Durangoko azoka 2025
2021/09/23 - 16:48
Durangoko Udalak Plateruena irekiko du, Durangoko Azokarako
Azoka pasatutakoan itxiko dute, lokalaren etorkizunari buruzko hausnarketa burutu eta horretan zehaztutako moldean behin betiko ireki arte.
2021/09/06 - 20:23
Aurrez aurreko 56. Durangoko Azoka baten aldeko apustua egingo du Gerediaga Elkarteak
Horrez gain, iazko sareko salmentaren arrakasta ikusita, eta edukiera mugatua izan beharko denaren jakitun, denda birtualari ere eustea erabaki dute.
2021/05/04 - 15:02
Lan digitalak hartuko ditu kontuan aurten Durangoko Azokaren Sormen Bekak
Euskarazko sortzaile berrien lana bultzatzera bideratuta dago Durangoko Azokaren 15.000 euroko laguntza.
2020/12/29 - 21:42
Plateruenaren azkena
Durangoko Plateruena kafe-antzokiak ateak itxiko ditu urte bukaerarekin batera. Hainbat talde, tartean Hertzainak, Bide Ertzean eta Zea Mays, azken kontzertuan izan dira.
2020/12/09 - 15:46
Pozik, hunkituta eta eskertuta dago Durangoko Azokaren antolakuntza
Ia 8.000 eskaritan 27.758 produktu saldu dituzte. Erdiak baino gehiago liburuak izan dira, 7.000 pasatxo musika produktuak eta 5.000 inguru bestelakoak.
2020/12/09 - 13:50
Durangoko Azokak aurreikuspenak gainditu ditu
27.758 produktu saldu dituzte online dendan, 7.800 erosketatan, eta erosle bakoitzak 53 euro gastatu ditu, batez beste. Produktuak liburu dendetan erosi ahalko dira orain.
2020/12/08 - 15:57
"Taupadaz taupaDA", lau sortzaile sormenaren inguruan hausnartzen
Maite Arroitajauregi "Mursego", Amancay Gaztañaga, Antton Telleria eta Miren Amuriza izan dira ekitaldiko protagonistak.
2020/12/08 - 13:49
"Pott tropikala" aldizkariaren 160 ale berreskuratu dituzte
Soto batean agertutako aldizkariak aitzakia hartuta (Durangoko Azokaren denda birtualean salgai daude), Joxe Mari Iturraldek garai hori hartu du hizpide Landako Gunean.
2020/12/07 - 21:29
Zer topatuko dugu Durangoko Azokaren azken egunean?
Besteak beste, 12:00etan, Antton Telleriak, Amancay Gaztañagak eta Miren Amurizak bakarrizketa eta hausnarketa ezberdinak plazaratuko dituzte Landako Gunean egingo duten ikuskizun batean.
2020/12/07 - 15:31
Euskara kolokialaren baliabideak, eskura
Asier Larrinaga EiTBko Euskara Zerbitzuko buruak “Euskara kolokialaren eskuliburua” liburua prestatu du.
2020/12/07 - 13:47
Nerea Mujika: ''Salerosketak oso ondo doaz''
Gerediaga Elkarteko presidenteak ETBri azaldu dionez, oraindik ez dute datu zehatzik esku artean, baina biltegiko lantaldea 24 orduan ari da lanean, eskaria asetzeko.
2020/12/07 - 10:20
Korrontzi: "Musika tradizionalean oinarritutako proposamen berriak egiten ditugu"
“Koplariak” Korrontzi taldearen bederatzigarren diskoa da, eta Xabier Amurizarekin batera ondu dute oraingoan. Agus Barandiaran taldearen buruak lanaren inguruko zertzeladak aletu dizkigu.
2020/12/07 - 08:58
Durangoko Azokaren 4. egunean ere izango da zer ikusi
Durangoko Azoka azken txanpan sartu da, baina 4. egun honetan ere aurkezpenak, kontzertuak eta etxeko txikienentzako emanaldiak izango dira.
2020/12/06 - 16:54
Segurtasun neurriak bidelagun etengabe, Durangoko Azokan
Azokaren edizio honetan, beste inon bezala, eguneroko lagunak dira aforo murriztuak, maskarak, gelak eta segurtasun tartea.
2020/12/06 - 15:16
Basabi taldea, Ahotsenean
Musika tradizionala eta musika klasikoa bateratzen dituen taldeak "Kronos" lana aurkeztu du Durangon.
2020/12/06 - 14:30
Ikusi ''Bañolet'' Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi duen sailaren lehen irudiak
Umorea, absurdoa eta poesia oinarri izango dituen telesailak Durangoko Azokaren hirugarren Sormen Beka irabazi du. 2021eko Azokan ikusi ahalko da emaitza.
2020/12/06 - 12:25
Umeen begietatik sortutako telesail batek irabazi du Durangoko Azokaren Sormen Beka
Nafarroa Behereko hainbat familiak hartuko dute parte umorea, absurdoa eta poesia uztartzen dituen "Bañolet" telesailean.
2020/12/06 - 10:56
Oihane Amantegi: "Dolua edo heriotza gozotik hurbil agertu izana eskertu didate"
Bizkaitar idazleak “Ibaiertzeko ipuina” idatzi du, Georgian (AEB) kokaturiko ipuin luzea. Fantasiazko ipuina da eta, aldi berean, pisuzkoa.
2020/12/06 - 08:18
Zer topatuko dugu Durangoko Azokaren 3. egunean?
Musikak protagonismoa hartuko du, beste behin, Durangoko Azokaren 3. egunean, baina bestelako kontuek ere izango dute txoko bat gaur.
2020/12/05 - 20:17
Habi ''Pareidolia''
Villabonako bikoak "Koloreak" diskoa aurkeztu du Plateruenean, 2020ko Durangoko Azokaren programaziaren barruan.