Ekaitzak
2022/08/29 - 12:01
Ekaitz ikusgarria Durangaldean
Xabier Olaskoagak hartutako irudiek ederki erakusten dute atzo arratsaldean Durango inguruan izan zen ekaitz elektriko bortitza.
2022/08/29 - 11:26
Ekaitzak gogor astindu du bart Euskal Herria
Trumoiak eta tximistak protagonistak izan dira bart gauean Euskal Herriko txoko askotan.
2022/08/19 - 00:29
Denborale gogor batek Austria, Korsika eta Italia zeharkatu ditu, 12 pertsona hil, eta kalte ugari eraginda
Bosna pertsona hil dira Korsikan eta Austrian, eta bi, Italian. Dozenaka pertsona zauritu dira hiru herrialdeetan, eta kalteak handiak dira. Ekaitzak, euriak eta haize ufada bortiztek Europa erdialderako bidean jarraitzen dute.
2022/08/18 - 23:47
160 litro pilatu dira Hondarribian, eta 97 litro, Donostian, 24 orduan
Azken orduetan, uztaila guztian halako hiru egin du euria lurraldearen zati horretan. Lesakan (Nafarroa), esaterako, 139 litro pilatu dira metro koadroko, eta Goizuetan, 92. Irunen (Gipuzkoa), 77 litro inguru izan dira.
2022/08/18 - 14:48
Bost pertsona hil dira, tartean adingabe bat, Korsikan izandako ekaitz gogorren ondorioz
Agintarien behin-behineko balantzearen arabera, bost dira hildakoak. tartean 72 urteko emakume bat, 13 urteko neskato bat eta 46 urteko gizon bat. 200 kilometro orduko haize-ufada bortitzek astindu dute uhartea azken orduetan.
2022/08/11 - 20:55
Bero boladaren ondoren, haize eta euri-ekaitz gogor batek Araba astindu du
Haize eta euri bortitza bota du Araban gaur arratsaldean. Eitb.eus-eko erabiltzaileek grabatutako irudiak dira.
2022/07/29 - 09:11
10:00etara arte euri-jasak eta ekaitzak espero dira Nafarroko erdialdean eta Pirinioetan
Toki batzuetan metro karratuko 30 litro bota ditzake. Iragarpenaren arabera, euria egiteko eta ekaitza jotzeko aukerak % 40-70 artekoak dira.
2022/07/01 - 21:31
Larunbatean giro eguzkitsua nagusi, baina igandean hodei gehiago, batez ere Kantauri isurialdean
Larunbatean, barnealdean bero egingo du. Igandean, ostera, hodei gehiago izango dira, batez ere ipar partean, eta tenperaturak behera egingo du. Kantauri isurialdean, goizean goizetik hodeiak nagusituko dira eta han-hemenka zirimiria egin dezake.
2022/06/23 - 14:05
EAE eta Nafarroako iparraldea abisupean egongo dira gaur berriro prezipitazio handiengatik
Ordubetean 15 litro baino gehiago egin ditzake. Zaparrada trumoitsuak bota ditzake, eta txingorra eta haize-bolada gogorrekin izan daitezke.
2022/06/22 - 09:33
Abisu horia ezarri dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan prezipitazio handiengatik
Euskalmetek emandako datuen arabera, metro koadroko 33 litro euri pilatu dira ordubetean Amundaraingo estazioan (Zaldibia).
2022/06/04 - 21:28
Kazkabar-erauntsia izan da arratsaldean Arabako lautadan
Ekaitzak gogor jo du gaur arratsaldean Arabako lautadan, Araian grabatutako irudi hauetan ikus daitekeenez. Amado Lopez de Ipiñak eitb.eus-en erabiltzaileen atarira bidalitako bideoa.
2022/06/03 - 20:30
Txingorra bota du ostiral arratsaldean Gipuzkoan
Zaparrada handiak protagonista izan dira Gipuzkoan arratsaldeko lehen orduetan, zenbait lekutan txingorrak ere lagunduta. Trumoi ekaitza mendebaldera doa orain, eta abisu horia ezarri dute datozen orduetarako.
2022/06/03 - 20:22
Zaparrada handiak eta txingorra Gipuzkoako hainbat lekutan
Espainiako Meteorologia Agentziak (Aemet) abisu horia ezarri du Gipuzkoan ekaitzengatik. Gaur arratsaldean zaparrada handiak bota ditu, zenbait tokitan txingorrak lagunduta.
2022/05/17 - 16:06
Noiz arte iraungo du beroak?
Andoni Aizpuruk egun hauetan bizi dugun beroa zerk eragiten duen azaldu digu. Horretaz gain, beroak noiz arte iraungo duen ere esan digu.
2022/05/16 - 12:55
Belodromoa eta Miniestadioa itxita, igandean Donostian botatako euri-jasak eragindako kalteen ondorioz
Beste instalazio batzuk ere kaltetu dira, Yoldiko pistak edo Bidebietako ikastaro-aretoa kasu.
2022/05/15 - 22:32
Ekaitzak gogor kolpatu du Gipuzkoako kostaldea
Igande arratsalde honetan, euri zaparrada handiak izan dira Gipuzkoako ekialdean. 16:30ak pasatxo, kostaldetik enbata sartu eta gogotik bota du euria; ordu erdian, 30 litro metro koadroko bota du. Kaleetan, kotxeen barrualdeetan, lokaletan, etxeetan… Ur putzuak nonahi izan dira.
2022/05/15 - 20:34
Ekaitzak uholde txikiak eta ur-putzuak eragin ditu Gipuzkoan
Abisu horia galernagatik indarrean egon da 14:00etatik 18:00ak arte. Donostialdean zaparrada trumoitsuak eta oso handiak, tarteka txingorrarekin, utzi ditu ekaitzak. Haize aldaketaren ondorioz, 50 km/h-ko haize-ufadak neurtu dira Santa Clara uhartean, eta tenperatura 9º jaitsi da ordu erdian.
2022/05/15 - 17:24
Txingorra Donostian
Igande arratsalde honetan trumoi-ekaitza garatu da Gipuzkoan. Zaparrada mardulak izan dira, eta txingorra ere bota du. EITBko egoitzan, Miramonen, Euskadi Irratiak grabatutako bideoa.
2022/05/14 - 20:12
Zaparrada gogorrak arratsaldeko lehen orduan, Meñakan
Arratsaldeko bostak aldera sartu da ekaitza Meñaka aldera. Victor Uriartek eitb.eus-en erabiltzaileen ataritik EITB Mediara bidalitako bideoa.
2022/05/14 - 20:07
Ekaitz bortitzak izan dira larunbat honetan Euskal Herrian
Abisua horia 21:00ak arte egon da indarrean. Ekaitzak Gipuzkoa erdialdea astindu du, eta kostaldera iritsi ahala indarra galdu du. Muxikan (Bizkaia), 10 minutuan, 13 litro metro karratu bakoitzeko pilatu da.