"Ziurgabetasuna areagotzen" ari den garaiotan "arriskatzen jarraitzeko" eskatu die Pradalesek sailburuei
Legealdiaren lehen urteurrena dela eta, Ajuria Enean bildu da gaur Gobernu Kontseilua, eta ondorengo prentsaurrekoan hitz egin du lehendakariak, urtebeteko balantzea egiteko.
"12 hilabetean, munduaren argazkia are gehiago aldatu da. Eta ziurgabetasuna arindu beharrean, egunez egun areagotzen joan zaigu; nabarmen, gainera". Horren aurrean, bizirauteko "sekretu bakarra" da "arauak geure egin" eta "ausardiaz" partida honetan "jokatzen asmatzea".
Mezu hori igorri dio bere lantaldeari gaur Imanol Pradales lehendakariak, Gobernu Kontseiluaren bileran. Legealdiaren lehen urteurrena dela eta, Ajuria Enean bildu dira gaur, eta hitz egindakoaren berri emateko prentsaurrekoan, Pradalesek hartu du parte, hedabideen aurrean lehen urtebeteko balantzea egiteko.
Kargua hartu eta lehen Gobernu Kontseilua zuzendu zuenekoa gogora ekarriz abiatu da. Esan du orduan botatako baieztapena "indartu besterik" ez dela egin azken 12 hilabeteotan, eta "ziurgabetasun" hitza behin baino gehiagotan erabili du, gaurkoan ere, "gure garaian ezaugarri nagusia" hori delako, bere hitzetan.
Horregatik, "arriskatzen jarraitzeko" eskatu die sailburuei, eta iritzi dio "bide onetik" doazela, "akatsak" egon direla onartu arren.
Besteak beste, Osasun, Etxebizitza, Hezkuntza eta enplegu arloetan martxan jarritako ekimenak azpimarratu ditu, eta horien helburua "autogobernuan aurrera" egitea dela gehitu.
Aurrera begira, berriz, bide-orria ezarrita dagoela azaldu du: zerbitzu publikoak indartzea; inbertsio eraldatzaileak, Euskadi etorkizunerako prestatzea; eta komunitate gisa sendotzea, herri bezala aurrera egiteko. Hiru lehentasun horiek ditu azpimarratuta Eusko Jaurlaritzak.
"Gizartearekin batera" egin nahi du bidea lehendakariak, eta "etengabeko elkarlana nahi eta behar" duela adierazi du, horri esker lortzen delako "autoexijentzia" egunero elikatzea.
Munduan gertatzen ari diren liskarren aurrean, diplomaziaren aldeko apustua ere egin du Gasteizko gobernuburuak. Armen ordez "elkarrizketa" eta "diplomazia" erabiltzea eskatu du.
Horiek esanda, "hartutako bideari tinko" eusten jarraituko duela esan du, "distrakziorik gabe”.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.