EAEko Autonomia Estatutua
2022/03/16 - 13:07
Batzorde Mistoak Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren eskualdaketa sinatuko du gaur
Transferentzien Batzorde Mistoa goizean bildu da, Madrilen. Bi gobernuek otsailaren 23an lortu zuten akordioa. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du prestazio horren transferentzia osoa, denbora mugarik gabe.
2022/03/16 - 10:08
Bi gobernuen arteko akordioa eta autogobernuaren garapenaren aldeko konpromisoa nabarmendu ditu Mendiak
Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eskumena Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatuko den honetan, Lan eta Enplegu sailburuak adierazi du herritarrek ez dutela aldaketarik sumatuko, Eusko Jaurlaritzak izapidetze osoa egingo duela salbu.
2022/03/15 - 14:23
Gutxieneko diru-sarreraren eskualdatzea sinatuko dute Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak
Transferentzien Batzorde Mistoa goizean egingo da, Madrilen. Bi gobernuek otsailaren 23an lortu zuten akordioa. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du prestazio horren transferentzia osoa, denbora mugarik gabe.
2022/03/04 - 13:56
Jaurlaritzak salatu du zalantzan jartzen dela euskal espetxeetako tratamendu batzordeen lana
"ETAk gehien jazarri duen kolektiboetako bat" izan dela azpimarratu du, eta ETAko presoei hirugarren gradua ematean legean oinarritu direla.
2022/03/04 - 11:51
Lehendakariak EH Bilduri esan dio erabakitzeko eskubideak "bilgune" izan behar duela, "ez haustura"
Maddalen Iriarte koalizio abertzalearen bozeramaileak uste du autogobernuari buruzko eztabaida amaitzen denean badirudiela Jaurlaritzari "ez zaiola komeni" erabakitzeko eskubidea zehaztea.
2022/03/03 - 11:18
Transferentzien Batzorde Mistoa martxoaren 16an elkartuko da gutxieneko diru-sarreraren eskualdatzea sinatzeko
Batzarra martxoaren 16 goizean egingo da, Madrilen. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak otsailaren 23an lortu zuten akordioa. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du prestazio horren transferentzia osoa, denbora mugarik gabe.
2022/02/24 - 10:39
Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eskualdatzea 187 milioi eurokoa dela zehaztu du Garamendik
Jaurlaritzaren Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua pozik agertu da "benetako transferentzia bat" lortu ahal izan dutelako. "Eskualdatzeke dauden gainerako eskumenetan lehenbailehen aurrera egiteko aldaketa" eskatu du.
2022/02/23 - 22:38
Garamendi: ''Negoziazioak luze jo du, baina itxi dugu akordioa''
"Transferentzia osoa izango da, eta denbora-mugarik gabekoa", azpimarratu du sailburuak.
2022/02/23 - 20:57
Gutxieneko diru-sarrera Euskadira transferitzeko akordioa itxi dute Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak
Akordioa Transferentzien Batzorde Mistoan gauzatuko da. Akordioa prestazio hori kudeatzeko prozeduraren inguruan zeuden "desadostasunak" gainditu ondoren lortu da, Jaurlaritzak azaldu duenez.
2022/02/23 - 13:18
Gutxieneko diru-sarreraren transferentzia "egunetako kontua" izan daiteke
Josu Erkoreka lehendakariordeak Euskadi Irratian azaldu duenez, "potoloena bideratuta dago", eta "gai txikiak edo bigarren mailakoak" baino ez dira geratzen. "Berehala etorriko da akordioa", gehitu du.
2022/02/18 - 10:33
Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eskualdatzea "laster" izango dela aurreratu du Mendiak
Bigarren lehendakariordeak eta Lan eta Enpleguko sailburuak esan duenez, bi aldeen helburua eskualdatzea "juridikoki blindatuta" uztea da. Aurrera begira, talderen batek transferentziari helegitea jartzea ez dute baztertzen, eta beraz, ertz guztiak "ondo itxita" utzi behar direla esan du.
2022/02/17 - 12:36
Gorrotxategi: "Hezkuntza ituna funtsezkoa da, eskola publikoak izan behar du ardatz egituratzailea"
Elkarrekin Podemos-IUren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen esanetan, "oso arriskutsua da EH Bildu Voxekin alderatzea", ezin baitira konparatu bi alderdien jokabideak. Bestalde, Yolanda Diaz Unidas Podemosen hautagaia izatea espero du.
2022/02/16 - 21:22
Gutxieneko diru-sarrera Euskadira transferitzeko akordioa, airean oraindik
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua berriz bildu dira asteazken arratsaldean, baina ez dute akordiorik lortu, goizean lehendakaria "itxaropentsu" agertu bazen ere.
2022/02/16 - 10:07
Bizitzeko Gutxieneko Errentaren eskumenaren eskualdatzea laster gauzatuko dela espero du Urkullu lehendakariak
Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, "Bizitzeko Gutxieneko Errentaren transferentzia adostea nahiko nuke, gaurko bileran ez bada bigarren bilera batean".
2022/02/16 - 10:00
Jaurlaritzak gaur lortu nahi du bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eskualdatzeko "behin betiko akordioa"
Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadi Irratian aitortu duenez, gaurko bileran itun hori gauzatzeko "itxaropena" du. "Gaur ez bada, bigarren bilera batean izan beharko du, gehienez jota", erantsi du.
2022/02/08 - 00:36
EAJk osoko zuzenketa aurkeztu du Ikus-entzunezko Legearen aurrean, euskara errespetatzen ez duelako
EAJren ustez, Pedro Sanchezen Gobernuaren ekimenak Euskal Autonomia Erkidegoaren "eskumenak urratzen" ditu eta ez du euskara errespetatzen.
2022/01/28 - 13:48
Isabel Rodriguez: ''Eusko Jaurlaritzarekin dugun harremana oso ona da''
Isabel Rodriguez ministroak adierazi duenez, Espainiako Gobernua txosten "zorrotz eta zehatza" prestatzen ari da, gutxieneko diru-sarreraren inguruko akordio politikoa amaitutzat emateko. Dokumentuaren arabera, transferentzia "osoa eta denbora-mugarik gabea" izango litzateke.
2022/01/28 - 10:51
Eskumenen egutegia betetzeko Espainiako Gobernuaren jarrera falta kritikatu du Iñigo Urkulluk
Gutxieneko diru-sarreren eskumena eta falta diren besteak oraindik eskualdatu gabe daudela salatu du Iñigo Urkullu lehendakariak.
2022/01/28 - 10:41
Gutxieneko diru-sarreren eskumena eta falta diren besteak oraindik eskualdatu gabe daudela salatu du Urkulluk
Lehendakariaren esanetan, ez du Espainiako Gobernuaren aldetik borondaterik eta jarrera egokirik antzematen falta diren eskumenak Euskadira eskualdatzeko eta egutegia betetzeko.
2022/01/21 - 10:20
Irene Montero, gutxieneko diru-sarreren eskualdatzeaz: "Akordioak bete egin behar dira"
Besteak beste, Gasteizen agertu diren abortuaren kontrako kartelak kritikatu ditu Berdintasun ministroak. "Perbertsoa da, otoitz egiten egon arren jazartzen ari direlako". Unidas Podemoseko diputatua EAEn dago gaur.