Ekaitzak
2021/12/10 - 21:56
Gipuzkoako ibaien egoerak hobera egin du azken orduotan, baina alerta laranja bihar arte luzatu dute
Gipuzkoan bihar arte oraindik ere alerta laranja dago aktibatuta euriagatik. beste fronte bat ari da sartzen eta gauean gehiago bota lezake, eta une kritikoak bizi litezke berriro.
2021/12/10 - 21:37
Gasteiz inguruko uholdeak, drone batetik ikusita
Ertzaintzaren dronetik gaur arratsaldean grabatutako irudiak, Gamarra ingurua eta Gasteiz ingurua nola geratu diren erakusten dutenak. Iturria: Ertzaintza.
2021/12/10 - 20:36
Urak Forondako aireportua hartu du, Zalla errekak gainezka egin eta gero
Zadorraren adar batek, Zalla errekak, gainezka egin eta azpiegitura osoa busti du. Pista ere urazpian geratu da baina, kontu handiz, hegazkinek aireratzea eta lur hartzea lortu dute.
2021/12/10 - 00:21
Garazirekin hitz egin dugu, Gernikan txalupa pneumatiko batean erreskatatutako ikasleetako batekin
Garazik azaldu digunez, inoiz ez du beldurrik izan, ura ez baita autobusera sartu. Honela kontatu digu nola izan den erreskatea zodiakean.
2021/12/09 - 21:34
Cadagua ibaiak gainezka egin du, eta Sodupeko bizilagunak kezkatuta daude
Duela egun batzuk Cadaguak gainezka egin zuen, eta gaur ere, halaxe izan da. Bizilagun batzuek etxetik alde egin behar izan dute, beste batzuk geratu egin dira, baina egun osoa eman dute prestatzen.
2021/12/09 - 21:19
Gasteizko Aztegieta kontzejua urez inguratuta dago Zadorrak gainezka egin eta gero
Zadorraren arroko hainbat errepide moztuta daude urak gainezka egin ondoren. Gasteizko Aztegieta kontzejua urez inguratuta dago.
2021/12/09 - 19:34
Euri jasek uholdeak eragin dituzte Gernikako sarreran
Horrela geratu da Gernikako sarrera arratsaldean. Autoek zailtasunak izan dituzte herrian sartzeko, ur-putzuak pilatu baitira galtzadan. Unai Urresti Castrilloren irudiak.
2021/12/07 - 11:29
Giroak hobetzera egingo du, arratsaldean berriro kaskartuko bada ere
Euria urriagoa izango da, eta tenperaturak gora egingo du (kostaldean 18 ºC-ak harrapatuko ditu termometroak). Dena dela, giro makurrarekin amaituko da zubia.
2021/11/30 - 09:55
Hainbat errepide itxita daude oraindik, ura edo lur-jausiak tarteko
Bigarren mailako bideak dira denak ere. Araba da lurralde kaltetuena, bost errepide baitaude zarratuta.
2021/11/29 - 22:06
Ibaien emaria jaisten hasi da eta orain garbiketa lanak areagotu dira
Uraren maila jaisten ari da, baina EAEn izandako uholdeek kalteak utzi dituzte. Garbiketa lanek aurrera jarraitzen dute, baina garajeetan sartutako uraren ondorioak bistakoak oraindik.
2021/11/29 - 00:35
Uholdeak espero dira EAEn
Uholdeei Aurre Egiteko Euskadiko Larrialdietarako Plan Bereziaren emergentzia fasea aktibatu dute. Nafarroa erdialdea alerta gorrian dago elurragatik, eta Iparraldean abisu horia dago euriagatik eta alerta laranja elurragatik astelehen eguerdira arte.
2021/11/28 - 19:26
13 adin txikiko eta 4 begirale erreskatatu dituzte Nafarroan, Getadarko aterpetxean
Taldea asteburu pasa joana zen aterpetxera, baina, elurra dela eta, bueltatzeko ordua iritsi zaienean, bila joan zaien autobusak ezin zuen bertara iritsi eta suhiltzaileak joan zaizkie bila.
2021/11/28 - 10:18
Elurra eta txingorra Euskal Herriko lehen denborale handian
Elurra nonahi, kazkabarra, ibaiak gainezka egiteko arriskuan... Azaroko azken asteburuak utzitakoaren lekuko izan dira eitb.eus-eko erabiltzaileak.
2021/11/27 - 20:49
Zuzenean: Udazken-neguko lehen denboralea
Azaroko azken asteburuak euri erauntsiak eta lehen elurrak ekarri ditu Euskal Herrira. Arazoak izaten ari dira errepideetan zein hirigune batzuetan.
2021/11/27 - 13:26
Lehenengo elur malutak erori dira Euskal Herrian
Piriniotako herriak zurituta esnatu dira, eta Gasteizen elurbustia bota du lehenengo ordutik. Gipuzkoan euriteak izan dira, eta haizea beste protagonistetako bat da, izan ere, hainbat zuhaitz bota ditu Donostian.
2021/11/26 - 17:20
Hego Euskal Herria, alerta laranjan elurragatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Estatuko Meteorologia Agentziak hainbat abisu eta alerta aktibatuko dituzte asteburu osoan, elurraren eta euriaren iragarpenaren ondorioz.
2021/11/25 - 20:25
Haize bolada gogorrak eta eurite handiak Donostian
Haize bolada bortitzek eta euri jasek Donostiako kaleetatik ibiltzea zaildu dute gaur. Mikel Gascak grabatutako irudiak dira.
2021/11/25 - 19:09
Euri denboraleak uholdeak eta zirkulazio arazoak eragin ditu EAEn
Eragozpen nagusiak Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideetan jazo dira, ur putzuak sortu direlako eta lur-jausiak izan direlako euriteen ondorioz.
2021/11/25 - 13:26
Neguko eguraldia asteburuan: tenperaturak jaitsi egingo dira, euri asko egingo du eta 400 metrora zurituko du
Euskalmetek abisu horia ezarri du ostegunerako prezipitazio handiengatik. Larunbatean, egoerak okerrera egin du, eta hiru abisu hori ezarri dituzte: prezipitazioengatik, elurragatik eta itsasaldeko arriskuagatik.
2021/09/20 - 13:05
Abisu horia ezarri dute gaur euriteengatik eta ekaitzengatik Euskadiko iparraldean
Euri txiki-ertaina egingo du (isurialde atlantikoko zenbait tokitan handia izan daiteke, bereziki arratsalde-gau partean), eta trumoi-ekaitzak izan daitezke.