Korrontzi: "Musika tradizionalean oinarritutako proposamen berriak egiten ditugu"
Agus Barandiaran musikariak eta berak gidatzen duen Korrontzi taldeak beste urrats bat eman dute Koplariak disko berriarekin trikitixa ardatz duen bere proposamena berritzeko. Luxuzko gidariari jarraituta, Xabier Amurizaren eskutik kopla berri eta zaharrak bildu eta beroriei musika jarri dio bizkaitar taldeak bere bederatzigarren diskoan.
Pozik hartu gaitu Barandiaranek, bere hitzetan Amurizarekin batera lan egiteko plazera eta gogobetetasuna darizkiola oraindik.
Zergatik aukeratu zenituen koplak disko berriko kantagai gisa?
Ni trikitixa tradizionaletik nator, eta, guztiok bezala, koplak jotzen eta kantatzen hasi nintzen, oharkabean bada ere. Gerora jakin genuen ikasi genituen lehen doinu eta hitz tradizional horiek koplak zirela.
Korrontzirekin, baina, agian ez diegu koplei merezi zuten tokia eman, gure errepertorioaren % 80 edo 90 instrumentala baita. Txalapartari, albokari… horri guztiari garrantzia eman izan diogu disko eta zuzenekoetan, baina koplei ez, eta trikitixa eta koplak beti egon dira lotuta.
Horren aurrean, berriz ere jatorrira itzuli, eta kopla berri eta zaharrak berreskuratu genituen disko batean biltzeko.
Eta hor agertu zen Xabier Amuriza?
Bai. Gogoan dut oraindik duela hogei bat urte Tapia eta Leturiarekin atera zuen disko hura. Beti izan da koplen erreferentea, eta esparru horretan lan handia egin du, koplak sortzen eta biltzen.

Zer ikasi duzu prozesu honetan koplagintzatik?
Lehenik eta behin, Amurizak gaizka nenbilela esan zidan, trikitixa jotzen nenbilela baina kantatzen nuena ez zirela koplak.
Eta egia da. Trikitilariok beti jo izan dugu bertsolariengana hitzen bila, doinu berriak hornitzeko, baina, Amurizak argitu zidanez, bertsoak kantatu izan ditugu trikitixaz lagunduta, eta ez koplak.
Azaldu zidanez, bi edo hiru errimako letra da kopla, bertsoa ez bezala, horrek hirutik gora izaten baititu; bertsoa gai baten ingurukoa izaten da, koherentea, baina kopla ez, bisuala baita, irudiak marrazten baititu hitzez; eta, azkenik, koplan asko errepikatzen dira esaldi eta errima berdinak, mezua indartzeko.
Amurizaren esanetan, loreei bueltak ematen zaizkien bezala, kopletan hitzei bueltak eman eta errepikatzen dira, mezua indartzeko. Bertsoan, aldiz, oso garrantzitsua da ez errepikatzea eta mezua ahalik eta zabalena izatea.
Grabazioa itxialdian abiatu zenuten, ezta?
Bai. Duela hiruzpalau urte hasi ginen proiektua garatzen, baina inoiz ez genuen tartea hartzen ideiak biribiltzeko eta grabatzeko. Beraz, pandemia honek guretzat zerbait ona izan badu, hori izan da, kantuak bukatu eta grabatzen hasteko aukera eman digula.
Gero, itxialdia bukatutakoan, Elkarren estudioan burutu dugu lana, abuztuan.
Amurizak berak azaldu duenez, mezu hau zabaltzen dute koplok: “Bizitzeko jaio ginen, ez hiltzeko”. Garai hauetarako egokia iruditu zaizkizu?
Amurizak ehun bat orri pasatu zizkidan, denetariko koplekin, eta hortik hamar bat orri aukeratu nituen lehenengo eta behin, indartsuenak iruditu zitzaizkidanak.
Amurizari hautaketa hori pasatu nion gero, azken zuzenketak egin zitzan, eta berak esan zidan aukeratutako gehienek bazutela bizitzarekin zerikusia eta hori adierazten zutela, bizitzeko jaio garela. Hitzak batu ditugunean, beste dimentsio bat hartu du diskoak.
Azken kantuan, gainera, berak kantatzen duen “Meridianoa Greenwichen”en, Amurizak heriotzari eta bere hiletari barre egiten dio, eta oso hunkigarria iruditzen zait. “Heriotzak ez nau maite / lurpean behar ez naute / derrigorra denez gero / biziko naiz elegante” kantatzen du.
Korrontzik beti erakutsi du sustrai tradizionaleko bere proposamena berritzeko nahia (Makalarekin, dantzaren bidez, musika sinfonikoarekin…). Nola bizi duzu tradizioaren eta berrikuntzaren arteko lotura?
Argi daukat tradizioa mantendu behar dela, eta errespetu handia zor diot Rufino Arriolarengandik jaso nuen tradizioari. Niretzat, Rufino Arriolaren pieza bat munduko diskorik onena da.
Hala ere, ekarpen eta proba berriak egiten ditugu musikariok. Nik ez dut uste Korrontzik musika tradizionala egiten duenik, guk musika tradizionalean oinarritutako proposamen berriak egiten ditugu.
Gainera, niri ez dagokit gurea musika tradizionala ote den esatea, gizarteari dagokio. Hemendik ehun urtera taberna batean Korrontziren kantu bat kantatzen badute, orduan izango da tradizionala.
Zelan aurreikusten duzue etorkizuna?
Bada, disko-liburu honekin bi zuzeneko ezberdin eskainiko ditugu. Batetik, koplei buruzko hitzaldi musikatuak eskainiko ditugu Xabier Amurizak eta biok herriz herri, formatu xumean, “Koplariak koplari” izenburupean.
Bestetik, talde osoaren formatua dugu. Errepertorio berriarekin abenduaren 23an hasiko gara, Campos Bilboko antzokian; abenduaren 30ean, Principal antzokian egongo gara, Gasteizen; eta hortik aurrera, hemen edo han ibiliko gara euskal antzokietan.
Baina, gainera, Madrilen eta Bartzelonan ere egongo gara disko berria aurkezten, Amuriza lagun dugula, kolaboratzen eta koplei buruzko azalpenak ematen.
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Diego Florez tenor perutarraren emanaldia eta 9 ikuskizun Donostiako Musika Hamabostaldia abiatzeko
Gaur hasi eta abuztuaren 30era arte, 60 kontzertu baino gehiago izango dira Kursaalen, Victoria Eugenian eta Tabakaleran. Ikuskizun aipagarrien artean, "Arriaga harrigarria", Arriagaren heriotzaren bigarren mendeurrena gogoratuko duen kontzertua, eta Natxo de Felipek agertokietara egingo duen itzulera, Arantzazun izango den emanaldiarekin.
Zita bikoitza etxean
“Tantas cosas que contar” Amaia Montero abeslaria La Oreja de Van Gogh taldera itzuli izana ospatzen duen bira Donostiara iritsiko da asteburuan. Iluben, Donostia Arenan, dago jarrita hitzordua, ostiral-larunbatetarako.
Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin
Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.
Ia 50 urtez Jazzaldiko buru izan den Miguel Martin omendu dute Donostian
Donostiako Jazzaldia saria eman zioten bart Miguel Martini, ia 50 urtez Jazzaldiko buru izan denari. Orain arte berak ematen zien Trinitate Plazan sari hori musikariei, eta aurten berak jaso du errekonozimendu gorena. Jon Insausti Donostiako alkateak eman zion saria.
ETSk hasiera bikaina eman dio Donostiako Jazzaldiari
En Tol Sarmiento talde arabarrak Donostiako Jazzaldiaren 61. edizioa inauguratu du bart. Kontzertuaren irudiak zuzenean proiektatu zituzten Kursaaleko fatxadan.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Jazzaldia abiatzeko ETSk gaur hondartzan emango duen kontzertu jendetsua Kursaaleko fatxadan ikusi ahal izango da
Asteazken honetan ekingo diote doako kontzertu jendetsuei, Keler Gunean. Arabako talde ezagunak joko du 23:30ean, eta, aurretik, LP artista estatubatuarraren musika izango da protagonista. Datorren egunetan Danielle Nicole, Kokoshca, Emma-Jean Thackray, Nøgen eta HOFE igoko dira Zurriolako oholtzara, besteak beste.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Jazza ozen Donostian, Pat Metheny, Diana Krall eta Marcus Millerren eskutik
Donostiako 61. Jazzaldiak 77 kontzertu eskainiko ditu uztailaren 22tik 26ra, horietako 47, doakoak. David Murrayk, Joe Lovanok eta, jaialdia gidatuko duen azken urtean, Miguel Martín zuzendariak jasoko dituzte Donostiako Jazzaldia sariak.
Madonna, Shakira, Ronaldinho edo Ronaldo Nazario, izar nagusiak Super Bowl kutsuko Munduko Kopako finalean
Justin Bieberrek Everyyhing Hallejujah interpretatu zuten, gitarraz lagunduta. Harmailetan beste izar batzuk zeuden; hala nola Beyonce, Dua Lipa, Rihanna, Timothée Chalamet eta Matt Damon.