11:08
Verter Recycling enpresak likidazio fasea abiarazi du
Zaldibarko zabortegia kudeatu zuen enpresak aho batez hartu du sozietate gisa desegiteko erabakia. Likidazio fasean dagoela ageri da Bizkaiko Merkataritza Erregistroan.
2021/10/19 - 23:23
AP-8 autobidea ordubetez itxi behar izan dute Zornotzan, hiru ibilgailuk talka egin ostean
Ezbeharra 20:30 inguruan gertatu da Zornotza parean eta Irungo noranzkoan. Bi pertsona zauritu dira eta ospitalera eraman dituzte.
2021/10/18 - 21:33
Atxondoko hiru herritarren zazpi senide hil dira naufragio batean, Europara bidean
Ontzia Trafalgar lurmuturretik gertu hondoratu zen asteburuan, Cadizko kostaldean. Hildakoen artean, Atxondoko herritarren bost lehengusu, emazte bat eta bost urteko semea daude.
2021/10/12 - 13:23
Onik aurkitu dute atzo Aramaion desagertutako 67 urteko gizonezkoa
Desagertutako gizona, Izurtzako bizilaguna, goizeko 10:30ean topatu dute bilaketa lanetan parte hartu duten DYAko kideek.
2021/10/06 - 22:42
Belgikan bere lanaren aitortza jaso eta ordu gutxira, lanean zen Axpen Bittor Arginzoniz
Munduko hirugarren jatetxe onena. Izendapen horri eutsi zion Etxebarri Erretegiak Belgikan egin zen ekitaldian, eta gaur Bittor Arginzoniz bezeroei jaten ematen ari zen Axpen duen jatetxean.
2021/10/05 - 22:22
Bittor Arginzoniz maisuaren Etxebarri erretegia, munduko hirugarren jatetxerik onena berriro
Andoni Luis Aduriz sukaldariaren Mugaritz hamalaugarren tokian sailkatu da, Aitor Arregiren Elkano erretegia hamaseigarren eta Eneko Atxaren Azurmendi 49.
2021/09/10 - 19:55
Xabier Castillo 'Xeberri', Dragoi Bola telesaileko kantuaren ahotsa, zendu da
1973an Iparragirreren kantuekin disko bat grabatzen lehenetakoa izan zen, eta 1975ean Gontzal Mendibilekin 'Bagare' edota 'Kapitalismoak' kantuak biltzen zituen 'Zaurietatik dario' disko ikonikoa grabatu zuen.
2021/09/10 - 16:50
Egoera onean topatu dute asteartean Elorrion desagertutako gizonezkoa
Segurtasun Sailak aditzera eman du Bilboko Udaltzainek topatu dutela mutila, osasun egoera onean.
2021/09/09 - 08:39
Astelehenean Elorrion desagertu zen 32 urteko gizon baten bila ari dira
Gorpuzkera meheko gizon bat da, 1,80 metroko altuera du, ile beltzarana eta kizkurra, bibotea eta bizarra ditu, eta txandal ilun bat eta kirol-zapatilak zituen jantzita.
2021/09/05 - 13:34
150 laguneko botiloia desegin du Ertzaintzak Elorrion
Ez da identifikaziorik ezta atxiloketarik izan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
2021/09/05 - 13:32
Zupiria: "Elorriokoak bezalako istiluek ez dute lekurik gizarte demokratiko batean"
Istiluon atzean "antolatutako" talderen bat dagoela frogatuko balitz, gertatutakoa "oso larria" litzatekeela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren eledunak.
2021/09/04 - 21:35
Elorriok sarrera mugatu die udalerrian bizi ez diren pertsonei, jende-pilaketak saihesteko
Neurria irailaren 4an, 5ean, 6an, 10ean eta 11n egongo da indarrean. Horrela, ibilgailuentzako sarrera mugatuko da, eta Elorrion bizi diren pertsonak edo horiek garraiatzen dituzten ibilgailuak bakarrik sartu ahal izango dira.
2021/09/04 - 16:37
Istiluak jazo dira Elorrion, Ferixa Nausiko jaiek hasi beharko luketen gauean
Larunbat goizaldean, sei pertsona atxilotu dituzte Elorrion. 18 eta 28 urte bitarteko sei gazteei desordena publikoa egotzi diete.
2021/09/04 - 12:00
Sei pertsona atxilotu dituzte Elorrion, desordena publikoengatik
18 eta 28 urte bitartekoak dira atxilotuak, Ertzaintzak baieztatu duenez.
2021/09/03 - 22:27
Zaldibarko herri-akusazioak erantzuleak topatuko dituela ziurtatu du, erantzule politikoak barne
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak eta Zaldibar Argituk osatzen duten herri akusazioak familien eta akusatuen arteko akordioa "errespetatzen eta ulertzen" du, baina Zaldibarren gertatutakoa argitzeko lanean jarraituko du.
2021/09/03 - 16:16
Verter Recyclingeko arduradun nagusiek hildakoen familiak indenminatuko dituzte eta kartzela ekidingo dute
Verter Recyclineko ardunadunek onartu egiten dute langileen segurtasunaren aurkako eta arduragabekeria larriko hilketa delituen erantzule direla. Trukean lau urteko kartzela zigorra izan zitekeena bi urtera jaitsiko zaie. Gainera Solozabal eta Beltrandarrei indemnizazioak ordaindu dizkiete.
2021/09/03 - 11:53
Zaldibarko zabortegiko akusatuak ez dira espetxera joango, Fiskaltza eta familiekin akordioa egin baitute
Sei hilabeteko kartzela zigorra onartuko dute hiru akusatuek, zuhurtziagabekeriazko giza hilketaren delituarengatik.
2021/08/31 - 13:59
Amaitu dituzte Zaldibarko zabortegia egonkortzeko eta egokitzeko lanak
Amaitu dituzte zabortegiko lanak, erori eta Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze hil zirenetik 18 hilabetera. Hemendik aurrera ezingo da baimendu bertan hondakinak jasotzea.
2021/08/27 - 16:35
Jaurlaritzak abuztuaren 31n amaituko ditu Zaldibarko zaborbiltegiaren egonkortze lanak
Horren ondoren, Verter Recyclingeko jabeen ardura izango da zabortegia behin betiko zigilatzea, itxi osteko mantenua eta hondamendia eragin zuten lixibatuen trataera.
2021/08/27 - 14:54
Zaldibarko zabortegia egonkortzeko eta egokitzeko lanak asteartean amaituko dira
Etorkizunean, ezingo da hondakinik jaso zabortegian. Maiatzetik orain arte, zabortegia egonkortzeko 132.000 metro kubiko material erabili dira.