Ebola
2014/10/08 - 12:43
Mato: 'Osasun sistema prest dago ebolari aurre egiteko'
Mariano Rajoyren esanetan, "adi" egon beharra dago, baina "lasaitasunari eutsi" behar zaio.
2014/10/08 - 12:22
Rajoy: ''Erne egon behar dugu, baina lasaitasuna manteduz'
Mariajo Rajoy Espainiako gobernuko presidenteak ebolaz kutsatutako erizainaren inguruan adierazi duenez 'erne egon behar dugu, baina lasaitasuna manteduz'.
2014/10/08 - 10:57
Horrela ipintzen eta kentzen da ebolaren kontrako babes jantzia
Birusak kutsatutako gaixoak artatzeko aldean eraman behar den ekipamendua zelan jantzi eta erantzi behar den azaldu du Osakidetzak bideo baten bidez.
2014/10/08 - 10:38
Babes ekipamendua jantzi eta eranzteko, Osakidetzaren gomendioak
Osakidetzak eskegi duen bideoan ebola izan dezakeen gaixo baten aurrean babeserako ekipamendua nola jantzi eta eranzi behar duten erakusten zaie langileei.
2014/10/08 - 10:10
Martxan da Excalibur txakurra sakrifikatzeko prozesua
Txakurra isolatzea baina ez hiltzea eskatzen ari dira internautak. Dagoeneko beharrezkoak ziren 300.000 sinadurak lortu dituzte.
2014/10/07 - 22:34
Estatu Batuetan adi begiratzen diote Espainiako ebola kasuari
Estatu Batuetan ere ebola kasu bat izan dute. Kasu horretan, Liberian kutsatu zen gaixoa, eta gero hegazkinez joan zen Texas estatura.
2014/10/07 - 16:38
Ana Mato ez da erkidegoetako osasun arduradunen bilerara joan
Atzo Ana Matok emandako prentsaurrekoa gogor kritikatu dute oposizioko taldeek. Gaur Osasun ministroak erkidegoetako osasun arduradunak deitu ditu, baina bera ez da joan.
2014/10/07 - 16:33
Non egon da akatsa?
Birritan izan zuen kontaktua erizainak ebolagatik hil zen azken erlijiosoarekin: bata, pardela aldatu zionean, eta bestea, zendu ondoren. Gela garbitzen eta desinfektatzen ere aritu zen.
2014/10/07 - 16:27
Carlos III.a ospitaleko langileak, haserre eta kezkatuta
Erizain laguntzailea nola kutsatu den berehala argitu dadin eskatu dute; eta gaineratu dute administrazioa inprobisatzen baino ez dela ari.
2014/10/07 - 16:23
Ebolaz kutsatutako emakumearen bizitza ez omen dago arriskuan
Atzoz geroztik eskura dauden tratamendu terapeutikoak jartzen ari zaizkio emakumeari; immunizatuta dagoen pertsona baten sueroa, hain zuzen.
2014/10/07 - 15:33
Osasun Ministerioak beste hiru pertsona isolatu ditu
Erizainaren senarrari eta nazioartetik etorri berri den paziente bati ebolaren frogak egingo dizkiete egunotan.
2014/10/07 - 14:26
Europako burtsa nagusiek behera egin dute ebolaren mehatxuaren aurrean
Ibex indizeak % 2,02 behera egin du. Bestalde, Paris, Frankfurt eta Milango burtsek % 1eko galerak gainditu dituzte. Londresek, ostera, % 0,8 behera egin du.
2014/10/07 - 13:06
Erizain espainiarraren kasua, nazioarteko hedabideen portadetan
Atzerriko hedabideek Afrikatik kanpo jazotako lehen transmisioa izan dela nabarmendu dute.
2014/10/07 - 12:28
Erkidegoetako Osasun-arduradunak deitu ditu Matok, gaur eguerdirako
Madrilen, Osasun Ministerioren egoitzan da hitzordua, 12:00etan. Afrikatik kanpo kutsatutako lehen kasuaren aurrean, egoera zertan den aztertuko dute.
2014/10/07 - 11:16
Basurtun ospitaleratutako emakumeak ez du ebolarik
Ebolaren kontrako protokoloa jarri zuten martxan Bilbon, Basurtuko ospitalean, iragan igandean.
2014/10/07 - 10:34
Ekaitz politiko eta soziala sortu du Madrilgo ebola kasuak
Atzo Ana Mato osasun ministroak prentsaurrekoa eman zuen, baina ez zuen gehiegi argitu. Erizainen erakunde batek salatu duenez ebolaz kutsatutakoak artatzeko erabili dituzten jantziak ez dira egokiak.
2014/10/07 - 10:14
Erizaina oporretan joaten utzi zuten, ebola sintomak bazituen ere
Emakumezkoak hainbatetan eskatu behar izan zuen ebola proba egitea, baina osasun zerbitzuek ukatu egin zioten. Seigarren egunean onartu dute erizaina bakartzea.
2014/10/06 - 21:26
Espainiako erizain bat, Europan ebolaz kutsatu den lehen pertsona
Gaixoak Manuel Garcia Viejo misiolaria artatu zuen Madrilgo Carlos III ospitalean. La Paz ospitaleko beste erizain bat aztertzen ari dira orain. Ebolaren proba egin diote eta emaitzen zain daude.
2014/10/03 - 11:15
NBCko kazetari bat ebolaz kutxatu da Liberian
Ebolari buruzko informazioa lantzen ari zen kameralaria Monrovian. Asteazkenean, ondoezik zegoela eta, Mugarik Gabeko Medikuen zentro batera joan zen eta han atzeman zioten gaixotasuna.
2014/09/25 - 20:19
Manuel Garcia Viejo erlijiosoa hil da, ebolak jota
Carlos III ospitalean zegoen, astelehenetik