Durangoko azoka 2025
2023/12/07 - 12:35
Atzoko arrakastaren ondotik, haurrak protagonista hartuta zabaldu ditu ateak gaur Landako Guneak
Durangoko Azokaren lehen egunak jendetza bildu du Landako Gunean58. edizioak atzo ireki zituen ateak eta abenduaren 10era arte 950 nobedade eta dozenaka ekitaldi ikusteko aukera dago. Euskal Herriko hainbat ikastetxetatik ehunka haur eta gazte etorriko dira gaur azoka.
2023/12/07 - 11:26
Beñat Gaztelurrutia (Gerediaga Elkartea): ''Nahiko genuke atzoko eguna errepikatzen joatea egunez egun''
Atzoko egunaren balorazioa oso positiboa egin du Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko koordinatzaileak, jendetza hurbildu baitzen Durangoko Azokara. Hala, ondorengo egunetarako ere, eguraldia gora behera, kulturzaleei eta bisitariei azokara joateko deia luzatu die.
2023/12/06 - 21:51
Yogurinha Borova: ''Sentipenak Askatu''
Yogurinha Borovak umeenak dantzan jarri ditu Ahotsenean, Amona Mola diskoko abestiekin. Artistarekin batera, Albina Stardust eta Xarma Leone izan dira agertokian.
2023/12/06 - 18:24
Nøgen: ''Galdu duenari''
Donostiar taldeak "Åben Cirkel" bere hirugarren diskoa aurkeztu du gaur Durangoko Azokan, eguneko lehen kontzertuan. Gozatu "Galdu duenari" kantuaren interpretazioa.
2023/12/06 - 17:45
Hasi da fantasia
Abian da Durangoko Azokaren 58. edizioa. 10:30ean Landako guneko ateak ireki, eta kanpoan zain zegoen jendea samaldaka sartu da, irriz eta irrikaz.
2023/12/06 - 13:10
Aniztasunak, gaztetasunak eta fantasiak hartu dute euskal kulturaren erakuslehio handiena, gaurtik igandera
Zabalik dira jada Landako Guneko ateak. Modan dauden joerak izango ditu 58. Azokak. 257 erakusmahaitan banatuta, 689 liburu eta 179 disko edo musika produktu aurkeztuko dituzte, eta egitarauak haur, gazte zein helduentzako denetariko jarduerak jasoko ditu.
2023/12/06 - 12:53
Zabalik dira jada Landako Guneko ateak
10:30ean ireki dituzte Landako Guneko ateak. Gaurtik igandera, euskal kulturak "amets egiteko espazio bizia" izango du Durangoko 58. Azokan, sormenaren fantasiaz gozatu nahi duten guztien eskura.
2023/12/06 - 06:00
Gure Zirkua, barrutik: Argiak itzaltzen direnean
Lau ataleko dokumentala egin du EITBk Gure Zirkuaren barruak erakusteko. Bi hilabetez, elkarbizitzan aritu dira zirkuko artistak eta Euskal Telebistako langileak. Dokumentalaren aurreneko atala Durangoko Azokan izan da ikusgai, eta telebistan urtarrilaren hasieran estreinatuko da.
2023/12/05 - 12:59
Azken txanpan sartu dira 58. Durangoko Azokaren muntaketa lanak
58. Durangoko Azoka asteazkenean inauguratuko da, 950 nobedaderekin eta egile eta musikari askoren presentziarekin. Landakok 10:30ean irekiko ditu ateak, eta aurten, berrikuntza gisa, jende guztiarentzat izango da irekiera eta gazteei ostegun goiza eskainiko zaie.
2023/12/04 - 18:41
Atzerako kontaketa hasi da Durangoko Azokak ateak irekitzeko
Abenduaren 6tik 10era bitartean, euskal liburu eta disko azokak 265 ekitaldi, 950 nobedade eta 257 erakusmahai izango ditu.
2023/12/03 - 11:02
"Durangoko Azoka ez da saltoki erraldoi bat soilik, egun osorako plana eskaintzen du"
Azoka antolatzen duen Gerediaga Elkartearen koordinatzaileak esan du "guztia antolatuta" dutela asteazkenean, 10:00etan, 58. edizioaren ateak irekitzeko.
2023/12/01 - 09:24
01x03.- baDA!bil - Nola hartu neurria norberaren esposizio publikoari
Gainesposizioak kezkatzen dituen hiru lagun elkartu ditugu mahaiaren bueltan baDA!bil podcastaren hirugarren atalerako. Izaro Andres musikari mallabiarra, Aner Euzkitze zarauztarra eta Lide Hernando musikari eta idazlea.
2023/11/28 - 09:08
01x01.- baDA!bil - Lehen aldia: “Kultura ez da lehenesten eta gaztea bazara areago''
Lehen aldiak zailak izan daitezke, baina baita zirraragarriak ere. Julen Apella eta Maddi Goikoetxea idazleek eta Josune Freire musikariak lehenengoz hartuko dute parte Durnagoko Azokan sortzaile gisara.
2023/11/28 - 08:58
01X02.- baDA!bil - Editoreen lanaz eta belaunaldi aldaketak ekarri duen ikuspegi berriaz
Idazleak bere lana fintzen lagunduko dion kidea izan ohi du gertu. Aliatu bat, bere alde, edo behintzat, literaturaren alde, egingo duena: editorea. Garazi Arrula (Txalaparta) eta Uxue Razquin (Erein) editoreak eta Lizar Begoña idazlea dira baDAbil! podcastaren bigarren ataleko gonbidatuak.
2023/11/24 - 15:17
Landako Durangoko Azokarako janzten hasi dira
Kulturaren plaza atontzen hasi dira beharginak gaur goizean. Abenduaren 6tik 10era egingo dute Durangoko Azokaren 58. edizioa.
2023/11/22 - 15:54
Durangoko Azokak 950 nobedade eskainiko ditu aurten
58. Durangoko Azokak 950 nobedade aurkeztuko ditu abenduaren 6tik 10era. Horien artean, edizio berriko disko-produktuen kopurua ia % 27 igo dela nabarmendu dute antolatzaileek.
2023/11/22 - 14:36
Aniztasunak, gaztetasunak eta fantasiak mamituko dute 265 ekitaldi eta 950 nobedade dakartzan Durangoko Azoka
Bogan dauden joerak izango ditu 58. edizioak, abenduaren 6tik 10era. 257 erakusmahaitan banatuta, 689 liburu eta 179 disko edo musika produktu aurkeztuko dituzte, eta egitarauak haur, gazte zein helduentzako denetariko jarduerak jasoko ditu.
2023/11/22 - 09:10
Albiste izango dira: Israelen eta Hamasen su-etena, lehen ministro bilera eta Durangoko Azokako egitaraua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/16 - 23:18
Durangoko Azokak 60 euskal abesti biltzen dituen "playlist" bat kaleratu du
Abesti gehiago batuko dizkiote zerrendari datozen asteetan. Lehen 60 abestiekin osatutako playlist hori Azokaren webgunean eta Badok atarian ere egongo da eskuragarri.
2023/11/14 - 19:13
Durangoko Azokaren fantasian murgiltzeko deia
Abenduaren 6tik 10era bitartean ospatuko den Durangoko Azokaren iragarkia aurkeztu dute gaur. Ximon Agirrek zuzendu du, Alex Perez eta Antton Goikoetxearen laguntzarekin. Fantasian murgiltzera dei egiten du.
Ezagutu Durangoko Azokako guneak, banan-banan
18:00
-
20:00