EAJ
2025/05/23 - 13:07
Pradales: "Gobernuko bazkideen arteko desadostasunak logikoak dira, bestela alderdi bera izango ginateke"
Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan, lehendakariak esan du koalizio gobernuetan alderdi bakoitzak bere nortasuna izan ohi duela, eta horregatik sarritan behartuta daudela akordioak egitera.
2025/05/23 - 09:45
Patxi Lopezek logikotzat jo du nortasun propioa duten bi alderdiren artean eztabaidak izatea
PSE-EEren eta EAJren arteko harremanak gaur egun duen "katarroa" ikusita, "parazetamol asko" behar dela azpimarratu du PSOEko buruzagiak.
2025/05/22 - 21:11
Pradalesen aburuz koalizio gobernua ''osasuntsu'' dago: ''Katarro txiki bat eduki dugu''
Lehendakariak hotzeriarekin alderatu du egunotan PSE-EErekin migrazioari buruz izandako ika-mika eta "defentsak indartuta aterako" direla ziurtatu du.
2025/05/22 - 15:46
Eusko Legebiltzarrak 1.000 milioi euroko zorpetzea ahalbidetzeko aurrekontuaren erreforma onartu du
Industria eta ekonomiaren eraldaketa bultzatzeko helburua duen neurria EAJ, PSE-EE eta EH Bilduren babesarekin atera da aurrera.
2025/05/22 - 13:50
Ubarretxenak, Anduezari: "Gobernu kontseiluan ez zen desadostasunik egon"
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak berretsi du migrazioari buruzko azalpenak eman egin zirela astearteko gobernu bileran eta inork ez zuela kontrakorik esan. Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak, ordea, gezurretan aritzea leporatu dio.
2025/05/21 - 16:58
Jaurlaritzan "alde bakarrez" aritzea egotzi dio Anduezak EAJri, eta koalizioan jarraitu nahi duen galdetu
PSE-EEren idazkari nagusia haserre azaldu da gobernukidearekin, eta "desleial" izatea egotzi dio. Desadostasunei buruz "berba egin eta adosteko" deia egin du. Handik gutxira etorri da EAJren erantzuna: "Ez gara Anduezaren probokazioetan sartuko".
2025/05/21 - 13:38
Andueza, kritiko EAJrekin : ''Ez dakit gurekin gobernuan jarraitzeko gogotsu dauden''
PSE-EEren idazkari nagusiak hizpide hartu ditu AHTaren, Unibertsitate dekretuaren eta migrazioaren kontura Jaurlaritzako bi kideen artean izandako desadostasunak, eta azpimarratu du gobernu akordioaren "elkargunetik ateratzeak zalantzak eta mesfidantzak" sortzen dituela.
2025/05/20 - 20:18
Jaurlaritzak dio migrazio arloan ez dagoela "desadostasunik" eta ez dituela Pradalesen "hitzak zehaztuko"
Eneko Andueza buruzagi sozialista ere migrazioari buruz aritu da eta esan du "ezin dela batzuei ongietorria egin eta besteak baztertu”. Oposiziotik, EH Bilduk uste du liskarrak Gobernuaren "ahultasuna" erakusten duela, eta PPk, berriz, iritzi ezberdin horiek "itxurazkoak" direla esan du.
2025/05/20 - 13:37
De Andresek, migrazioaren kontura EAJk eta PSE-EEk omen duten ''desadostasunaz'': ''Hipokrisia da''
Euskadiko PPren presidenteak ez du ulertzen Jaurlaritzaren bi bazkideen artean "bat-batean sortu den desadosasuna". Salatu duenez, bi alderdiek migrazio politika bera darabilte, eta "urteak daramatzate gauza bera bozkatzen".
2025/05/20 - 12:35
Migrazioari buruzko polemikaren ostean, EAJ eta PSE-EE zertan dauden ados galdetu du Arnaldo Otegik
Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari orokorraren esanetan, koalizioan agintzen duten bi bazkideak ez datoz bat migrazioan, hezkuntzan ezta abiadura handiko trenaren inguruan ere. "Gidatzen gaituztenak ez datoz bat, beraz, gobernu horrek zer helburu du? Gobernatzea".
2025/05/20 - 10:42
Jeltzaleen eta sozialisten arteko polemika, migrazioaren gaia dela eta
Euskadik "behar duen immigrazioa" jasotzen ote duen galdetu zuen lehendakariak eta gobernu-kideen arteko talka politikoa eragin du horrek. Marisol Garmendiak eskuineko "haitzulora" hurbiltzea leporatu dio EAJri, eta EBBk erantzun du: "Kontuan hartuko dugu".
2025/05/16 - 12:04
Euskadi eta Espainiaren arteko gatazkak Konstituzionalaren esku gelditzea nahi dutela esan du Vaquerok
EAJk gaur bertan erregistratuko du Auzitegi Konstituzionalaren lege organikoa aldatzeko proposamena. EAJk diputatuen kongresuan duen bozeramaileak esan du unibertsitateko tituluen homologazioa gatazka horren adibide dela.
2025/05/15 - 18:09
Justizia euskalduntzen jarraitzeko urratsak ematea eskatu du Eusko Legebiltzarrak
Azken datuen arabera, soilik epaileen % 6 dira epaiketa osoan euskara erabiltzeko gai.
2025/05/12 - 14:13
Mendozak Espainiako Gobernuari eskatu dio Aralarko katen eta AHTari buruzko txostenak jakinarazteko
Eztabaidak atzean utzi eta azpiegitura lehenbailehen martxan jartzeko lanei ekitea ere galdegin du Gipuzkoako diputatu nagusiak.
2025/05/09 - 12:03
Batzea eta sistema politikoak eta kultura demokratikoa indartzea eskatu du Pradalesek, Europaren Egunean
Azken batean, ekiteko ordua da, lehendakariaren hitzetan, "eta elkarrekin ekin behar dugu, interes orokorra lehenetsita, ez badugu egoera bakoitzean gailentzen diren botere hegemonikoen kolonia izan nahi". Horretarako, premiazkotzat jo du gobernantzan aurrera egitea.
2025/05/08 - 12:40
Eusko Jaurlaritzak atzera botako du, PSE-EEren babesik gabe, unibertsitate berriei buruzko dekretua
Unibertsitate Sailak alderdi formalak aipatu ditu, besteak beste, dekretua ez onartzeko; hala nola presazko bidetik izapidetzea, garrantzi handiko gai batean prozedura hori behar bezala justifikatu gabe.
2025/05/07 - 16:01
Aitor Esteban: ''BBVA, une honetan, ez da euskal bankua''
EBBren presidenteak BBVAri eskatu dio Euskadin bere ekarpena handiagoa izan dadila, izenaz harago joanda.
2025/05/07 - 15:17
EAJk eta PSE-EEk harremanak sendotu dituzte lehen bilera ofizialean
Aitor Esteban eta Eneko Andueza buru, EAJren eta PSE-EEren exekutiba berriek lehen bilera ofiziala egingo dute Bilbon.
2025/05/06 - 13:56
Jonan Fernandez EAJren aholkulari izendatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Urkullu lehendakari zela, Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusi izan zen, eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza idazkaritzaren ardura ere izan zuen.
2025/05/06 - 12:43
EH Bilduk energia berriztagarrien eztabaidan duen jarrera kritikatu du Antxustegik
Joseba Diaz Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak EH Bilduren jarrera kritikatu du energia berriztagarrien eztabaidan. "Ezin da onartu hanka bat plataformetan eta bestea erakundeetan izatea", esan du. Bestalde, energia nuklearraren eztabaida "pausatua" izan dadin eskatu du.