Zupiria: "Elorriokoak bezalako istiluek ez dute lekurik gizarte demokratiko batean"
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak zorrotz gaitzetsi ditu Elorrion larunbat goizaldean izandako istiluak. Gertatutakoa argitzeko ikerketa zabalik dagoela baieztatu du, eta istiluon atzean "antolatutako talderen bat" egotea ez du baztertu. Modu batera edo bestera istiluok "justifikatzea" onartezina dela adierazi du.
18 eta 28 urte arteko sei gazte atxilotu zituzten Elorrion, herenegun, desordena publikoak eragitea egotzita. Gertatutakoaren ondoren, herri horretan bizi ez diren pertsonei sarrera mugatzea erabaki zuen Udalak, hainbat egunetan.
Covid-19agatik ezarritako neurrien inguruan galdetuta, Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren atzoko hitzak ekarri ditu gogora. Hiruzpalau astetan 12 urtetik gorako EAEko herritarren % 90 txertatuta izatea aurreikusten dutela esan zuen Osasun arduradunak. Agertoki horrekin, Zupiriak uste du hainbat neurri arintzea posible izango litzakeela.
Eskola-urte berriari begira, berriz, itxaropentsu agertu da. Hezkuntzako profesionalen gehiengo zabala eta ikasleen zati handi bat ere txertatuta daudela esan du, eta, beraz, eskolak toki "seguruak" izango direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriteek alerta egoeran mantenduko dute Mediterraneoa asteburuan, aktibo jarraitzen duten hainbat abisurekin
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon